147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Ondasuna ikertzeko espedientea abian

Esteribarko Udalak, 2009ko urriaren 9an egin osoko bilkura arruntean, onetsi egin zuen Ipeteko bidea ikertzeko espedientea, bereziki haren trazadura eta ezaugarriak ezagutzearren.

Aditzera ematen da interesdunek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten hilabetez, hamabost eguneko epean iragaki hau jendaurrean egoten denetik hasita, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Esteribarko Udalaren ediktu oholean argitaratuko baita (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduko 40. artikulua).

Esteribarren, 2009ko azaroaren 19an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0926851