147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Adania Residencial S.L., Apisa, Domeño, Erro y Eugui, eta beste batzuk: Lezkairuko P.P.ko aldaketa, etxebizitza eta hirigintza arloko presako neurriei buruzko 6/2009 Foru Legearen 1. xedapen iragankorra aplikatuz. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko azaroaren 17an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 17-NOV-09 (17/UV)

«Ikusirik espedienteko agiriak, eta zerbitzu tekniko eta juridikoen 2009ko azaroaren 13ko txostenekin bat, ondokoa erabaki da:

1. Hasiera batean onestea ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko plan partzialeko aldaketa, ondoko enpresek sustatua: Adania Residencial, S.L., Apisa, Domeño, Domus, Erro y Eugui, eta beste batzuk.

2. Espedientea igortzea Nafarroako Gorbenuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, Lurraldearen Antolamenduari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.8 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Iruñerriko Mankomunitateari, esparru horretan azpiegiturak eta zerbitzu atxikiak nahikoak ote diren txostena eman dezaten.

3. Espedientearen behin betiko onespena gertatuko da Iruñerriko Udal Planeko aldaketak indarra hartzen duenean, 35.bis artikulu berria Hirigintzako Arautegi Orokorrean sartzeari dagokionez.

4. Etxebizitza eta hirigintza arloko presako neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen 1. xedapen iragankorreko 3. lerroaldean xedatutakoari jarraikiz, espedientea hilabetean egonen da jendaurrean, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Halaber, jendaurrean egonen da Udalaren Hirigintza Gerentzian -Armada etorbidea, 2-6.a) betiere bulego orduetan.

Iruñean, 2009ko azaroaren 23an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0927008