147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2009ko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen ondoko ordenantza fiskal hauen tarifen gaineko eranskinaren aldaketa:

-Estolderiaren eta hondakin uren arazketaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

-Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Ibilgailuak espaloietan barna sartu-ateratzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek, epe horren barnean, Udal Idazkaritzan azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantza fiskalen tarifetako aldaketa betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Ezkabarten, 2009ko urriaren 15ean.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Iragarkiaren kodea: L0926277