147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3173/2009 EBAZPENA, urriaren 27koa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Javier de Prada Pérez jauna, Nafarroako Mendekotasun Agentziako "El Vergel" zahar-etxeko zuzendaria, kargutik kendu eta emandako zerbitzuak eskertzen dizkiona.

Irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Mendekotasun Agentziako Estatutuen 25. artikuluak ezartzen duenaren arabera, erakunde autonomo horri atxikita dauden egoitzetako zuzendaritza lanpostuak, postu horien titularrek eskuratu dituzten eskubideak galarazi gabe, izendapen librearen bidez beteko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langile bat hautatuta. Izendatzea eta kargutik kentzea Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileari dagokio.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.

EBATZI DUT:

1. Javier de Prada Pérez jauna, Nafarroako Mendekotasun Agentziako "El Vergel" zahar-etxeko zuzendaria, kargutik kendu eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, El Vergel zahar-etxeari, Nafarroako Mendekotasun Agentziari, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta interesdunari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko urriaren 26an.-Zuzendari kudeatzailea, Begoña Rodríguez Marcos.

Iragarkiaren kodea: F0925889