147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Los Arcosko Udaleko alkate udalburuak, 2009ko azaroaren 9an, honako ebazpen hau eman zuen: Hasiera batean onestea Dos Ayúcar Ancín S.L.k sustatutako xehetasun azterlana, 3. poligonoko 243. lurzatian, Los Arcosko Medio kalean, 1.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Los Arcosen, 2009ko azaroaren 9an.-Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L0926153