147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Arau Subsidiarioetako aldaketa

Otsagabiko Udalak, 2009ko urriaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa puntual xehakatua Hirigintza Planeamenduko Arau Subsidirioetan, 1. poligonoko 117. lurzatiari dagokionez. Xedea da erabilera aldatzea lurzati horretan dagoen eraikinean, industriarako eta biltegitako erabiltzeaz gain, kulturarako, aisiarako eta merkataritzarako erabili ahal izan dadin. Hori guztia, Antonio Narvaiz Inchustak sustaturik.

Horiek horrela, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, uztailaren 5eko 6/2009 Foru Legeak aldatu zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Otsagabian, 2009ko azaroaren 11n.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0926343