147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Egiturazko aldaketa Iruñeko Udal Planean, hirigintzako araudi orokorrean 35 bis eta 39 bis artikuluak sartuz,
6/2009 Foru Legearen lehen xedapen iragankorra aplikaturik. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2009ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-NOV-09 (6/CU).

«Ikusirik espedienteko agiriak eta, hurrenez hurren, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren eta Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2009ko urriaren 28ko eta 29ko txostenekin bat, erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea egiturazko aldaketa Iruñeko Udal Planean, hirigintzako araudi orokorrean 35 bis eta 39 bis artikuluak sartuz, Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko 6/2009 Foru Legearen lehen xedapen iragankorra aplikaturik. Udalaren Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen txostenaren ondorioetan jasotzen diren baldintzak sartu beharko dira behin betikoz onestera aurkezten den agirian.

2.-Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3.-Informazio publikoa eta aipatu agiria Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, luza ditzan Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.8 artikuluan Foru Lege honek emandako idazketan aipatzen diren aldeko txosten sektorialak. Haiek luzatzeko 15 egun naturaleko epea izanen da. Hura iraganik, ulertuko da txostena proposatzen den aldaketaren aldekoa dela.»

Iruñean, 2009ko azaroaren 11n.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0926332