147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren zerbitzuko albaitari izateko lanpostu
bat oposizio bidez betetzeko

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko azaroaren 3an, ondoko deialdi hau onestea erabaki zuen. Hona hemen haren

arauak

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honek Iruñeko Udalaren zerbitzuko albaitari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzea du xede. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia), hura garatu eta betetzeko Erregelamenduan, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraituz eramanen da aurrera deialdi hau. Lanpostuak honela banatu dira, txandetan:

-Lanpostu bat txanda irekian.

1.2. Hona deialdiko lanpostua:

-Lanpostu bat Garapen Iraunkorreko Alorrean, zenbaki hau duena plantilla organikoan: 101103-9.

1.3. Izendapenak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko du izendatua, Iruñeko Udaleko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.4. Lanpostuak A mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta Iruñeko Udalari aplikatzeko diren gainerako xedapenetan erabakitakoaren arabera.

1.5. Hautapen probak gainditu ondotik deialdi honetako lanpostua betetzeko izendatua izan, Iruñeko Udalean sartu eta funtzionario bilakatzen den izangaia Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da, sarrera emanen zaio araubide horretan eta hark aurreikusten duen babesa izanen du.

Deialdi honetako lanposturako izendatzen den funtzionarioak, eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren gainean Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den araubidean lehendik kidetuta badago, aukeran izanen du bertan segitzea edo Gizarte Segurantzan kidetzea.

1.6. Izendatzen den izangaiak destinoko tokian bizi beharko du eta horretarako, Iruñeko udalerrian finkatuko du helbidea.

1.7. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.8. Halaber, deialdi honen bidez lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda osatu nahi da, deialdi honen 3, 9, eta 10. arauetan xedaturikoarekin bat.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) bukatzen den unetik eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beheitikoak badira, edo goitikoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina ez izatea.

c) Albaitaritzako lizentziadunaren titulua izatea, edo deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean hura lortzeko baldintza guztiak betetzea.

Atzerrian lorturiko tituluak izanez gero, aipatu epea betetzen den egunean, haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izatea.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

2.2. Hirugarren oinarrian xedatutakoa izan ezik, betebehar horiek hautaprobak gainditu eta lanpostu horretarako izendatzeko proposamenean azaltzen diren izangaiek frogatu beharko dituzte, deialdi honen zazpigarren oinarrian aurreikusitako epean eta moduan.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren erregistroetako batean aurkeztu beharko dira (Karrika Nagusia, 2; Zapateria karrika, 40; San Saturnino karrika, 2; Eslava karrika, 1; Iratxeko Monasterioa, 2; eta Armada Etorbidea, 2) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitu baino lehenago. Eredua Iruñeko Udaleko Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eskura daiteke, edo interneten, www.pamplona.es webgunean. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Ezgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi dute eskabidean adieraztea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezgaituak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabideari Iruñeko Udalaren kontuan 21,90 euro sartu izanaren frogagiria erantsi beharko zaio, espedientea formalizatzeko tasaren eta azterketa eskubideen ordain. Zuzenean ordaindu ahalko da edo, bestela, transferentzia eginda; betiere, Iruñeko Udalak finantza entitate hauetan dituen kontuetan: Nafarroako Kutxan (2054 0152 31 1100003684), Euskadiko Kutxan (3035 0039 34 0390900005) eta Nafarroako Rural Kutxan (3008 0001 14 1103447429) edo Udalaren diruzaintzan (Merkatuko kalea, 7-9, 2. solairua); kasu horretan ordainagirian agertuko dira, nahitaez, honako datu hauek:

Izangaiaren izen-deiturak.

NAN/IFZ.

Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.

Kontzeptua: oposizioak.

Deialdiaren xede den lanpostua.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Mahaiburua: Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia, Garapen Iraunkorreko Alorreko zinegotzi delegatua.

-Ordezkoa: María Teresa Martínez Remírez, Garapen Iraunkorreko Alorreko zuzendaria.

-Mahaikidea: Antonio Herrera Marteache, Zaragozako Unibertsitateko Nutrizio eta Bromatologiako katedraduna.

-Ordezkoa: Ana Velasco Albaño, Garapen Iraunkorreko Alorreko albaitaria.

-Mahaikidea: Alberto García Zabalegui, Garapen Iraunkorreko Alorreko albaitaria.

-Ordezkoa: José María Lainez Gabari, Garapen Iraunkorreko Alorreko botikaria.

-Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

-Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

-Mahaikide idazkaria: Nuria Crespo Delgado, Garapen Iraunkorreko Alorreko albaitaria.

-Ordezkoa: Roberto Hernández Galindo, Garapen Iraunkorreko Alorreko medikua.

Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioaldia nola egin.

6.1. Oposizioa 2010eko maiatzean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Horren ondotik, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, erregelamenduari jarraikiz.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehen ariketa: teorikoa; gai-zerrendako I. zatitik zozketaz aterako diren bi gai jorratzea, idatziz, gehienez ere 3 orduz.

Bigarren ariketa: teorikoa; gai-zerrendako II. zatitik zozketaz aterako diren hiru gai jorratzea, idatziz, gehienez ere 4 orduz.

Hirugarren ariketa: teorikoa; gai-zerrendako III. zatitik zozketaz aterako diren hiru gai jorratzea, idatziz, gehienez ere 4 orduz.

Laugarren ariketa: praktikoa; epaimahaikoek deialdiaren gai-zerrendako II eta III. zatietatik proposatzen dituzten galderak eta kasuak erantzun eta argituko dituzte. Gehieneko denbora epaimahaiak finkatuko du ariketa hasi aitzin.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioa gehienez 100 puntukoa izan daiteke, honela banatuta:

Lehen ariketa: gehienez 20 puntu.

Bigarren ariketa: gehienez 30 puntu. Gai bakoitzean gehienez 10 puntuko balorazioa emanen da.

Hirugarren ariketa: gehienez 30 puntu. Gai bakoitzean gehienez 10 puntuko balorazioa emanen da.

Laugarren ariketa: gehienez 20 puntu.

6.4. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Kanporaturik geldituko dira ariketa horietako batean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak. Nolanahi ere eta ariketa guztietan, bazterturik geldituko da edozein gai edo probatan 0 puntuko kalifikazioa duen izangaia.

6.5. Oposizioko lehen, bigarren eta hirugarren ariketak idatziz eginen dira eta izangaiek irakurriko dizkiote epaimahaiari jendaurreko ekitaldi batean.

6.6. Mahaikideek nork bere aldetik jarriko ditu puntuazioak, eta horiekin batez besteko aritmetikoa eginen da ariketa bakoitzaren puntuazioa ateratzeko.

Probaren puntuazio osoa egiterakoan, epaimahaiak emandako gehieneko eta gutxieneko baloreen artean baldin badago puntuazioaren %30etik 100era bitarteko aldea edo hori baino alde handiagoa, ez dira kontuan hartuko ez gehienekoa ez gutxienekoa, betiere bukaerako nota atera baldin bada gutxienez epaimahaiko hiru kideren puntuazioaren batez bestekoa egin ondoren.

6.7. Ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den lekuan, probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioekin. Horrez gain, oposizioko hurrengo proba non, zein egunetan eta zer ordutan eginen den adierazten duen oharra argitaratuko du, gutxienez hura hasi baino 48 ordu lehenago.

6.8. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak. Epaimahaiak ezarritako egunean ariketak irakurtzera agertzen ez diren hautagaiak ere baztertuak izanen dira.

7.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Oposizioko azkeneko probaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, oposizioko probetan izangai bakoitzak lortutako kalifikazioak baturik, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta azken ariketa egin den lekuan. Gero, Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko dio probak puntuaziorik altuenekin gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaien aldeko izendapen proposamena, zerrenda horrekin eta espediente osoarekin batera.

Hautaproben azken emaitzan berdinketarik bada, oposizioaldiko ariketetan -hurrenez hurren eta ordena berean- puntuaziorik altuena lortzen dutenen alde ebatziko da.

7.2. Izendapen proposamena jakinarazi eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposaturiko izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dizkiote Lehendakaritzako Alorrari:

7.2.1. Iruñeko Udalaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez den izangaiak:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia egiaztatua, edo izangaiaren nazionalitatea nahiz nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren bat.

b) Deialdiaren 2.1 oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia egiaztatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, salbu eta aurretik aurkeztu bada.

c) Iruñeko Udaleko osasun zerbitzuek egindako txostena, karguaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasunik nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

f) Europar Batasuneko herritarra izanez gero, egoitza-txartela.

g) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizitzeko eta lan egiteko baimena.

h) Familia liburua, 2.1.a) oinarriko bigarren lerroaldean sartzen diren herritarren kasuan.

Izangaia Nafarroako bertze administrazio publikoren bateko langile finkoa bada, aipatu direnez landa ekarri beharko du aitzineko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.

7.2.2. Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finko den izangaiak:

a) Deialdiaren 2.1. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia egiaztatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena. Igoera txandako izangaiak, eskabidearekin batera titulu hori aurkeztu baldin badute, hura ekartzetik salbuetsirik egonen dira.

b) Iruñeko Udalaren zerbitzuko albaitari izateko lanposturako izendatua izateko Lehendakaritza Alorrak eskatzen duen dokumentazioa.

7.3. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

7.4. Aitzineko atalean azaldutakoa gertatuz gero, Tokiko Gobernu Batzarrak 7.1 oinarrian aipatzen den zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea eta horrekin ere aitzineko ataletako prozedura bera erabiliko da.

8.-Izendapena, lanpostu hutsaren esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki baten bidez Iruñeko Udaleko funtzionario izendatuko du aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia, albaitariaren lanpostuan ari dadin, eta lanpostu hutsa berari esleituko dio.

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Epe horretan eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Iruñeko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

8.4. Izangairen bat funtzionario bilakatu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, data hartan bertze administrazio publiko batean ari delako, dagokion lanpostu hutsa beteko da deialdiko 7.4 atalak agintzen duen bezala.

9.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan eta oinarri honetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira, Iruñeko Udaleko alor eta erakunde autonomo guztietarako balioko dutenak:

-Probak gainditu bai baina lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda.

-Hautapen prozesuaren ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda.

9.2. Probak gainditu baina lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrendak.

Probak gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaiekin Lehendakaritza Alorreko zuzendaritzak zerrenda bat osatuko du, ondoren aldi baterako kontratazioak egiteko, deialdi honetako 10. oinarrian ezarritako prozedurari jarraikiz.

Halaber, zerrenda hori erakunde autonomoetako organo eskudunei igorriko die, aplikatzekoak diren arauei jarraikiz kudea dezaten.

9.3. Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditzen ez dituzten izangaiak.

Deialdi honen 11. oinarrian ezarritako prozedurari jarraikiz, Lehendakaritza Alorreko Zuzendaritzak, aldi baterako kontratupean lan egiteko izangaien zerrenda osatuko du deialdi honetako azken-aurreko ariketa gainditzen duten izangaiekin.

10.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak osatzeko prozedura.

10.1. Epaimahaiaren espedientea jasota, Lehendakaritza Alorreko zuzendariaren ebazpen baten bidez, hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta deialdian ezarritako azken-aurreko ariketa gainditu dutenei hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, ondoko dokumentazio hau aurkezteko:

-Deialdiaren 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozesurako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko maneran dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

Ebazpen hori, ukitutako langileen zerrendekin batera, argitara emanen da Iruñeko Udalaren iragarki oholean (Merkatuko plaza, Udaletxearen gibeleko aldea).

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbertzekoetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

10.2. Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta kontratazioaldiak iraun bitarte bete beharko dira.

10.3. Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda hauek onetsiko dira, kasua bada, eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean argitaratuko (Merkatuko plaza, Udaletxearen gibeleko aldea):

a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda.

b) Aurreko zerrendakoak izan gabe, deialdiaren azken-aurreko ariketa gainditzen dutenen zerrenda.

10.4. Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren hurrenkera: oposizioa gainditu bai, baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

11.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2009ko azaroaren 3an.-Zinegotzia eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

Izena:

Adinez nagusia izatea. N.A.N./Nortasun agiria:

Jaioteguna [eguna/hilabetea/urtea]

Non sortua [udalerria/probintzia]

Nazionalitatea

Egungo helbidea (kalea, zenbakia, eskailera, solairua)

Posta kodea/Herria:

Telefonoa

Lantokiko telefonoa

ADIERAZTEN DU:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Deialdian ezarritako azterketa eskubideak ordaindu ditudala, eta horren egiaztagiria erantsi dudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

ESKATZEN DU:

Albaitari izateko lanpostu bat, Iruñeko Udalaren zerbitzuan arituko dena, oposizio bidez hartzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .........(e)an), txanda honetan:

  • Txanda irekia
  • Igoera txanda*
  • Minusbaliatuendako txanda murriztua*

(*) Deialdian hala adierazten denean bakarrik.

Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabili ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatu karrikako, 79, 31001-Iruña).

Iruñean, 200...eko .............aren ........(e)an.
(Sinadura)

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

I. zatia.

1. gaia.-Administrazio Publikoa: kontzeptua, motak eta xedeak. Antolamendu administratiboaren printzipioak. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea: aplikazio eremua eta printzipio orokorrak.

2. gaia.-Nafarroako toki entitateen lege araubidea. Udal administrazioa. Udal organoak. Iruñeko Udalerako aplikazioa.

3. gaia.-Administrazioaren xedapenak eta egintzak. Administrazio prozedura: kontzeptua eta motak. Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea: interesdunak, prozedura aldiak, errekurtso administratiboak. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

4. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina: egitura eta edukiaren azterketa. Langile motak. Hautaketa. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Lansariak.

5. gaia.-Europar Batasuna. Jatorria eta bilakaera. Antolaketa. Erakundeak. Erregelamenduak. Zuzentaruak eta Erabakiak. Merkatalgaien zirkulazio librea.

6. gaia.-Elikagaien Segurtasuna Europar Batasunean. Elikagaien trazabilitatea. 178/2002 Erreglamendua (EB) eta haren aldaerak. Trazabilitatearen Kontrol Programa, janari dendetako Elikagaien Segurtasunari dagokionez.

7. gaia.-Osasunari buruzko 14/1986 Lege Orokorra. Osasunari buruzko Foru Legea: Osasun arloko jarduketak eta esku-hartzeak, ingurune osasun, zoonosi eta jakien higieneari dagokionez. Iruñeko Udalaren eskumenak eta egitekoak.

8. gaia.-26/1984 Lege Orokorra, Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteari buruzkoa. 7/2006 Foru Legea. Kontsumitzaileen babes-eskubidea osasunari eta segurtasunari dagokienez.

9. gaia.-Ikuskatzailetza: aplikatu beharreko legeria. Osasun Publikoaren ikuskatzaileen eskumenak. Elikagaien ikuskapena eta kontrola. Ikuskapenen aktak, arau-hausteak. Lagin hartzea, garraioa eta analisiak.

10. gaia.-Arau-hausteak eta zehapenak: arau-hauste eta zehapenen arautegia, elikagaien sektoreko osasun publikoan.

11. gaia.-Zehapen prozedura, elikagaien sektoreko osasun publikoaren arloko arau-hausteetan.

12. gaia.-Elikagaien gaineko Espainiako legeria. Elikagaien gaineko Espainiako Kodea: egitura, garapena eta aplikazioa. Erregelamendu tekniko-sanitarioak eta Kalitate arauak. Europako araudia: Zuzentarauak, Erregelamenduak, Erabakiak.

13. gaia.-Arriskuen azterketa eta kontrolgune kritikoak. Kontzeptua, oinarriak eta aplikatzeko araudia.

14. gaia.-Elikagaien Osasun Erregistro Orokorra. Arautegia eta funtzionamendua. Osasun baimena, elikagaien arloko jarduera, industri eta saltokietarako Nafarroako Foru Erkidegoan. 2006/123 Zuzentaraua, Legebiltzarrekoa eta Kontseilukoa, barne merkatuko zerbitzuen gainekoa.

15. gaia.-Animaliei buruz Iruñeko Udalak aplikatzen duen legeria orokorra. Iruñeko Udalaren Osasunaren gaineko ordenantza (13.a). Arau-hausteak eta zehapenak.

16. gaia.-Epidemiologia: definizioa eta kontzeptua. Xedeak. Metodo epidemiologikoaren ezaugarriak.

17. gaia.-Osasunerako hezkuntza. Osasun Hezkuntza Toki Administraziotik. helburuak, prozedura eta ebaluazioa.

18. gaia.-Kalitate sistema baten ezarpena. ISO 9001:2000 Arauaren eskakizunak. Kalitatea kudeatzeko sistema. Zuzendaritzaren erantzukizuna. Baliabideen kudeaketa. Eskakizun horiek aplikatzea, oro har, ikuskatzailetza eta zoonosia arloko jarduerak egitea eta espedienteak kudeatzea.

19. gaia.-Kalitate sistema baten ezarpena. ISO 9001:2000 Arauaren eskakizuak. Produktua edo zerbitzua ematea. Neurketa, analisia eta hobekuntza. Eskakizun horiek aplikatzea, oro har, ikuskatzailetza eta zoonosia arloko jarduerak egitea eta espedienteak kudeatzea.

II. zatia.

20. gaia.-Elikagaien txikizkako merkataritza. Merkataritza ez egonkorra: Ikuskapena eta kontrola. Autokontrola.

21. gaia.-Elikagaiei etiketak jartzeko, haiek aurkezteko eta iragartzeko araudi orokorra: Nutrizioari buruzko etiketak. Etiketen kontrolerako programa.

22. gaia.-Elikagaiak ukituko dituzten materialak. Osasun ezaugarriak eta araudi aplikagarria. Garbikariak, desinfektatzaileak, intsektu hiltzaileak eta bestelako produktuak, elikagaien industrian erabiltzeko.

23. gaia.-Elikagaiak eta elikatzeko produktuak hozkailuetan nahiz hozkailutik kanpo edukitzeko baldintza orokorrak. Elikagaien eta elikatzeko produktuen garraioa. Ikuskatzaileta. Autokontrola.

24. gaia.-Abere bizietan eta haien produktuetan egin beharreko kontrol neurriak, bai hainbat substantziei bai hondarrei dagokienez. 1749/1998 Errege Dekretua:

25. gaia.-Haragia lehengai den aldetik. Haragiaren higienea. Osaketa, alterazioa eta kontserbazioa. Epidemiologia, ikuskatzailetza eta metodologia. Trikinaren analisia.

26. gaia.-Ikuskatzailetza eta autokontrola haragia zatitzeko aretoetan. Etiketatzea, behi-aziendaren haragian eta behikia oinarri duten produktuetan. Hondakinen kudeaketa.

27. gaia.-Zezen ikuskizunei buruzko Nafarroako Erregelamendua. Albaitari-ikuskatzailearen jarduketak. Zezenketako abereen haragiaren produkzioan eta haren salmentan gorde beharreko osasun baldintzak.

28. gaia.-Haragi freskoa eta haren ondoriozkoak txikizkako merkataritza establezimenduetan ekoizteko, biltegiratzeko eta merkaturatzeko osasun baldintzak. Legeria. Ikuskatzailetza. Autokontrola.

29. gaia.-Arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko osasun baldintzak. Legeria. Etiketatzea. Ikuskatzailetza. Autokontrola.

30. gaia.-Esnea. Kontzeptua, motak eta ezaugarriak. Alterazioak. Epidemiologia. Higienizazioa. Merkaturatzea. Legeria. Ikuskatzailetza. Autokontrola.

31. gaia.-Esnekiak. Kontzeptuak eta motak. Teknologia. Osasun arazoak. Legeria. Ikuskatzailetza. Autokontrola. Izozkiak. Kontzeptua, motak, osasun arazoak. Legeria. Ikuskatzailetza. Autokontrola.

32. gaia.-Arrautzak eta arrauzkiak. Kontzeptuak, motak, alterazioak, teknologia. Osasun arazoak. Legeria. Ikuskatzailetza. Autokontrola.

33. gaia.-Moluskuak eta krustazeoak. Kontzeptuak, motak, sailkapena, arazketa. Osasun arazoak. Legeria. Ikuskatzailetza. Autokontrola.

34. gaia.-Landare olioak eta gantz jangarriak. Kontzeptuak, motak, teknologia. Osasun arazoak. Legeria. Ikuskatzailetza. Autokontrola.

35. gaia.-Landare jatorrizko elikagaiak. Osaketa. Alterazioak. Kontserbazioa, industrializazioa. Osasun arazoak. Legeria. Onddoak eta zizak: Osasun arazoak. Osasun baldintzak merkaturatzeko. Ikuskatzailetza. Autokontrola.

36. gaia.-Edulkoratzaile naturalak eta haien eratorriak. Eztia. Elikagai estimulagarriak eta haien eratorriak. Ikuskatzailetza. Autokontrola.

37. gaia.-Ongailuak eta espeziak. Legeria. Ikuskatzailetza. Autokontrola. Zerealak, lekariak eta tuberkuluak. Motak. Legeria. Ikuskatzailetza. Autokontrola.

38. gaia.-Irinak eta haren eratorriak. Okindegiak. Ogia. Kontzeptua, motak eta elaborazioa. Legeria. Ikuskatzailetza. Autokontrola. Pastel dendak. Haien osasun arazoak. Legeria. Ikuskatzailetza. Autokontrola.

39. gaia.-Edateko urak, jendearen kontsumorako. Osasun baldintzak, kalitateari dagokionez, kaptazioa, motak, desinfektazioa. Ur ontziratuak. Ur mineral medizinalak. Legeria. Autokontrola. Ura elikagaien industrian.Haren garrantzia eta kontrola.

40. gaia.-Edari alkoholdunak eta edari freskagarriak. Kontzeptua, motak, alterazioak. Aizunketak. Legeria. Ikuskatzailetza. Autokontrola.

41. gaia.-Higiene arauak jaki prestatuak egiteko, banatzeko eta merkaturatzeko. Autokontrola. Baldintza tekniko sanitarioak. Legeria. Ikuskatzailetza eta kontrola.

III. zatia.

42. gaia.-Higiene arauak, elikagaien alorrean. 852/2004 (EB) Erregelamendua.

43. gaia.-Elikagai erabiltzaileen prestakuntzarako arauak, higienearen alorrean. Profesionalen prestakuntza, elikagaien katean.

44. gaia.-Elikagaien kutsadura biotikoa. Salmonelosia eta kolibazilosia. Prebentzioa eta kontrola.

45. gaia.-Elikagaien kutsadura biotikoa. Estafilokokoen intoxikazioa, prebentzioa eta kontrola. Gastroenteritis birikoa, prebentzioa eta kontrola.

46. gaia.-Elikagaien kutsadura biotikoa. Intoxikazioa, Clostridium perfringens-en bidez, prebentzioa eta kontrola. Intoxikazio botulinikoa, prebentzioa eta kontrola.

47. gaia.-Elikagaien kutsadura biotikoa. Anisakisia, prebentzioa eta kontrola. Trkikinosia, prebentzioa eta kontrola. Bestelako parasitosiak elikagaietan. Prebentzioa eta kontrola.

48. gaia.-Elikagaien kutsadura biotikoa. Mikotoxinak. Prebentzioa eta kontrola.

49. gaia.-Elikagaien kutsadura abiotikoa. Definizioa. Jatorria. Sailkapena. Pestizidak. Metal astunak. Prebentzio eta kontrolerako mekanismoak. Osasun arloko esku-hartzea.

50. gaia.-Elikagaien kutsadura abiotikoa: Erradiokutsadura. Botikak. Dioxinak. Prebentzio eta kontrolerako mekanismoak. Osasun arloko esku-hartzea.

51.gaia.-Gehigarriak elikagaietan. Sailkapena. Efektu teknologikoak. Haiek erabili beharra. Gerta daitezkeen gorabeherak. Legeria.

52. gaia.-Elikagaien Katea Kontrolatzeko Plan Nazionala. Kontrol Sistema Ofiziala: Kontrol Ofizialaren programa, jakidenden higienearen baldintza orokorren gainekoa. Autokontrolen kontrola.

53. gaia.-Abereak garraiatzeko osasun kontrol ofiziala: osasun baldintzak eta dokumentazioa, espezieen arabera eta lekualdaketaren nondikakoa eta norakoa (Nafarroa, Estatua, Europar Batasuna, bestelako herrialdeak) Legeria.

54. gaia.-1082/2009 Errege Dekretua, ehizako ustiategiko animaliak, akuikultura kontinentalekoak eta gune zoologikoetakoak nahiz basafaunakoak lekuz aldatzeko abere osasunari buruzko baldintzak ezartzen dituena.

55. gaia.-Enzefalopatia espongiforme kutsakorra. Etiopatogenia. Epizootiologia. Profilaxia eta kontrola. Zaintza eta kontrolerako programa osoa eta kontrolatua.

56. gaia.-Leptostirosia. Lehismaniosia. Listeriosia. Toxoplasmosia. Diagnostikoa. Profilaxia. Transmisio zikloak. Etiopatogenia eta epidemiologia. Aurkako planak eta erradikatzekoak.

57. gaia.-Osasun arauak, jendeak kontsumitzeko ez diren animalien azpiproduktuetan aplikatzekoak. Jakidendetako azpiproduktuen kudeaketa kontrolatzeko programak.

58. gaia.-7/1994 Foru Legea, animaliak babestekoa Nafarroan. Zakurren identifikazioa eta amorruaren txertaketa Nafarroan. Iruñeko Udalaren eskumenak.

59. gaia.-Arriskutsu izan daitezkeen animaliak. Iruñean aplikatzeko araudia: Arau-hausteak eta zehapenak.

60. gaia.-Amorrua. Diagnostikoa. Profilaxia. Prebentzioa. Esku-hartzea.

Oharra.-Arlo guztietako gaietan deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen egunean indarra duen legeriari jarraituko zaio.

Iragarkiaren kodea: L0926071