147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Lankidetza hitzarmena

Abaigarko Udalak, 2009ko irailaren 9an egin osoko bilkuran, lankidetza hitzarmena onetsi zuen, honako hauen artean hirilurren balio igoeraren gaineko zerga kudeatzeko, likidatzeko eta biltzeko: Abaigarko Udala eta Lizarrako 1. jabetza erregistroko erregistratzaile titularra eta Nafarroako Foru Komunitateko oinordetza-emaitzen, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergen likidatzailea.

Abaigarren, 2009ko azaroaren 20an.-Alkatea, María Clara Gurrea Lanz.

Iragarkiaren kodea: L0926932