147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 eremuko LC 2 lurzatia doan lagatzea, Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoa eraiki dadin

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko azaroaren 3an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 03-NOV-09 (7/UV).

«JOB/08-sep-09 (12/UV) erabakia 2009ko irailaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik jendaurrean egoteko aldia iragan denez horren gainean inoren alegaziorik bildu gabe, eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 124, 133, 134, 135, 136 eta 140. artikuluekin bat, erabaki da:

1. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari doan lagatzea Iruñeko Udal Planeko "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorea birzatitzearen ondoriozko LC-2 lurzatiaren jabetza. Hura ekipamenduetarako da eta haren ezaugarri teknikoak aipatu birzatitze proiektuan daude, ondoko planoan adierazten den gisan. Xedea da Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoa eraikitzea, aurreikusia baitago 2008-2011 epean ekipamendu eta azpiegitura publikoetako Nafarroako 2012ko inbertsio planean.

2. Baldintza hauek lotuko dute delako lagapena:

a) Lagapena eginen da baldin eta bertan Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoa eraikitzen bada, aurreikusia baitago 2008-2011 epean ekipamendu eta azpiegitura publikoetako Nafarroako 2012ko inbertsio planean.

b) Lurzatiaren jabetza Iruñeko Udalari itzuliko zaio erabilpen hori bukatutakoan edo abian jartzen ez bada bi urteko epean, lagatzeko erabakitzen denetik hasita.

c) Operazioa eskritura publiko baten bidez burutu beharko da Nafarroako Gobernuaren onarpena jasota geldi dadin, eta jabetza-erregistroan sartu beharko da.

d) Burutze horri dagozkion gastuak Nafarroako Gobernuak ordainduko ditu.

3. Alkateari ahalmena ematea behar den eskritura pubikoa sina dezan.»

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2009ko azaroaren 11n.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0926333