147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

2010eko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarriarekin bat, Udalbatzak, 2009ko azaroaren 9an egin bilkuran, karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen 2010. urterako:

-Hirilurreko ondasunak: %0,27.

-Landalurreko ondasunak: %0,80.

-Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

-Erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Morentinen, 2009ko azaroaren 11n.-Alkatea, Jesús Martínez Barandalla.

Iragarkiaren kodea: L0926349