147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Baztango udal planaren aldaketak

2003ko apirilaren 1ean, 40 zk.dun Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Baztango Udal Planaren testua eta araudia argitaratu ziren. Plan hori Udal honek sustatu zuen.

Indarrean jarri zenetik eta gaur arte, Udalak plan horri eragiten dioten aldaketa batzuk onetsi ditu.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legediak agindutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2009ko azaroaren 2an.-Alkatea, Virginia Alemán.

Aldaketaren edukia

Baztango Udal Planaren aldaketak

4. artikulua. Industria-lurzorua.

A.-Deskribapena.

Udal Plan honek mota horretako lurzoruan grafikoki mugatzen ditu industria jarduera bat egiten deneko eraikinek finkatutako lurzoruak.

B.-Antolamendu arauak.

-Lurzatien lerrokadurak antolamendu planoetan daude marraztuta.

-Eraikinarentzat gutxieneko atzeraemangunea ezarri da, lurzatiaren kanpoko mugatik abiatuta, araudi grafikoaren arabera.

-Eraikina lurzatiaren barnean kokatzeko modua librea da, betiere gutxieneko atzeraemanguneak errespetatuz.

-Eraikinen altuera: BS+1.

-Gainaldearen gehieneko altuera: 10,00 m. Muga horretatik kanpo geratzen dira industriari laguntzeko beharrezkoak diren elementu bereziak (hozte-dorreak, garabi-zubiak, etab.).

-Kanpoko itxituraren gehieneko altuera: 2,50 m.

-1,20 m-ko altueratik gora lurzatien itxiturak opakoak izatea ez da onartzen.

-Ez da nahitaezkoa lurzatiaren kanpoko itxitura egitea.

-Lurzatiaren barnean eraikinik ez dagoen guneak aire zabaleko aparkalekuetarako eta zamalanetarako erabiliko dira.

-Estalkiaren malda %45 baino txikiagoa izanen da.

-Fatxaden tratamendua eskualdeko arkitekturaren ezaugarriekin bat etorriko da, konposizioaren elementuei, materialei, koloreei eta akaberei dagokienez.

-Lurzatiaren gutxieneko azalera: 150 m².

C.-Erabilera arauak.

Egungo erabilerak finkatuko dira.

-Erabilera nagusia: Lantegiak. Industria (bazter utzi dira industria kutsagarriak) Hirugarren Sektorea (Saltegiak, Zerbitzuak, Ostalaritza, Bulegoak).

-Erabilera baimendua: Erakundeak. Biltegiak. Industriaren osagarri diren instalazioak: zaintzailearen etxebizitza, etab.

D.-Aprobetxamendu arauak.

-Gaur egun dauden eraikinak finkatuko dira beren kanpoko lerrokadura eta altuerekin.

-Lehendik dauden instalazioak ordeztea edota handitzea eta industria berriak ezartzea onartzen da, lurzatiaren azalera garbiaren %70 hartu arte gehienez.

E.-Kudeaketa arauak.

-Jarduketa sistema: Zuzeneko jarduketa.

-Udal Planean ezarrita dagoen kanpoko lerrokaduratik kanpo grafiatuta dauden lurzoruak Udalari nahitaez laga beharrekoak dira, bideak eta espazio publikoak handitzeko.

-Ondorio gogaikarri edo kaltegarriak sor ditzaketen instalazioak ezarriz gero, obretarako udal lizentzia eman aurretik jarduera sailkatuaren espedientea tramitatu beharko da.

5. artikulua. Ekipamenduetarako lurzorua.

A.-Deskribapena.

Artikulu honen gaia ekipamenduetarako soilik erabili behar diren guneei buruzkoa da. Gaur egun dauden gune horiek orokorrean bestelako hiri erabileretatik aldenduta daude.

B.-Antolamendu arauak.

-Lerrokadurak antolamendu planoetan daude zehaztuta.

-Eraikinen gehieneko altuera eta erlaitzerainoko gehieneko altuera ekipamenduetako jardueraren beharrizanen ondoriozkoak izanen dira.

-Lurzatiaren itxituraren gehieneko altuera: 2,50 m.

-1,20 m-ko altueratik gora lurzatien itxiturak opakoak izatea debekatuta dago.

-Ez da nahitaezkoa lurzatiaren kanpoko itxitura egitea.

-Debekatuta dago estalkian terrazak jartzea, eta debekatuta daude halaber mota guztietako estalki lauak.

-Estalkiaren malda %45 baino txikiagoa izanen da.

-Fatxaden tratamendua eskualdeko arkitekturaren ezaugarriekin bat etorriko da, konposizioaren elementuei, materialei, koloreei eta akaberei dagokienez.

C.-Erabilera arauak.

Egungo erabilerak finkatuko dira.

-Erabilera bereizgarria: Ekipamendutarako erabilera. Azpiegiturak. Ekipamendu publiko edo pribatuak.

-Gainerako erabilerak debekatuta daude.

D.-Aprobetxamendu arauak.

-Gaur egun dauden eraikinak finkatuko dira beren lerrokadura eta altuerekin.

-Lehendik dauden ekipamenduak ordeztea edota handitzea eta berriak ezartzea onartzen da, lurzatiaren azalera garbiaren %70 hartu arte gehienez.

E.-Kudeaketa arauak.

-Jarduketa sistema: Zuzeneko jarduketa.

-Udal Planean zehaztuta dagoen kanpoko lerrokaduratik kanpo grafiatuta dauden lurzoruak Udalari nahitaez laga beharrekoak dira, bideak eta espazio publikoak handitzeko.

9.6.h. artikulua. U-E-11 Elizondo.

A.-Deskribapena.

Iruritatik Elizondora sartzeko bidean dagoen Exekuzio Unitatea. Bertan industria jarduerak ezartzea proposatu da. Sarbideko errepidearen paraleloan industria erabilerako lur zerrenda bat aurreikusi da, lehendik dauden industria instalazio batzuk (Almaco, Renault, etab.) lotzeko.

B.-Antolamendu arauak.

-Lerrokadurak antolamendu planoetan daude marraztuta.

-Eraikinarentzat gutxieneko atzeraemangunea ezarri da, lurzatiaren kanpoko mugatik abiatuta, araudi grafikoaren arabera.

-Eraikina lurzatiaren barnean kokatzeko modua librea da, betiere gutxieneko atzeraemanguneak errespetatuz.

-Eraikinen altuera: BS+1.

-Gainaldearen gehieneko altuera: 10,00 m. Muga horretatik kanpo geratzen dira industriari laguntzeko beharrezkoak diren elementu bereziak (hozte-dorreak, garabi-zubiak, etab.).

-Kanpoko itxituraren gehieneko altuera: 2,5 m.

-1,20 m-ko altueratik gora lurzatien itxiturak opakoak izatea ez da onartzen.

-Ez da nahitaezkoa lurzatiaren kanpoko itxitura egitea.

-Lurzatiaren barnean eraikinik ez dagoen guneak aire zabaleko aparkalekuetarako eta zamalanetarako erabiliko dira.

-Debekatuta dago estalkidun terrazak jartzea, eta debekatuta daude halaber mota guztietako estalki lauak.

-Estalkiaren malda %45 baino txikiagoa izanen da.

-Fatxaden tratamendua eskualdeko arkitekturaren ezaugarriekin bat etorriko da, konposizioaren elementuei, materialei, koloreei eta akaberei dagokienez.

-Lurzatiaren gutxieneko azalera: 150 m².

-Elizondora sartzeko kalearen paraleloan bide bat urbanizatu beharko da, industria guneari zerbitzua emanen dion bide gisa, bertatik lurzati eraikigarrietara sartzeko. Bi kale horien artean zuhaitzez hornitutako erdibitzailea eginen da.

C.-Erabilera arauak.

-Erabilera nagusia: Lantegiak. Industria (bazter utzi dira industria kutsagarriak) Hirugarren Sektorea (Saltegiak, Zerbitzuak, Ostalaritza, Bulegoak)

-Erabilera baimendua: Erakundeak. Biltegiak. Industriaren osagarri diren instalazioak: zaintzailearen etxebizitza, etab.

D.-Aprobetxamendu arauak.

-U.E.-11ren azalera: 11.278 m².

-Irabazteko aprobetxamendua honela definitzen da: eraikinaren altuera, alde batetik, eta eraikinak lurzatian okupatzen duen gehieneko azalera garbiaren %70eko portzentajea.

E.-Kudeaketa arauak.

-Unitatea garatzeko Xehetasun Azterlana tramitatu beharko da. Azterlan horretan Antolamenduaren xehetasunak azaldu beharko dira eta erregelamenduaren arabera lurzorua berdeguneetarako eta espazio libre publikoetarako laga behar izatea justifikatu beharko da.

-Azterlan horretan lur-zerrenda eraikigarriaren kokalekua lurzatiaren barnean aldatzea planteatzen ahalko da, eta aldaketa horren arrazoiak justifikatu beharko dira.

-Jarduketa sistema: Konpentsazioa edo Borondatezko Birzatiketa.

-Obrak egin baino lehen, Udalean planteatu den antolamenduaren urbanizazio proiektua tramitatuko da.

-Urbanizazio lanak eraikitzeko lanak baino lehenago egin beharko dira edo, bestela, haiekin batean.

-Bideetarako, berdeguneetarako eta espazio publikoetarako espazioak doan eta nahitaez laga beharko zaizkio Udalari.

-Ez da obra lizentziarik emanen, harik eta Baztango Udalari dagozkion lagapenak burutu arte.

-Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamendua orube eraikigarri bat izan daiteke, edo bestela, Udalak hala aukeratzen badu, eskudirutan konpentsatzen ahalko da bere hirigintzako balioa kontuan hartuta.

9.9.a. artikulua. U.C-1, U.E.-1 Ordoki.

A.-Deskribapena.

1983ko Arau Subsidiarioetan VI/Ordoki Sektorea izena duen Industrialdea mugatzen duten Unitateak dira. Horren Garapenerako Planeamendua egin da eta gaur egun planeamendu hori exekutatzen ari da, urbanizazio obrei nahiz industria nabeen eraikuntza lanei dagokienez.

Eremu honetan honako planeamendu tresna hauek onetsi dira:

-Xehetasun azterlana eta unitateen mugapena.

-Hasierako onespena: 1995eko urtarrilaren 20a (22. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 1995eko otsailaren 17koa).

-Behin betiko onespena: 1995eko martxoaren 17a (58. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 1995eko maiatzaren 5ekoa).

-Urbanizazio proiektua:

-Hasierako onespena: 1995eko uztailaren 21a (110. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 1995eko irailaren 04koa).

-Behin betiko onespena: 1995eko azaroaren 17a (165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 1995eko abenduaren 20koa).

-Birzatiketa Proiektua:

-Hasierako onespena: 1995eko apirilaren 28a (74. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 1995eko ekainaren 12koa).

-Behin betiko onespena: 1995eko uztailaren 18a.

Hona hemen eremuaren barruan mugatutako unitateetan indarrean dagoen araudia, transkribatuta.

B.-Antolamendu arauak:

-Kanpoko eta barneko lerrokadurak antolamenduko planoetan marraztu dira.

-Eraikinen altuera: BS+1.

-Gainaldearen altuera: 10 m. Altueraren gehieneko muga horretatik kanpo geratzen dira industriari laguntzeko beharrezkoak diren elementu bereziak (hozte-dorreak, garabiak, etab.).

-Kanpoko itxituraren gehieneko altuera: 2,50.

-1,20 m-ko altueratik gora kanpoko itxiturak opakoak izatea ez da onartzen.

-Lurzati bakoitzaren barnean ibilgailuak aparkatzeko espazioa erreserbatuko da, zehazki aparkaleku-plaza bat (gutxienez 2,50 x 5,00 m-koa) enpresako langile bakoitzeko.

-Ez da onartzen bide publikoen gainean ibilgailuak aparkatzea; lurzati bakoitzaren mugen barnean aparkatu beharko da.

-Eraikina gutxienez 5 m atzeraemanen da kanpoko lerrokadurari dagokionez. Beste lurzati batzuekiko mugei dagokienez, atzeraemangunea Kode Zibilak kasu bakoitzerako ezartzen duena izanen da.

-Debekatuta dago estalkian terrazak jartzea, eta debekatuta daude halaber mota guztietako estalki lauak.

-Estalkiaren malda %45 baino txikiagoa izanen da.

-Fatxaden tratamendua eskualdeko arkitekturaren ezaugarriekin bat etorriko da, konposizioaren elementuei, materialei, koloreei eta akaberei dagokienez.

-Ibaiarekin banaketa egiteko berdeguneari eutsiko zaio, eta zuhaitzen bidez begietarako hesia eginen da errepideekin banaketa egiteko, planoetan agertzen den bezala.

-Debekatuta daude ageriko mehelinak eta fatxada itsuak, azken horiek instalazioaren funtzionamendurako beharrezkoak direnean izan ezik.

-Udalak ondoriozko 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 lurzatiak azpilurzatitan banantzen ahalko ditu, Industria Lurzoruaren eskariaren arabera, gutxienez 150 m2-ko azalera izanen dutela.

-Lurzatien zatiketa aipatu Xehetasun Azterlaneko "A" puntuan proposatutako antolamendu irizpideen arabera eginen da.

C.-Erabilera arauak.

-Erabilera nagusia: Lantegiak. Industria, Hirugarren Sektorea (Saltegiak, Zerbitzuak, Ostalaritza, Bulegoak).

-Erabilera baimendua: Erakundeak. Biltegiak. Industriaren osagarri diren instalazioak: zaintzailearen etxebizitza, etab.

Sektoreko ur beltzen saneamendua Baztango saneamendu orokorreko sarearekin lotzen ez den bitartean, 55/1990 Foru Dekretua betetzeaz gain isurketa toxiko edo arriskutsurik egiten ez duten industriak soilik instalatzen ahalko dira. Sektoreak orotara ezin izanen du honako karga hau gainditu: DB05 < 28 kg/egun, NI+4 kg/egun, 55 < 167 kg/egun.

D.-Aprobetxamendu arauak.

-Sektorearen azalera: 94.988 m².

-U.C-1 Unitate Finkatuaren azalera: 31.104 m².

-U.E.-1 Exekuzio Unitatearen azalera: 67.387 m².

-Lurzati Finkatuen azalera:

1. lurzatia: 2.098,00 m².

2. lurzatia: 3.822,00 m².

3. lurzatia: 490,00 m².

4. lurzatia: 287,00 m².

5. lurzatia: 2.481,00 m².

6. lurzatia: 17.766,00 m².

Guztira: 24.944,00 m².

-Lurzati sortu berrien azalera:

7. lurzatia: 6.999,00 m².

8. lurzatia: 6.019,00 m².

9. lurzatia: 8.193,00 m².

10. lurzatia: 3.656,00 m².

11. lurzatia: 5.817,00 m².

12. lurzatia: 14.629,00 m².

C.T.1: 30,00 m².

Kir.: 79,00 m².

Guztira: 45.407,00 m².

Eraikinak gehienez ondoriozko lurzatien azalera garbiaren %70 hartzen ahal du.

Instalazio berriak egitea eta lurzatiak handitu, bateratu eta banantzea onartuko da baldin eta jarduera horien emaitzek lurzatiaren okupaziorako baldintza orokorrak betetzen badituzte.

E.-Kudeaketa arauak.

-Unitateei dagokienez, mugatutako lurzoruetan eraikitzeko eskubidea lortzeko beharrezkoak diren planeamenduaren garapenerako bitartekoak tramitatu eta behin betiko onetsi dira.

-Jarduketa sistema: Zuzeneko jarduketa.

9.9.b. artikulua. U.C-2. Ordoki.

A.-Deskribapena.

Dagoen hargintza jardueraren bidez finkatutako industria lurzorua. Hiri Lurzoru gisa agertzen da, alegazio baten ondorioz, Udalak horri buruzko aldeko txostena egin eta onetsi baitzuen. Ondorio guztietarako Ordokiko Industria Lurzoru Finkatuaren araudi berbera du, erabileren araudiari dagokionez izan ezik:

B.-Erabilera arauak.

-Erabilera nagusia: Lantegiak. Industria (bazter utzi dira industria kutsagarriak).

-Erabilera baimendua: Biltegiak.

9.11. artikulua. U.C-1, U.C-2, U.C-3, U.E.-1, U.E.-2 Zaldubia.

A.-Deskribapena.

1983ko Arau Subsidiarioetan VI/Oharriz-Irurita izena duen Industrialdea -Arraioztik Iruritara sartzeko bidean- mugatzen duten Unitateak dira. Garapenerako planeamendu baten xede izan da zati batean, urbanizazio obrei nahiz industria nabeen eraikuntza lanei dagokienez.

Zehazki, 1995. urtean Xehetasun Azterlana, Urbanizazioko eta Kostuen Banaketako Proiektua eta Birzatiketa Proiektua onetsi ziren U.C-1, U.C-2 eta U.E.-1 ("Zaldubía-1") Unitateetarako, eta 1998. urtean U.C.-3 ("Zaldubía-2") Unitatearen Xehetasun Azterlana tramitatu da.

Jarraian Unitate bakoitzean indarrean dagoen Araudia transkribatuko da eta U.E.-2ren Araudia erantsiko da.

B.1.-U.C.-1 unitate finkatuaren antolamendu arauak.

-Gaur egun dauden eraikinak finkatuko dira beren lerrokadura eta altuerekin.

-Ez da onartzen eraikin berriak eraikitzea.

-Kanpoko lerrokaduren edo altueren definizioari eragiten ez dioten zaharberritze obrak onartzen dira.

-Gaur egun dauden eraikinak konposizio-unitatea direnez, horien kanpoko itxura aldatzea ez da onartzen, baldin eta horrela unitate hori apurtzen bada.

-Unitatearen urbanizazioa osatu beharko da planoetan grafiatzen denaren arabera.

B.2.-U.C.-2 eta U.C-3 unitate finkatuen antolamendu arauak.

-Lurzatiaren kanpoko lerrokadura eta eraikinen gutxieneko atzeraemangunea dagozkien planoetan grafiatuta daude.

-Gaur egun dauden eraikinak finkatuko dira beren lerrokadura eta altuerekin.

-Onartzen da eraikin berriak eraikitzea.

-Gainaldearen altuera: 10 m. Altueraren gehieneko muga horretatik kanpo geratzen dira industriari laguntzeko beharrezkoak diren elementu bereziak (hozte-dorreak, garabiak, etab.).

-Kanpoko itxituraren gehieneko altuera: 2,50 m.

-1,20 m-ko altueratik gora lurzatien itxiturak opakoak izatea ez da onartzen.

-Estalkiaren malda %45 baino txikiagoa izanen da.

-Debekatuta dago estalkian terrazak jartzea, eta debekatuta daude halaber mota guztietako estalki lauak.

-Ibaiarekin banaketa egiteko, zuhaitzen bidez begietarako hesia eginen da, planoetan agertzen den bezala.

-Unitatearen urbanizazioa osatu beharko da planoetan grafiatzen denaren arabera.

B.3.-U.E.-1 eta U.E.-2 Exekuzio Unitateen antolamendu arauak.

-Gainaldearen altuera: 10 m. Altueraren gehieneko muga horretatik kanpo geratzen dira industriari laguntzeko beharrezkoak diren elementu bereziak (hozte-dorreak, garabiak, etab.).

-Lurzatiaren kanpoko lerrokadura dagokion planoetan dago marraztuta.

-Eraikinean atzeraemanguneak onartzen dira kanpoko lerrokaduratik neurtuta.

-Kanpoko itxituraren gehieneko altuera: 2,50.

-1,20 m-ko altueratik gora kanpoko itxiturak opakoak izatea ez da onartzen.

-Lurzati bakoitzaren barnean ibilgailuak aparkatzeko espazioa erreserbatuko da, zehazki aparkaleku plaza bat (gutxienez 2,50 x 5,00 m-koa) enpresako langile bakoitzeko.

-Ez da onartzen bide publikoen gainean ibilgailuak aparkatzea; lurzati bakoitzaren mugen barnean aparkatu beharko da.

-Debekatuta dago estalkian terrazak jartzea, eta debekatuta daude halaber mota guztietako estalki lauak.

-Estalkiaren malda %45 baino txikiagoa izanen da.

-Fatxaden tratamendua eskualdeko arkitekturaren ezaugarriekin bat etorriko da, konposizioaren elementuei, materialei, koloreei eta akaberei dagokienez.

-Ibaiarekin banaketa egiteko berdeguneari eutsiko zaio, eta zuhaitzen bidez begietarako hesia eginen da errepideekin banaketa egiteko, planoetan agertzen den bezala.

-Debekatuta daude ageriko mehelinak eta fatxada itsuak, azken horiek instalazioaren funtzionamendurako beharrezkoak direnean izan ezik.

-150 m²-ko gutxieneko azalera duten lurzatiak banantzea onartzen da.

C.-Erabilera arauak.

-Erabilera nagusia: Lantegiak. Industria (bazter utzi dira industria kutsagarriak) Hirugarren Sektorea (Saltegiak, Zerbitzuak, Ostalaritza, Bulegoak).

-Erabilera baimendua: Erakundeak. Biltegiak. Industriaren osagarri diren instalazioak: zaintzailearen etxebizitza, etab.

D.-Aprobetxamendu arauak.

D.1.-U.C-1.

-Ez da onartzen eraikin berriak eraikitzea.

-Planeamenduan aurreikusitako eraikuntzako aprobetxamenduak 10/1994 Foru Legea indarrean jarri baino lehen agortu eta ondare bihurtu direnez, partikularrek eskuratzen ahal duten hirigintzako aprobetxamendua dagoen eraikinaren %100 izanen da, eta beraz Unitatean ez dira bidezkoak izanen irabazizko lagapenak, ezta aprobetxamendu berriak ere.

D.2.-U.C-2.

-Ez da onartzen eraikin berriak eraikitzea.

-10/1994 Foru Legea indarrean jarri baino lehen planeamenduan agortu eta ondare bihurtutako eraikuntzako aprobetxamenduei dagokienez, partikularrek eskuratzen ahal duten hirigintzako aprobetxamendua dagoen eraikinaren %100 izanen da.

D.3.-U.C-3.

-Onartzen den irabazizko gehienezko aprobetxamendua honela definitzen da: lurzatiaren gehieneko okupazioa -planoetan grafiatuta dagoena- eta eraikinaren altuera (BS+1).

D.4.-U.E.-1, U.E.-2.

-Irabazteko aprobetxamendua honela definitzen da: eraikinaren altuera, alde batetik, eta eraikinak ondoriozko lurzati garbian okupatzen duen gehieneko azaleraren %70eko portzentajea bestetik.

E.-Kudeaketa arauak.

E.1.-U.C-1 eta U.C-2.

-Jarduketa sistema: Zuzeneko jarduketa.

-Gaur egungo eraikinak finkatu egin dira.

E.2.-U.C-3.

-Jarduketa Sistema: Birzatiketa Ekonomikoa eta Finken Normalizazioa (10/1994 LAHFLren 170. artikulua).

-Eraikin berriak eraiki baino lehen Urbanizazio Proiektua tramitatu eta exekutatu beharko da.

-Berdeguneetarako eta bide publikoetarako espazioak doan eta nahitaez laga beharko zaizkio Baztango Udalari.

E.3.-U.E.-1.

-Unitatearen garapena, behin betiko onetsitako Urbanizazio eta Kostuen Banaketako Proiektua eta Birzatiketa Proiektua exekutatuz eginen da.

E.4.-U.E.-2.

-Jarduketa sistema: Konpentsazioa edo Borondatezko Birzatiketa.

-Inolako obrarik egin baino lehen, planteatu den antolamenduaren Urbanizazio Proiektua tramitatuko da Udalean.

-Urbanizazio lanak eraikitzeko lanak baino lehenago egin beharko dira edo, bestela, haiekin batean.

-Bideetarako, berdeguneetarako eta espazio publikoetarako espazioak doan eta nahitaez laga beharko zaizkio Udalari.

-Ez da obra lizentziarik emanen, harik eta Baztango Udalari dagozkion lagapenak burutu arte.

-Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamendua orube eraikigarri bat izan daiteke, edo bestela, Udalak hala aukeratzen badu, eskudirutan konpentsatzen ahalko da bere hirigintzako balioa kontuan hartuta.

11.2.d. artikulua. A.R.-8 eta A.R.-9. Elizondo.

A.-Deskribapena.

Iruritatik Elizondora sartzeko bidean dauden bi Banaketa Eremuak. Bertan industria jarduerak ezartzea proposatu da. Sarbideko errepidearen paraleloan industria erabilerako lur zerrenda bat aurreikusi da, lehendik dauden industria instalazio batzuk (Almaco, Renault, etab.) lotzeko.

B.-Antolamendu arauak.

Banaketa Eremu horiek garatzen dituzten Plan Partzialek Eremuen Antolamenduari buruzko alderdi guztiak zehazten dituzte.

C.-Erabilera arauak.

-Erabilera nagusia: Lantegiak. Industria (bazter utzi dira industria kutsagarriak) Hirugarren Sektorea (Saltegiak, Zerbitzuak, Ostalaritza, Bulegoak).

-Erabilera baimendua: Erakundeak. Biltegiak. Industriaren osagarri diren instalazioak: zaintzailearen etxebizitza, etab.

D.-Aprobetxamendu arauak.

-A.R.-8ren azalera: 18.132 m².

-A.R.-9ren azalera: 10.962 m².

-Irabazizko aprobetxamendua honela definitzen da: eraikinaren altuera, alde batetik, eta eraikinak lurzatian okupatzen duen gehieneko azalera garbiaren %70eko portzentajea, bestetik.

E.-Kudeaketa arauak.

-Jarduketa sistema: Konpentsazioa edo Borondatezko Birzatiketa.

-Banaketa Eremua garatzeko, 10/1994 LAHFLren 89. artikuluan ezarrita dauden determinazioak bilduko dituen Plan Partziala tramitatuko da.

-Ekipamendu, espazio libre eta berdeguneetarako lagapenak 10/1994 LAHFL garatzeko erregelamendua onesten duen 85/1995 Foru Dekretuaren VII. kapituluko 4. atalean ezarritakoak izanen dira gutxienez.

14. artikulua. Nekazaritza eta abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzorua.

14.1. Definizioa.

Kategoria hau osatzen dute kalitate agrologiko ertaineko lurzoruek, baita abeltzaintza estentsiborako aprobetxatzen diren eta baso lurzorutzat jotzen ez diren etzeek eta larreek okupatzen dituzten lurrek ere.

14.2. Babes araubidea.

Lurzoru mota honi dagozkion landa erabilerei eusteko helburuarekin ezarri dira erabilerak eta jarduerak.

a) Honakoak onartzen dira.

1. Baratzezaintzarako eraikuntza eta instalazioak.

2. Mintegiak eta berotegiak.

3. Abeltzaintza estentsiborako eraikinak.

4. Etxeko ukuiluak.

5. Erlezaintzako instalazioak.

6. Puntu honetako b) eta c) letretan sarturik ez dauden eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

b) Honakoak baimentzen ahalko dira.

1. Meatzaritza.

2. Legar eta hondarrak ateratzea.

3. Harrobiak.

4. Pista eta bide berriak egitea.

5. Landaretza erretzea.

6. Aisia denborako baratzetarako soilik erabiltzen diren eraikin eta instalazioak, bizitzeko inoiz erabil ez daitezkeelarik.

7. Abeltzaintza intentsiborako diren eraikin eta instalazio barreiatuak.

8. Nekazaritzako biltegiak.

9. Etxaldeak.

10. Herri lanak gauzatzeko, haiek mantentzeko edo haien zerbitzurako behar diren eraikin eta instalazioak.

11. Lurzoru urbanizaezinean kokatu beharreko ekipamendu, hornidura edo zerbitzuetarako behar diren eraikin eta instalazioak.

12. Kirol eta aisiako jarduerei lotutako eraikin eta instalazioak.

13. Azpiegiturak.

14. Familia bakarreko edo biko etxebizitza bakartu eraiki berria, eta dauden eraikinen barruko etxebizitza baten edo batzuen bereizketa, betiere titularraren bizileku ohiko eta iraunkorra izaten dena.

c) Debekatuta daude:

Artikulu honetako a) eta b) idatz-zatietan sarturik ez dauden eraikuntzako jarduerak.

16. artikulua. Lehendik dauden azpiegituren lurzorua.

16.1. Definizioa.

Kategoria honetan sartzen dira, gai bakoitzarentzat indarrean diren legeen arabera, honako eraikin nahiz eroanbideek ukitzen dituzten lurrak: komunikazioetarako, ur politika gauzatzeko, ur hornidura edo saneamendurako, kutsadura galarazteko, natura babesteko edo energia politika gauzatzeko erabiltzen direnak.

16.2. Babes araubidea.

Gaur egun azpiegiturek okupatzen edo ukitzen dituzten lurretarako babes araubidea indarreko legedi sektorialean ezarritakoari lotuko zaio.

a) Honakoak onartzen dira:

1. Azpiegiturarekin bateragarriak diren jarduera eta erabilerak, eraikuntzazkoak nahiz eraikuntzaz kanpokoak, azpiegituraren kontserbazio, mantentze eta zerbitzurako.

b) Honakoak baimentzen ahalko dira:

1. Azpiegiturarekin bateragarriak diren eraikuntzaz kanpoko jarduera eta erabilerak, azpiegituraren kontserbazio, mantentze eta zerbitzu soilerako ez direnak.

16.3. Bide Publikoak.

Errepideak Babesteari buruzko Foru Legearen babes araubideari nahiz ibilbide interesgarrietarako finkatutakoari lotu behar ez zaizkien bide publikoentzat, hiru metroko zortasun eremua ezartzen da, bideon kanpoko ertzetik neurtuta. Hiru metro horietan honako babes araubide hau ezarriko da:

a) Honakoak onartzen dira:

1. Puntu honetako b) eta c) idatz-zatietan sarturik ez dauden eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

b) Honakoak baimentzen ahalko dira:

1. Eraikuntzaz kanpoko jarduerak, puntu honen c idatz-zatian agertzen ez direnak eta lurrak mugitzea dakartenak.

2. Azpiegiturak.

c) Honakoak debekatzen dira:

1. Meatzaritza.

2. Legar eta hondarrak ateratzea.

3. Harrobiak.

4. Matarrasa.

5. Eraikuntzako jarduerak, puntu honen aurreko idatz-zatietan agertzen ez direnak.

18. artikulua. Ur babestuak.

18.1. Definizioa.

Lur gaineko urak sartzen dira. Uren Legeak ubide edo erreten naturaltzat jotzen dituenak dira, eta ur korronte eten nahiz etengabeetako bazter eta hegitzat edo aintzira eta urtegietako hondotzat, lur istiltsu eta eremu hezetzat jotakoak.

18.2. Babes araubidea.

Ibilgu nagusirako, Baztan ibairako, 25 m-ko babes zerrenda ezarri da. Ur-laster txikiei, gehienbat nekazaritza- eta baso-lurzorutik igarotzen direnei, 5 m-ko babesgunea esleitu zaie.

a) Honakoak onartzen dira:

1. Zur aprobetxamendua, landatutako zuhaitzekin, babes eremuko lehenbiziko bost metroetatik kanpo.

2. Puntu honetako b) eta c) idatz-zatietan sarturik ez dauden eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

3. Mintegiak eta berotegiak.

4. Erlezaintzako instalazioak.

b) Honakoak baimentzen ahalko dira:

1. Ibilguaren gaineko jarduerak, ura igarotzea arriskuan dagoenean(1).

2. Legar eta hondarrak ateratzea, babes eremuko lehenbiziko 5 metroetatik kanpo.

3. Lur mugimenduak eragiten dituzten ekintzak.

4. Luberritzea.

5. Babes eremua bertako espezie egokiekin landareztatzea(2).

6. Arrain haztegiak.

7. Ibaiari lotutako kirol eta aisiako jardueretarako eraikin eta instalazioak.

8. Herri lanak eta azpiegiturak gauzatzeko, haiek mantentzeko edo haien zerbitzurako behar diren eraikin eta instalazioak.

(1) Arro mailako jarduketako azterlan orokorrak garatuko dira eta horietan ibai osoan egin beharreko ekintzen politika planifikatuko da. Ezin izanen da jarduketarik egin azterlan horien testuingurutik kanpo.

(2) Landaretzari dagokionez gaur egun aldatuen dauden eremuak, birsortzen ahal direnak, horretarako tratatuko dira: garatzen utziko zaie eta, hala denean, birsorkuntza hori bultzatuko da, basoetako bertako zuhaitz espezieak landatuz.

Uren Legeak bi ibaiertzetan markatzen duen 100 m-ko txukuntasun eremuan egiten diren obra edo lanek proiektua izan beharko dute aurretik; proiektu horrek obren justifikazioa eta balizko eraginen zein ingurumena zuzentzeko neurrien azterlana barnean hartuko ditu. Proiektua Ingurumen Zuzendaritzak eta Herri Lanen Zuzendaritzak onetsi beharko dute.

c) Honakoak debekatzen dira:

1. Legar eta hondarrak ateratzea 5 metroko babes eremuan.

2. Makalak landatzea babesgunearen lehenengo 5 metroetan.

3. Landaretza erretzea.

4. Babesgunean berez hazten diren zuhaitz eta zuhaixken matarrasako mozketak.

5. Onartuak edo baimenduak ez diren edota ibaiaren balio ekologikoari kalte egiten dioten gainerako eraikuntza-jarduerak.

24. artikulua. Egun dauden eraikinak.

Udal Plan hau behin betiko onesten den egunean lurzoru urbanizaezinean lehendik dauden eraikinak finkatuko dira.

Dauden lurzoru kategorian daudela, eraikin horiek gaur egun duten azalera eraikiarekin finkatuko dira eta haien bizigarritasun eta erabilera hobetzeko jarduketak baimenduko dira. Horrenbestez, zaharberritze eta birgaitze obrak onartzen dira.

Lurzoru urbanizaezinean dauden eta birgaitzeko eta zaharberritzeko obretarako lizentzia eskatzerakoan erabiltzen ez diren eraikinen kasuan, eraikinaren lehengo erabilera dokumentu bidez justifikatu beharko da, eta birgaitutako edo zaharberritutako eraikinerako erabilera horri eutsi beharko zaio. Berariaz debekatuta egonen dira beste erabilera guztiak. Erabilera hori modu fede-emailean justifikatu beharko da bereziki udal katastroan agertzen denaz bestelakoa denean.

Egin beharreko obrekin eraikin osoan jardun beharko da.

Salbuespen gisa onartzen ahalko dira eraikin osoa bizitegitarako gaitzea helburu duten birbanatze eta atontze obrak, erakin hori lehendik bizitegitarako erabili bada, edo nekazaritzako edo abeltzaintzako erabilera osagarriekin batera bizitegitarako erabilera izan badu. Eraikin horiek produktibitate ertainaren kategoriako lurzoruetan kokatu beharko dira. Jarduketa horietan honako hau bete beharko da:

1. 50 urte edo gehiago dituzten eraikin tradizionalak birbanatzen ahalko dira, baldin eta bide publiko batetik ibilgailuak sartzeko bidea badute.

2. Proiektu bakoitzak sarbidea (neurriari eta zoladurak tokiko errepidetik sartuta duen egoerari dagokienez) eta saneamendu, hornidura eta argindar sareak nahikoak direla bermatu beharko du, egin nahi den erabilera oinarri hartuta. Udalak sarbidea atondu eta handitu behar den baloratuko du.

3. Birgaitu ondoren, eraikinaren erabilera nagusia bizitegitarakoa izanen da. Baimentzen ahalko dira erabilera osagarriak, besteak beste biltegiratzea (nekazaritza eta abeltzaintzakoa ere bai), aparkalekua eta hirugarren sektoreko erabilera beheko solairuetan, nahiz biltegiratzea estalkipean.

4. Etxebizitzen kopurua honela aterako da: solairu bakoitzeko azalera eraikia zati 200 m², beti zenbaki txikiagora biribilduta, eta nolanahi ere 6 etxebizitza baino gutxiago izan behar direla.

5. Etxebizitzak banatzen ahalko dira beheko eta goiko solairuetan eta gutxienez 1,50m-ko altuera duten estalkipeetan.

6. Jatorrizko finkak 4.500 m² baino gutxiagoko azalera duenean ez da onartuko lurzatiak banantzea etxebizitza berriak eraikitzeko. Banantzeen araubidea orokorrean 23.1 artikuluan ezarrita dagoena izanen da.

7. Eraikina zein lurzatitan ezarriko den, horren %10 gutxienez bertako zuhaitzak edo fruta-arbolak landatzeko izanen da.

8. Lurzatien aurrealdea lagatzeko eta urbanizatzeko betebeharrak izanen dira orokorrean eraikin berrietarako eskatzen direnak, 23.1.2 artikuluan agertzen baitira.

9. Kasu berezietan (sarbidearen aurre-aurrean dauden eraikinak; azpiegituraren eta eraikinaren sestren arteko alde handiak, baldin eta lur-mugimendu edo harri-lubeta handiak sorrarazten badituzte; balio estetiko bereziko lurzati-itxiturak, iraunarazi nahi diren tamaina edo espezie berezietako zuhaiztiak, etab.) Udalak lagapenak eta urbanizazioak egiteko bestelako irtenbideak aztertu ahalko ditu.

10. Etxebizitza bakoitzeko gutxienez aparkaleku-plaza bat gaituko da erabilera publikoko espazioan, eta lurzati pribatuan egokiak direnak gaituko dira, bizitegitarako azaleraren arabera (eraikinaren barnean edo kanpoan).

11. Urbanizazio obren separata aurkeztu beharko da, gutxienez 1/200 eskalako altxaeraren gainean egin beharrekoa. Bertan grafiatu beharko dira dauden azpiegitura-sareak eta aurreikusitako sareen trazadura, baita egin beharreko urbanizazio eta zolatze obrak ere, lurzatiaren barnean eraikineraino dagoen tartean egin beharrekoak barne direla, eta sestrei buruzko proposamena ere jasoko du.

12. Urbanizazio-proposamenak dagokion udal ordenantza bete beharko du eta nolanahi ere eraikinari lotuta geratuko den argiteria publikoa agerrarazi beharko du.

13. Gainera, dokumentu horretan hiri hondakin solidoen bilketako punturik hurbilenaren kokalekua eta bertara dagoen distantzia agerrarazi beharko da, Udalak bilketarako atondutako eta altzariz hornitutako beste puntu bat eskatzea bidezkoa den baloratu ahal izan dezan.

Azalera eraikia handitzea dakarten jarduketak eraikin berriei dagokien moduan tramitatu beharko dira, eta eraikin berrietarako ezarrita dauden ezaugarriak izan beharko dituzte.

Iragarkiaren kodea: L0925602