147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kreditu gehikuntzaren gaineko espedientea Udalaren Ur Batzordearen 2009ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2009ko irailaren 30eko osoko bilkuran, kreditu gehikuntzaren gaineko espedientea onetsi zuen Udalaren Ur Batzordearen 2009ko aurrekontu arruntean; guztira, 5.168,75 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2009ko urriaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2009ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, delako espedientea behin betiko onetsirik gelditu da eta 202.3 artikuluari jarraituz, argitaratzen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka laburturik:

Gastu goitituak:

A.-Kapital eragiketak.

6.-Inbertsio errealak: 5.168,75 euro.

Gastu goitituak, guztira: 5.168,75 euro.

Diru-sarrera goitituak:

B.-Kapital eragiketak.

9.-Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 5.168,75 euro.

Diru-sarrera goitituak, guztira: 5.168,75 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2009ko azaroaren 10ean.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0926275