147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2010eko karga-tasak. Onespena

Melidako Udalak, 2009ko azaroaren 4an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Ikusirik udalen ordenantza eta zergetan aldaketak egiteari dagokionez zer dagoen ezarria Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, erabaki hauek hartu dira:

I.-Udal ordenantzak:

Aho batez erabaki da udal ordenantzetan aldaketarik ez egitea, ez fiskalak ez herrilurretako aprobetxamenduei dagokiena, eta beraz 2010ean beren horretan uztea 2009an indarra izan zuten tasak.

II.-Udal kontribuzioak.

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren tasa baizik ez da aldatuko, %0,200 aplikatuko baita.

Gainerako zergetan, 2009an indarra zuten tasa berak izanen dira 2010ean.

III.-Indar hartzea.

Erabaki hauek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

IV.-Errekurtsoak.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a.-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hau jakinarazi edo behin betikoz onetsi eta biharamunetik aitzina.

b.-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratu edo behin betikoz onesten denetik aitzina.

c.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Melidan, 2009ko azaroaren 7an.-Alkatea, Francisco Jaso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0926352