147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Lankidetza hitzarmena

Murietako Udalak, 2009ko uztailaren 10ean egin osoko bilkuran, lankidetza hitzarmena onetsi zuen, honako hauen artean hirilurren balio igoeraren gaineko zerga kudeatzeko, likidatzeko eta biltzeko: Murietako Udala eta Lizarrako 1. jabetza erregistroko erregistratzaile titularra eta Nafarroako Foru Komunitateko oinordetza-emaitzen, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergen likidatzailea.

Murietan, 2009ko azaroaren 20an.-Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: L0926933