147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 25ean emandako 768/2009 Ebazpenarena. Horren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zen San Estebanetik (2. zirkuitua) Muru Artederretako T.A.ra (Nafarroa) doan 66 kV-ko korronte zuzeneko aireko linea elektrikoaren proiekturako, Derna, S.A.k eta Acciona Energía, S.A.k sustaturik.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 25ean emandako 768/2009 Ebazpenaren testuan akats bat atzeman denez, behar den zuzenketa egiten da, aipatu ebazpenaren akats zuzenketa argitaratuta:

Ebazpen zatiaren 1. atalean honako hau dio: "Ingurumen ukipenetarako baimena ematea San Estebanetik (2. zirkuitua) Muru Artederretako T.A.ra (Nafarroa) doan 66 kV-ko korronte zuzeneko aireko linea elektrikoaren proiekturako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k sustaturik", eta honako hau behar du: "Ingurumen ukipenetarako baimena ematea San Estebanetik (2. zirkuitua) Muru Artederretako T.A.ra (Nafarroa) doan 66 kV-ko korronte zuzeneko aireko linea elektrikoaren proiekturako, Derna, S.A.k eta Acciona Energía, S.A.k sustaturik".

Iruñean, 2009ko azaroaren 6an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0926316