147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Akats zuzenketa plantilla organikoaren hasierako onespenean

2009ko plantilla organikoaren hasierako onespenari buruzko iragarkian akatsa badela oharturik, 2009ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, azaroaren 6an, hona hemen zuzenketa:

Honela dioen tokian:

"Aurrekontua hasiera batean onesteko 2009ko abuztuaren 1ean egindako bilkuran, Larraungo Udalak hasiera batean onetsi zuen 2009ko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz".

Honela behar du:

"2009ko abuztuaren 1ean egindako bilkuran, Larraungo Udalak hasiera batean onetsi zuen 2009ko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz".

Larraunen, 2009ko azaroaren 11n.-Alkatea, Joxe Mari Astiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0926354