147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Artiberri sektoreko (Berriozar-Artika)
aldaketa puntual xehakatua. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2009ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Berriobeitiko Udal Planeko Artiberri sektoreko aldaketa puntual xehakatua, 2009ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 21ean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat eta jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duelarik, Artiberri sektoreko (Berriozar-Artika) aldaketa puntual xehakatua behin betiko onesten da eta argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriobeitin, 2009ko urriaren 27an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Aldaketa xehakatua Berriozar eta Berriobeitiko
udal planetako Artiberri sektoreko J1, J2, J3, J4, J5, K2, M eta L lurzatiek osatzen duten etxesailaren
hirigintza antolamenduan

Hirigintzako araudia

Agiri honek ezartzen dituen hirigintzako baldintza xehakatuak ondoko hauek dira:

  • J lurzatia:

Erabilera baimenduak: merkataritza, zerbitzuak.

Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

Azalera: 3.730,78 m2.

Lerrokadurak: planoetan adierazitakoak.

Garaierak: BS + solairuartea, gehinez ere 9,50 metroraino, espaloiaren sestratik, fatxada bakoitzaren erdiko puntutik estalkiko egituraren azpialderaino neurtuta.

Solairuartea: gehieneko azal. = lurzatiaren azaleraren %43,40.

Haren antolaketa librea da, baina frontea edo haren zati bat fatxadara begira jarri beharko da nahitaez.

Fatxadak: haren osaera librea izanen da, eta antolaketa jarraia eta atzeraemangunerik gabekoa. Kanpoko perimetroan (kanpoko eremu urbanizatuekin ukipenean) opakuak izan daitezke, baina betiere tratamendu bat emanda, atzealdeko itxura izan ez dezaten, eta irekidurak edukita, deskargatzeko patioetarako, eta ateak zerbitzuetarako eta larrialdietarako.

Barneko aparkalekuei begira dauden fatxaden antolaketa kalitateko materialekin eginen da, kristalezko eremuak edukita. Berinape irtenak baimenduko dira, hegalkina gehienez 1,5 metrokoa bada eta 3 metro baino gehiagoko altuera librea badute.

Fatxadetako materialak iraunkorrak eta kalitatekoak izanen dira. Debeku da pinturak erabiltzea fatxadaren akaberarako.

Eraikinek taxuzko diseinu berariazkoa izanen dute. Ez dute inola ere barrakoi eta gisa horretako industria eraikinen antzik izanen. Eremu honek garrantzi handia du hirigintzaren ikuspuntutik, izan ere hiria hortxe amaitzen da eta, beraz, harekin bat eginen duen arkitektura behar du.

Estalkiak: lauak izanen dira, edo altuera nahikoko karelak izanen dituzte estalkiko planoak ezkutatzeko, eta bertako fatxadetako gailurraren altuera eta "N" lurzatiko nabeko fatxaden gailurreko petoaren berdina izanen da, tarterik eta etenik gabe.

Apaintzeko eta/edo propagandarako elementuek ez dute gaindituko fatxadaren gailurko petoetarako gehienez baimentzen den altuera.

Beste determinazio batzuk:

-Lurzatia azpilurzati txikiagoetan zatitu daiteke, Udal Planeko banaketa irizpideen arabera. Kasu horretan fatxadako frontea gutxienez 20 metrokoa izanen da.

-Barreneko fatxadek, "M" lurzatiarekin mugakideek, argitarako eta bistarako eskubidea izanen dute, baita bide zortasuna ere.

  • K lurzatia:

Erabilera baimenduak: merkataritza, zerbitzuak.

Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

Azalera: 1.010 m2.

Lerrokadurak: planoetan adierazitakoak.

Garaierak: BS + solairuartea, gehinez ere 9,50 metroraino, espaloiaren sestratik, fatxada bakoitzaren erdiko puntutik, estalkiko egituraren azpialderaino neurtuta.

Solairuartea: gehieneko azal. = lurzatiaren azaleraren %24.

Haren antolaketa librea da, baina frontea edo haren zati bat fatxadara begira jarri beharko da nahitaez.

Fatxadak: haren osaera librea izanen da, eta antolaketa jarraia eta atzeraemangunerik gabekoa. Kanpoko perimetroan (kanpoko eremu urbanizatuekin ukipenean) opakuak izan daitezke, baina betiere tratamendu bat emanda, atzealdeko itxura izan ez dezaten, eta irekidurak edukita, deskargatzeko patioetarako, eta ateak zerbitzuetarako eta larrialdietarako.

Barneko aparkalekuei begira dauden fatxaden antolaketa kalitateko materialekin eginen da, kristalezko eremuak edukita. Berinape irtenak baimenduko dira, hegalkina gehienez 1,5 metrokoa bada eta 3 metro baino gehiagoko altuera librea badute.

Fatxadetako materialak iraunkorrak eta kalitatekoak izanen dira. Debeku da pinturak erabiltzea fatxadaren akaberarako.

Eraikinek taxuzko diseinu berariazkoa izanen dute. Ez dute inola ere barrakoi eta gisa horretako industria eraikinen antzik izanen. Eremu honek garrantzi handia du hirigintzaren ikuspuntutik, izan ere hiria hortxe amaitzen da eta, beraz, harekin bat eginen duen arkitektura behar du.

Estalkiak: lauak izanen dira, edo altuera nahikoko karelak izanen dituzte estalkiko planoak ezkutatzeko.

Apaintzeko eta/edo propagandarako elementuek ez dute gaindituko fatxaden gailurreko petoetarako gehienez baimentzen den altuera.

Beste determinazio batzuk:

-Lurzatia zehazten duen proiektua bakarra izanen da lurzati osorako.

-Lurzatia azpilurzati txikiagoetan zatitu daiteke, Udal Planeko banaketa irizpideen arabera. Kasu horretan fatxadako frontea gutxienez 20 metrokoa izanen da.

-Barreneko fatxadek, "M" lurzatiarekin mugakideek, argitarako eta bistarako eskubidea izanen dute, baita bide zortasuna ere.

  • N lurzatia:

Erabilera baimenduak: merkataritza, zerbitzuak.

Erabilera debekatuak: Gainerako guztiak.

Azalera: 3.472,60 m2.

Lerrokadurak: planoetan adierazitakoak.

Garaierak: BS + solairuartea, gehinez ere 9,50 metroraino, espaloiaren sestratik, fatxada bakoitzaren erdiko puntutik estalkiko egituraren azpialderaino neurtuta.

Solairuartea: gehieneko azal. = lurzatiaren azaleraren %24.

Haren antolaketa librea da, baina frontea edo haren zati bat fatxadara begira jarri beharko da nahitaez.

Fatxadak: haren osaera librea izanen da, eta antolaketa jarraia eta atzeraemangunerik gabekoa. Kanpoko perimetroan (kanpoko eremu urbanizatuekin ukipenean) opakuak izan daitezke, baina betiere tratamendu bat emanda, atzealdeko itxura izan ez dezaten, eta irekidurak edukita, deskargatzeko patioetarako, eta ateak, zerbitzuetarako eta larrialdietarako.

Barneko aparkalekuei begira dauden fatxaden antolaketa kalitateko materialekin eginen da, kristalezko eremuak edukita. Berinape irtenak baimenduko dira, hegalkina gehienez 1,5 metrokoa bada eta 3 metro baino gehiagoko altuera librea badute.

Fatxadetako materialak iraunkorrak eta kalitatekoak izanen dira. Debeku da pinturak erabiltzea fatxadaren akaberarako.

Eraikinek taxuzko diseinu berariazkoa izanen dute. Ez dute inola ere barrakoi eta gisa horretako industria eraikinen antzik izanen. Eremu honek garrantzi handia du hirigintzaren ikuspuntutik, izan ere hiria hortxe amaitzen da eta, beraz, harekin bat eginen duen arkitektura behar du.

Estalkiak: lauak izanen dira, edo altuera nahikoko karelak izanen dituzte estalkiko planoak ezkutatzeko, eta bertako fatxaden gailurraren altuera eta "J" lurzatiko nabeko fatxadetako gailurreko petoaren berdina izanen da, tarterik eta etenik gabe.

Apaintzeko eta/edo propagandarako elementuek ez dute gaindituko fatxadaren gailurreko petoetarako gehienez baimentzen den altuera.

Beste determinazio batzuk:

-Lurzatia azpilurzati txikiagoetan zatitu daiteke, Udal Planeko banaketa irizpideen arabera. Kasu horretan fatxadako frontea gutxienez 20 metrokoa izanen da.

-Barreneko fatxadek, "M" lurzatiarekin mugakideek, argitarako eta bistarako eskubidea izanen dute, baita bide zortasuna ere.

  • L lurzatia:

Erabilera baimenduak: merkataritza, zerbitzuak.

Erabilera debekatuak: Gainerako guztiak.

Azalera: 2.036,74 m2.

Lerrokadurak: planoetan adierazitakoak.

Atzeraemanguneak: eraikuntzak antolaketa librea izanen du.

Garaierak: BS + solairuartea, gehinez ere 9,50 metroraino, espaloiaren sestratik, fatxada bakoitzaren erdiko puntutik estalkiko egituraren azpialderaino neurtuta.

Solairuartea: gehieneko azal. = lurzatiaren azaleraren %43,40.

Haren antolaketa librea da, baina frontea edo haren zati bat fatxadara begira jarri beharko da nahitaez.

Fatxadak: haren osaera librea izanen da, eta antolaketa jarraia eta atzeraemangunerik gabekoa. Kanpoko perimetroan (kanpoko eremu urbanizatuekin ukipenean) opakuak izan daitezke, baina betiere tratamendu bat emanda, atzealdeko itxura izan ez dezaten, eta irekidurak edukita, deskargatzeko patioetarako, eta ateak zerbitzuetarako eta larrialdietarako.

Barneko aparkalekuei begira dauden fatxaden antolaketa kalitateko materialekin eginen da, kristalezko eremuak edukita. Berinape irtenak baimenduko dira, hegalkina gehienez 1,5 metrokoa bada eta 3 metro baino gehiagoko altuera librea badute.

Fatxadetako materialak iraunkorrak eta kalitatekoak izanen dira. Debeku da pinturak erabiltzea fatxadaren akaberarako.

Estalkiak: lauak izanen dira, edo altuera nahikoko karelak izanen dituzte estalkiko planoak ezkutatzeko.

Apaintzeko eta/edo propagandarako elementuek ez dute gaindituko fatxadaren gailurreko petoetarako gehienez baimentzen den altuera.

Lurzatiaren azaleraren %50 baino gutxiago okupatzen bada, estalkien antolaketa librea izanen da. Teilatua laua eta ibiltzeko modukoa bada, pergolak, erremateak eta beste elementu bereziak altueraren gainetik eraikitzea baimenduko da. Dena dela, Udalak, hala irudituz gero, elementu berezi horien diseinuan eta tratamenduan aldaketak egiten ahalko ditu, hiria hortxe amaitzen baita.

Beste determinazio batzuk:

-Lurzatia azpilurzati txikiagoetan zatitu daiteke, Udal Planeko banaketa irizpideen arabera. Kasu horretan fatxadako frontea gutxienez 20 metrokoa izanen da.

-Barreneko fatxadek, "M" lurzatiarekin mugakideek, argitarako eta bistarako eskubidea izanen dute, baita bide zortasuna ere.

-Lurzatia zehazten duen proiektua bakarra izanen da lurzati osorako.

-Eraikuntzak okupatzen ez duen lurzatiaren gainerakoak "M" lurzatiaren tratamendu bera izanen du azalera urbanizatzeko.

  • M lurzatia:

Erabilera baimenduak: zerbitzurik gabeko lurzorua. Eraikuntza mugakideekin ikusteko duten jarduerak, hala nola aparkalekuak, sarbideak, zamalanetarako eremuak, etab.

Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

Azalera: 4.886,07 m2.

Lerrokadurak: planoetan adierazitakoak.

Garaierak: -.

Beste determinazio batzuk:

-Urbanizatzeko lanak (aparkalekuak, bideak, zamalanetarako eremuak) eta lorategiak eta zoladurak egitekoak baimenduko dira soilik.

-Babesleku irekiak egitea ere baimenduko da, hala nola berinapeak, pergolak, publizitaterako totemak etab. Aprobetxamenduari dagokionez ez dira kontuan hartuko. Dena dela, Udalak, hala irudituz gero, elementu berezi horien diseinuan aldaketak egiten ahalko ditu, hiria hortxe amaitzen baita.

-Lurzati hau mugakidea den beste edozeinekin batu daiteke.

-Lurzati hau zatitu daiteke baldin eta ondoriozko lurzatiek gutxienez 1.500 m²ko azalera badute eta kanpotik bertara sartzeko bidea zuzena bada.

-Lurzati honen gainean argi, bista eta bide zortasuna dago, lurzati mugakideen alde. Lurzati pribatua da, baina erabilera publikokoa.

Honako hauek dira etxesailerako proposatu diren ezaugarriak hirigintza aldetik:

LURZATIAK

AZAL.

(M²)

SOLAIRUAR.

(M²)

HOMOG. KOEF.

APROB.

(A.U.)

ERABILERA

K

1.010,00

242,40

1,70

2.127,00

Merkataritza

J

3.730,78

1.619,16

1,20

6.419,93

Merkataritza

N

3.472,60

833,42

1,20

5.167,23

Merkataritza

M

4.886,07

0

0,40

1.954,43

Merkataritza

L

2.036,74

883,95

1,70

4.965,17

Merkataritza

GUZTIRA

15.136

3.578,93

20.633

Etxesailaren aprobetxamendu orokorrari eutsi zaio.

Berriozarko eta Berriobeitiko udalerrietako hasierako aprobetxamenduei eutsi zaie. Hona hemen:

Berriozar:

LURZATIAK

AZALERA

(M²)

APROBETXAMENDUA (A.U.)

ERABILERA

N

3.472,60

5.167,23

Merkataritza

BERRIOZARKOA GUZTIRA

3.472,60

5.167,23

Berriobeiti:

LURZATIAK

AZALERA

(M²)

APROBETXAMENDUA (A.U.)

ERABILERA

K

1.010

2.127,00

Merkataritza

J

3.730,78

6.419,93

Merkataritza

M

4.886,07

1.954,43

Merkataritza

L

2.036,74

4.965,17

Merkataritza

BERRIOBEITIKOA GUZTIRA

11.663,20

15.446,01

1.1. Antolamendu onetsiaren irizpideak.

Onetsitako antolamenduaren asmoa da, besteak beste, lurzatietara eta aparkalekuetara egoki sartzea, eraikuntzek bat egitea eremuaren egungo ingurunearekin, eta, azkenik, horren guztiaren ondorioz, ukitutako udalerriak berriz mugatzea.

Beraz, hauxe da antolamendu honen xedea:

-Aparkalekuetarako azalera handia ematea etxesailari, lur gainean aparkatzeko 200 toki inguruko gutxieneko ekipamendua edukita. Aparkaleku hori jabetza pribatukoa izanen da. Zaintzea eta mantentze-lanak haren kontura izanen dira.

-Sarbide nagusia Iruñeko Iparraldeko Ingurabidetik, bide nagusi horretatik sarrera erraza eta erosoa izateko.

-Berriozar eta Berriobeitiko udalerriak berriro mugatzea.

Jabe bakarreko eta eraikinik gabeko lurzatiak direnez gero, hirigintza ondorioetarako lurzati hauek oinarrizko unitatetzat har daitezke. Eraikuntza atxikiak edo, beharrezkoa bada, higiezinen multzoak baimenduko dira, bertan zer merkataritza jarduera garatzen den kontuan hartu gabe.

Higiezinen multzotzat hartuko da erabilerarik gabeko eraikina, eraikuntza proiektu baten bidez merkataritzako jarduera desberdinak bere baitan har ditzakeena. Jarduera horiek bakoitza bere aldetik tramitatzen badira, higiezinen multzoa epeka burutzen ahalko da.

1.2. Aprobetxamenduaren justifikazioa.

Unitatearen azalera 15.136 m²koa da osotara. Beraz, azken aprobetxamendua 20.633 A.U.koa izanen da, Artiberri sektoreko baterako planean finkatua.

Artiberri sektoreko baterako planean zehaztutako homogeneizazio koefizienteak hartu dira.

Solairuarterako bi portzentaje hartu dira, bata %24koa lurzati batzuentzako, dagoeneko sektoreko baterako planean zehaztua, eta bestea handiagoa, %43,40koa, beste lurzati batzuentzako, aprobetxamenduak zehazteko.

Ikus daitekeenez, baimendutako aprobetxamendu handiena, oraindik ere gauzatu gabea, 13.339 A.U.koa da Berriobeitin eta 5.167 A.U.koa Berriozarren.

1.3. Lerrokadurak eta sestrak.

Dagokion planoan daude zehaztuta lurzatiaren derrigorrezko eta gehieneko lerrokadurak.

Ondoriozko lurzatietako perimetroaren sestrak finkatu dira, Artiberri sektoreko K1 eta K2 lurzatien xehetasun azterlanean zehaztutakoekin bat.

Azkenik, Artiberri sektoreko K1 eta K2 lurzatien xehetasun azterlanean zehaztu zen bezala, kendu egin da solairuartean lurzatiaren hondotik gutxienez 5 metroko tartea uzteko derrigorrezkotasuna, horma-arte osoaren egitura erabili ahal izateko.

1.4. Bolumenak antolatzea.

Lehenago zehaztu diren irizpideen arabera antolatu dira bolumenak, planoetako gehieneko lerrokaduren barnean. Altuera BS + 1 izanen da, gehienez 9,50 metro altu.

Altuerak neurtuko dira lurzati bakoitzaren fatxadaren erdiko puntutik, espaloiaren sestratik, egituraren estalkiko egituraren azpialderaino.

1.5. Sarbideak.

Unitate honetan garatu nahi den merkataritza, aldaketa puntual honen xedea hain zuzen, guztiz baldintzatzen dute sarbide egokiek, batez ere Mogotes, Artiberri eta Etxebakar sektoreetako Konpentsazio Batzordeek aurreikusi eta ordainduko duten biribilguneak.

1.6. Hirigintzako zerbitzuak.

Unitatetik hurbil daude hornidura, saneamendu, argindar, telefonia eta sarbideen hargune orokorrak. Beraz, ez da arazorik aurreikusten hiri zerbitzuen ekipamenduari dagokionez. Dena dela, beharrezko pasabideak eta sarbideak paratu beharko dira etxesailaren funtzionamendu egokia bermatzeko, baita beharrezko espaloiak eta horien zintarriak ere, azkenean eginen diren eraikuntzak zerbitzuan jartzeko.

Iragarkiaren kodea: L0926028