147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Aurrrekontuko 1/2009, 2/2009, 3/2009,
4/2009 eta 5/2009 aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aurrekontuko 1/2009 aldaketa

-Kreditu berezia:

GASTUAK:

432.62002 kontu-saila: gabari etxearen inguruko urbanizazioa eta eraikin osagarria eraikitzea, Udal Biltegia izan dadin. Zenbatekoa: 186.014 euro.

DIRU-SARRERAK:

72001 kontu-saila. Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtseko diru-laguntza. Zenbatekoa: 186.014 euro.

Aurrekontuko 2/2009 aldaketa

-Kreditu berezia:

GASTUAK:

421.46203 kontu-saila: Lekunberri haurtzaindegiko gastuak. 2007. urtean. Zenbatekoa: 11.119,23 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina.

Aurrekontuko 3/2009 aldaketa

-Kreditu berezia:

GASTUAK:

421.46204 kontu-saila: Goizeko Gela, 2007/2008 urteak. Zenbatekoa: 705,50 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina.

Aurrekontuko 4/2009 aldaketa

-Kreditu berezia:

GASTUAK:

452.46201 kontu-saila: kiroldegiko gastuak, 2008. urtean. Zenbatekoa: 19.365,65 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina.

Aurrekontuko 5/2009 aldaketa

-Kreditu gehikuntza:

GASTUAK:

432.62201 kontu-saila: Gabari etxea. Zenbatekoa: 6.240,41 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina.

Larraunen, 2009ko azaroaren 9an.-Alkatea, Joxe Mari Astiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0926270