147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2010eko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, Ezkabarteko Udalak, 2009ko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

1.-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ezartzea: %0,1250 izanen da.

2.-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ezartzea: %0,4500 izanen da.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa ezartzea: %4 izanen da.

4.-Ondotik ematen diren portzentajeak ezartzea, denbora tarteen arabera aplikatzeko, hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztu beharrez: %15eko tasa aplikatuko da.

5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1,10 indizea aplikatzea.

Erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ezkabarten, 2010eko urriaren 15ean.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Iragarkiaren kodea: L0926276