147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Morentingo Udalak, 2009ko uztailaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hirigintza hitzarmena, Servicio Pabellones Industriales, S.A. (Serpinsa) enpresak eremu honi dagokionez sustatua: 38, 101, 164 eta 19. lurzatiak.

Espedientea jendaurrean edukirik, 2009ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen abuztuaren 17an, baita Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan ere, inork ez du alegaziorik bakar bat ere aurkeztu.

Horiek ikusirik, Udalak erabaki du:

Lehena: Behin betikoz onestea hirigintza hitzarmena, Servicio Pabellones Industriales, S.A. (Serpinsa) enpresak eremu honi dagokionez sustatua: 38, 101, 164 eta 19. lurzatiak.

Bigarrena: Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena: Morentingo Udaleko alkateari ahalmena ematea hitzarmena sinatzeko.

Morentinen, 2009ko azaroaren 11n.-Alkatea, Jesús Martínez Barandalla.

Iragarkiaren kodea: L0926350