147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Ordenantza, Udalak ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Elgorriagako Udalak, 2009ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Elgorriagako Udalak ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsiko da Elgorriagako Udalak ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza, eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Elgorriagan, 2009ko azaroaren 11n.-Alkatea, Santos Irurueta Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L0926331