147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

187/2009 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpenaren 159 eredua onesten duena.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) aldatzen duen abuztuaren 24ko 66/2009 Foru Dekretuaren bidez, 20. atala erantsi zaio 62. artikuluari. Bertan ezartzen da energia elektrikoaren enpresa hornitzaileek Zerga Administrazioari eman behar diotela hornidura kontratuetako titularren identifikazioari buruzko informazioa, bai eta higiezinaren katastroko erreferentzia eta kokalekuari buruzkoa ere.

Arau horretan ezarritakoa betetzeko, beharrezkoa da betetzeko behar hori duten entitateek jarraituko duten bide formala arautzea.

Bestalde, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuari jarraikiz, horren bidez Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan zergen aplikaziorako teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak ugaritu eta hobetu nahi baitira, foru agindu honek 159 ereduaren aurkezpen telematikoa Internet bidez egiteko baldintza orokorrak eta prozedura finkatzen ditu. Halaber, tributudunek igorri beharreko aitorpenen fitxategiek zein erregistrotara egokitu beharko duten, horien diseinuak biltzen ditu.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62. artikuluko 21. atal berriaren bidez (aipatutako 66/2009 Foru Dekretuaren bidez gehitu zaio atal hori), Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari baimena ematen zaio aitorpen eredua, eta hura aurkezteko epea, tokia eta modua, bai eta ordenagailuan zuzenean irakur daitekeen euskarrian edo bide telematikoen bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak ere, onets ditzan.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 159 eredua onestea.

Bat.-"Energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko informazio aitorpena" izeneko 159 eredua onestea. Foru agindu honen I. eranskinean azaltzen da.

Bi.-Foru agindu honen 4. artikuluan xedaturikoarekin bat, 159 eredua honela aurkezten ahalko da:

1. Telematika bidez, Internet erabiliz, foru agindu honen 7. eta 8. artikuluetan hurrenez hurren ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, foru agindu honen II. eranskinean ezarri diren erregistroen diseinuen arabera.

2. artikulua. Informazio aitorpena aurkeztu behar dutenak.

Energia elektrikoaren kontsumoei buruzko 159 informazio aitorpen eredua Nafarroako Zerga Ogasunari aurkeztu beharko diote energia elektrikoaren enpresa merkaturatzaileek, zerga informazioa oro har emateari buruzko betebeharrak beteta euren aitorpenak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan aurkeztu behar dituztenek, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluari jarraikiz.

3. artikulua. Aitorpenaren xedea eta edukia.

159 eredua aurkeztu behar dutenek, aurreko artikulan xedatutakoarekin bat eta foru agindu honen II. eranskineko zehaztapenei jarraikiz, datu hauen berri eman beharko dute hornidura kontratu bakoitzeko:

a) Kontratatzailearen izen-deiturak edo sozietatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia, eta, behar izatera, fakturak haren kargura kobratzen dituen pertsonarenak.

b) Higiezinaren katastroko erreferentzia eta kokalekua.

c) Kontratatutako potentzia izendatua eta urteko kontsumoa kilowattetan.

d) Horniduragunearen kokalekua.

e) Horniduraren altako eguna.

4. artikulua. 159 eredua aurkezteko moduak.

Energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko infomazio aitorpena, 159 eredua, irizpide hauei jarraikiz aurkeztuko da:

a) 12.000 erregistro baino gutxiagoko aitorpenak, aurkeztu beharra duen pertsona edo entitatea edozein dela ere, telematika bidez, Internet erabiliz, aurkeztu beharko dira, foru agindu honen 7. eta 8. artikuluetan ezarritako baldintzei eta prozedurari jarraikiz.

b) 12.000 erregistro edo gehiago dauzkaten aitorpenak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztu beharko dira, foru agindu honen 6. artikuluan xedatutakoarekin bat.

5. artikulua. 159 eredua aurkezteko epea.

159 eredua aitorpena zein urteri dagokion, hurrengo urteko otsailean aurkeztuko da, bai ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian bai telematika bidez aurkezten denean.

6. artikulua. 159 eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien identifikazioa eta horiek aurkezteko modua.

Bat.-Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aitorpena aurkezten bada, aitortzaileak honako dokumentu hauek aurkeztuko ditu:

1. 159 ereduaren laburpen-orriaren bi aleak, Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa. Ale horiek behar bezala sinaturik beharko dute, eta behar den lekuetan aditzera emanen dira sinatzailea eta laburpen-orrian eskatzen diren gainerako datuak.

Jasotzen duen bulegoan zigilatu ondoren, aitortzaileak aurkeztutako 159 ereduaren laburpen-orriaren "interesdunarentzako alea" gordeko du, eta ale horrek han aurkeztu izanaren egiaztagiritzat balioko du.

2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat eduki beharko du kanpoaldean itsatsita; hartan, honako datuak emanen dira, hurrenkera honetantxe:

a) Ekitaldia.

b) Aurkezteko eredua: 159.

c) Aitortzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).

d) Aitortzailearen deiturak eta izena, edo sozietatearen izena.

e) Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

f) Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

g) Erregistro kopurua, guztira.

h) Fakturazioaren zenbatekoa, guztira.

Datu horiek adierazteko aski izanen da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion letraz adierazirik ematea.

Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa izanen dute dagokien zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab., "n" euskarri guztien kopurua izanik. Bigarren eta hurrengo aleetako etiketan, aurreko a), b), c) eta d) letretan eskatutako datuak besterik ez da jaso beharko.

Bi.-Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aitortzaile askoren aitorpenak batera aurkezten badira, entitate aurkezleak dokumentu hauek eraman behar ditu:

1. Aurkeztu dituenari dagokion laburpen-orriaren bi aleak, Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa, 159 ereduarenak, behar bezala sinatuak. Ale horietan datu hauek agertu beharko dute, dagokien lekuan: aurkezten duen pertsonaren edo entitatearen identifikazio datuak, aitortzaileak guztira zenbat diren, titular gisa zerrendan agertzen diren pertsona edo entitateak guztira zenbat diren, hala nola zein ekitaldi den eta zein aurkezpen mota den.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak beretzat hartuko du laburpen-orriaren "interesdunarentzako alea", eta horrek han aurkeztu izanaren egiaztagiri balioa izanen du.

2. 159 ereduko laburpen-orriaren bi aleak (Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa), aitortzaile tributudun guztiei dagozkienak, behar bezala sinatuak eta beteak.

Ale bakoitzak aitortzaile horiek identifikatzeko datuak behar bezala beterik izan behar ditu.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aitortzaileei dagozkien laburpen-orrien interesdunarentzako aleak aurkezleak hartuko ditu. Hala ere, aurkezten diren laburpen-orrien kopuruaren ondorioz komeni baldin bada, eta agirien bilketa arintzearren, zigilatutako aleak aurkezpena egin ondorengo egun batean hartzen ahalko ditu aurkezleak, eta hori dagokion unean jakinaraziko zaio.

3. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izanen du erantsita kanpoko aldean, eta hartan aurkezlearen honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe:

a) Ekitaldia.

b) Aurkezteko eredua: 159.

c) Aurkezlearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).

d) Aurkezlearen deiturak eta izena, edo sozietatearen izena.

e) Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

f) Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

g) Artxibo osoko erregistro kopurua, guztira.

h) Aurkeztutako aitortzaileen kopuru osoa.

i) Zerrendatutako titularren kopuru osoa.

Datu horiek adierazteko aski da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion letraz adierazita ematea.

Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa bana izanen dute zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab.; "n" izanik euskarrien kopuru osoa. Bigarren euskarriaren eta hurrengoen etiketan aurreko a), b), c) eta d) letretan azaltzen diren datuak besterik ez da adieraziko.

Hiru.-Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri guztien jasoerak behin-behinekoak izanen dira, eta prozesatu eta egiaztatu zain geratuko dira. Foru agindu honetan ezarri diren diseinu eta zehaztapenen araberakoak ez direnean, edo haietako informazioa ikusterik ez badago, aitortzaileari eskatuko zaio hamar egun baliodunean zuzen dezala aurkeztutako euskarri informatikoak duen akatsa. Epe hori iragan eta oraindik ere zerbaitek eragozten badio Zerga Administrazioari eskatu dituen datuak ikustea, urteko aitorpena aurkeztu gabekotzat joko da, horrek dakartzan ondorio guztiekin, eta hala emanen zaio aditzera, arrazoien gainean, tributudunari.

Lau. Segurtasun arrazoiengatik, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak ez dira itzuliko, salbu eta espresuki eskatzen bada; kasu horretan, antzeko batzuk emanen dira.

7. artikulua. 159 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak.

Bat.-159 ereduari dagozkion aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki behar du (IFZ).

b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak ematen dituztenen zerrenda Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta kontsulta daiteke.

c) Aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk hirugarren pertsonen izenean baliabide telematikoak erabiliz aurkezteko eta tributu zorren ordainketa baliabide telematikoak erabiliz tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezleak, aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimendutako pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa, aurreko b) letran aipatzen dena, eduki beharko du.

d) Aitortzaileak edo, hala badagokio, aurkezle baimendunak, igorri beharreko aitorpena jasotzen duten fitxategiak inportatu beharko ditu. Fitxategi horien edukia foru agindu honen II. eranskinean ezartzen diren erregistroen diseinuen araberakoa izanen da.

e) Aitortzaileek aurkezpen telematikoa egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude ikusgai: http://www.hacienda.navarra.es.

Bi.-Baliabide telematikoen bitartez igortzen diren aitorpenetan akats formalak agertzen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari akatsak azaltzeko mezuen bitartez, behar den zuzenketa egin dezan.

8. artikulua. 159 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura.

Aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko, prozedura hau erabiliko da:

1. Nafarroako Ataritik, Ogasunarekiko izapideen atalean sartu.

2. Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.

3. Aitorpena bete eta gero, eta igorri beharreko informazioa jasotzen duen fitxategia inportatu ondotik, sistemak aitorpena baliozkotuko du, zuzena bada. Fitxategian akatsak atzematen badira, inprimakiaren bidez jakinaraziko dira, eta ezin izanen da hura igorri, zuzendu arte.

4. Fitxategia zuzenduta, igorri aukera erabili. Sistemak jakinaraziko du aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia, bai eta hura inprimatu eta egiaztagiria eskuratzeko aukera badagoela ere.

9. artikulua. Informazioa 159 ereduaren bidez emateari aplikatzen ahal zaizkion arauak, titular bat baino gehiago denean.

Energia elektrikoaren kontsumoei buruzko informazioa 159 ereduaren bidez ematearen ondorioetarako bakarrik, urte naturalean hornidura elektrikorako kontratua duten zenbait titular badira, Horniduragunearen Kode Unibertsal (CUPS) berari dagozkionak, aipatutako informazio ematerako, tributudunek kontratu bakoitzeko titular bakoitzari dagozkion datuak bereizi beharko dituzte.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta 2011ko aitorpena, 2010. urteari dagokiona, aurkeztean aplikatuko da lehenengoz.

Iruñean, 2009ko azaroaren 10ean.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

I. ERANSKINA

F0926225_0.pdf

II. ERANSKINA

Energia elektrikoaren enpresa hornitzaileek aurkeztutako energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpenaren 159 eredua telematikoki aurkezteko sortzen diren artxiboen eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien diseinu
fisiko eta logikoak

A) Euskarri magnetikoen ezaugarriak.

Energia elektrikoaren enpresa hornitzaileek aurkeztutako energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpena (159 eredua) ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriek baldintza hauek beteko dituzte:

-Mota: DVD-R edo DVD+R.

-Edukiera: 4,7 GB bitarte.

-UDF artxibo sistema.

-Alde bakarrekoa eta geruza bakunekoa.

B) Diseinu logikoak.

Erregistroen azalpena.

Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

1. mota. Aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honen eranskinean ageri direnetatik.

2. mota. Titularraren erregistroa: 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honen eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da eta 2. motakoen kasuan, aitorpenak zenbat titular dituen, hainbat erregistro izanen dira.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere bereizgarrietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Horrela, "Ñ" letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du, eta "Ç" letrak (c larri hautsia), ASCII 199 (Hex. C7).

Eremu zenbakizko guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira eta alfazenbakizkoak eta alfabetikoak, berriz, zuriunez.

Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (aurkezlearen erregistroa), atal honetan jarraian, B letran, azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motakoa), eta, ondoren, titularrak (2. mota); gero, hurrengo aitortzailearen datuak; eta horrela hurrenez hurren.

159 EREDUA

A.-0. ERREGISTRO MOTA

Aurkezlearen erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN AZALPENA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

'0' (zero) konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA.

'159' konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Euskarrian sartutako aitorpenen zerga ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IFZ.

Aurkezlearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau erkideak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

58-109

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN HELBIDE FISKALA.

Eremu hau beste bederatzitan banatuta dago:

58-59

Bide publikoaren siglak.

60-79

Bide publikoaren izena.

80-84

Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

85-86

Eskailera.

87-88

Solairua.

89-90

Atea.

91-95

Posta kodea. Zenbakizko eremua, 5 idazgunekoa.

96-107

Aurkezlearen udalerria. Hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak adieraziko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109

Probintziaren kodea.

Titularraren erregistroa (2. mota) "PROBINTZIAREN KODEA" eremurako erabilitako irizpide berari jarraikiz beteko da. Zenbakizkoa.

110-114

Zenbakizkoa

AITORTZAILEAK GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 5 idazgunekoa. Baterako euskarrian sartutako pertsona edo entitate aitortzaile guztien kopurua adieraziko da. (Grabatutako 1. motako erregistroen kopurua).

115-123

Zenbakizkoa

TITULARRAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa.

Baterako euskarrian sartutako titular guztien kopurua adieraziko da. (Grabatutako 2. motako erregistroen kopurua).

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat emanen da:

'C': informazioa DVDan aurkezten bada.

'T': transmisio telematikoa.

125-173

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau bitan banatzen da:

125-133

Telefonoa. Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

134-173

Abizenak eta izena. 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

174-500

ZURIUNEZ BETETZEKOA.

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak zuriunez beteko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriz beterik, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

B.-1. ERREGISTRO MOTA

Aitortzailearen erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN AZALPENA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

'1' konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

'159' konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenari dagokion zerga ekitaldiaren lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau erkideak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN SOZIETATEAREN IZENA.

Sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inolaz ere ez da paratuko izen komertzialik.

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat emanen da:

'C': informazioa DVDan aurkezten bada.

'T': transmisio telematikoa.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

TELEFONOA: zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

68-107

DEITURAK ETA IZENA: lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN EGIAZTAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion egiaztagiriaren zenbakia adieraziko da. 13 idazguneko zenbakizko edukia duen eremua.

Eremu hau formatu honi jarraikiz beteko da: 159ENNNNNNSSS; bertan:

-E: zerga ekitaldiko azken digitua.

-NNNNNN: 1. motako erregistroaren diseinuko 11-16 idazguneak, biak barne, entitate aitortzailearen IFZ eremuari dagozkionak.

-SSS: ondoz ondoko zenbaki sekuentziala aurkezpen bakoitzerako, 001etik hasita.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.

Salbuespenez, aitorpen bat bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA: "C" bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren titularrak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA: "S" bat adieraziko da aurkezpenaren xedea bada ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN EGIAZTAGIRIAREN ZENBAKIA.

"Ordezko aitorpena" eremuan "S" idatzi bada, ordezten duen aitorpenari dagokion egiaztagiriaren zenbakia idatziko da.

13 idazguneko zenbakizko edukia duen eremua.

Beste edozein kasutan zeroz beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

TITULARRAK, GUZTIRA

Aitortzaileak sartutako titular guztien kopurua adierazi beharko da. Titular bera erregistro batean baino gehiagotan agertzen bada, kontratu bat baino gehiagoren titularra delako, agertu bezainbat aldiz kontatuko da. (2. motako erregistroen kopurua).

145-162

Alfazenbakizkoa

URTEKO FAKTURAZIOAREN ZENBATEKOA.

Eremu hau honela banatzen da:

145

ZEINUA: alfabetikoa.

Eremu hau beteko da urteko fakturazioaren zenbatekoa (1. motako erregistroko 146. idazgunetik 162. idazgunera) lortzeko baturaren emaitza 0 (zero) baino txikiagoa denean. Kasu horretan, "N" bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia tarte bat izanen da.

146-162

ZENBATEKOA: zenbakizko eremua, 17 idazgunekoa.

EKITALDIKO FAKTURA GUZTIEN ZENBATEKOA eremuetan (2. motako erregistroko 444-555 idazguneak) azaldutako kopuruen batura (koma dezimalik gabe) adieraziko da. Titularren erregistroetan "N" jarri bada EKITALDIKO FAKTURA GUZTIEN ZENBATEKOAREN ZEINUA eremuan (2. motako erregistroko 444. idazgunea), aipatu kopuru horiek minus zeinuarekin kontatuko dira, batura honetan islatu behar diren zenbatekoen guztirakoa ateratzerakoan.

Eremu hau bitan banatzen da:

146-160

Urteko fakturazioaren zenbatekoaren osoko zatia.

161-162

Urteko fakturazioaren zenbatekoaren zati dezimala.

163-500

ZURIUNEAK.

-Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak zuriunez beteko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriz beterik, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

B.-2. ERREGISTRO MOTA

Titularraren erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN AZALPENA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

'2' konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

'159' konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

18-26

Alfazenbakizkoa

TITULARRAREN IFZ.

Hornidura elektrikorako kontratuaren titularrak Espainian duen IFZ adieraziko da.

-Pertsona fisiko bat baldin bada, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau erkideak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia arautzen duen uztailaren 3ko 182/1990 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz adieraziko da aitortuaren IFZ.

-Aitortua pertsona juridikoa edo errenta egozpenaren araubidea duen entitatea bada (ondasunen erkidegoa, sozietate zibila, jaso gabeko jarauntsia, etab.), haren identifikazio fiskaleko zenbakia jasoko da.

-Adingabe edo ezinduen identifikazioan azalduko dira bai adingabearen edo ezgaituaren datuak, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, bai legezko ordezkariaren datuak. Aitortua adingabea bada eta IFZrik ez badu, eremu hau bete gabe utziko da, eta "LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ" izeneko eremuan haren legezko ordezkariarena adieraziko.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Espainian esleituriko IFZekin bakarrik beteko da.

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Aitortua adingabea edo ezindua bada, eremu honetan haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia (aita, ama edo tutorearena) adieraziko da. Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. Beste edozein kasutan, zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

36-75

Alfazenbakizkoa

TITULARRAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA.

a) Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe. Titularra adingabea bada, haren deiturak eta izena jasoko dira eremu honetan.

Deitura bakarra duten pertsona fisikoen kasuan, deitura, tarte bat eta izena jarriko dira, hurrenkera horretantxe.

b) Pertsona juridikoen eta errenta egozpenaren araubidea duten entitateen kasuan, sozietatearen izena edo entitatearen izena osorik jarriko da, anagramarik gabe.

76-268

Alfazenbakizkoa

HORNIDURAREN HELBIDEA.

Hornidura elektrikorako kontratuaren xede den ondasunaren helbidea adieraziko da.

Eremu hau honela banatzen da:

76-80

BIDE MOTA: alfazenbakizkoa.

Bide motaren kode alfabetikoa adieraziko da, Estatistika Institutu Nazionalak normalizatutakoa.

81-130

BIDE PUBLIKOAREN IZENA: alfazenbakizkoa.

Bide publikoaren izen luzea adieraziko da. Izena osorik sar ez badadi, artikuluak, preposizioak eta lokailuak kenduko dira, eta tituluak laburtuko (adibidez kd = kondea). Gainerako kasuetan, ohiko laburtzapenak erabiliko dira.

131-133

ZENBAKI MOTA: alfazenbakizkoa.

Zenbakia adieraziko da (balioak: ZK., KM, ZK.G, etab.)

134-138

ETXEAREN ZENBAKIA: zenbakizkoa.

Etxearen zenbakia edo kilometro puntua adieraziko da.

139-141

ZENBAKIAREN KALIFIKATZAILEA: alfazenbakizkoa.

Zenbakiaren kalifikatzailea adieraziko da (balioak: BIS; DUP; MOD; ZAHARRA; etab. / metroak mota zk. bada = KM).

142-144

MULTZOA: alfazenbakizkoa.

Multzoa adieraziko da (zenbakia edo letrak).

145-147

ATARIA: alfazenbakizkoa.

Ataria adieraziko da (zenbakia edo letrak).

148-150

ESKAILERA: alfazenbakizkoa.

Eskailera adieraziko da (zenbakia edo letrak).

151-153

OINA EDO SOLAIRUA: alfazenbakizkoa.

Oina edo solairua adieraziko da (zenbakia edo letrak).

154-156

ATEA: alfazenbakizkoa.

Atea adieraziko da (zenbakia edo letrak).

157-196

OSAGARRIA: alfazenbakizkoa.

Helbidearen datu osagarriak. Balioak: letra libreak. (Adibideak: ''auzoberria ......''; ''saltokia......, lokala ......''; ''merkatua ..... postua .....''; ''eraikina .....''; etab.).

197-226

HIRIA EDO HERRIA: Alfazenbakizkoa.

Hiriaren, herriaren eta abarren izena adieraziko da, udalerriarena ez bada.

227-256

UDALERRIA: alfazenbakizkoa.

Udalerriaren izena adieraziko da.

257-261

UDALERRIAREN KODEA: zenbakizkoa.

Udalerriaren kodea adieraziko da, Estatistika Institutu Nazionalak normalizatutakoa.

262-263

PROBINTZIAREN KODEA: zenbakizkoa.

Probintziaren kodea adieraziko da.

Aitortuaren helbideari dagokiona adieraziko da. Aitortuaren helbideko probintziari dagozkion bi digituak adieraziko dira, zerrenda honen arabera:

ARABA

01

LEÓN

24

ALBACETE

02

LLEIDA

25

ALACANT

03

LUGO

27

ALMERÍA

04

MADRIL

28

ASTURIAS

33

MÁLAGA

29

ÁVILA

05

MELILLA

52

BADAJOZ

06

MURTZIA

30

BARTZELONA

08

NAFARROA

31

BURGOS

09

OURENSE

32

CÁCERES

10

PALENTZIA

34

CÁDIZ

11

LAS PALMAS

35

KANTABRIA

39

PONTEVEDRA

36

CASTELLÓ

12

ERRIOXA

26

CEUTA

51

SALAMANCA

37

CIUDAD REAL

13

S.C.TENERIFEKOA

38

KORDOBA

14

SEGOVIA

40

CORUÑA

15

SEVILLA

41

CUENCA

16

SORIA

42

GIRONA

17

TARRAGONA

43

GRANADA

18

TERUEL

44

GUADALAJARA

19

TOLEDO

45

GIPUZKOA

20

VALENTZIA

46

HUELVA

21

VALLADOLID

47

HUESCA

22

BIZKAIA

48

BALEARRAK

07

ZAMORA

49

JAÉN

23

ZARAGOZA

50

264-268

POSTA KODEA: zenbakizkoa.

Hornidura elektrikorako kontratuaren xede den higiezinaren helbideari dagokion posta kodea adieraziko da.

269

Alfabetikoa

KONTU MOTA.

Bezeroaren Kontuaren Kodea eremuan adierazten dena kontuan hartuta, hauxe azalduko da:

A-Banku kontu baten identifikazioa Bezeroaren Kontuaren Kodearekin.

O-Beste identifikazio bat. (Adb.- Ordainketa ez dagoenean helbideratuta kreditu entitateko kontu bidez).

270-273

Alfazenbakizkoa

IBAN KODEAREN AURRIZKIA.

"Kontu mota" eremuan A adierazi bada, banku kontu bat identifikatu behar den seinale, Bezeroaren Kontuaren Kodearen bidez azpikode hori adieraziko da. IBAN kodearen (Banku Kontuaren Nazioarteko Kodea) lehenengo lau idazguneez osatuko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

270-271

ISO HERRIALDEAREN KODEA: ES balioa hartzen duen eremu alfabetikoa.

272-273

KONTROL DIGITUAK.

274-293

Alfazenbakizkoa

BEZEROAREN KONTUAREN KODEA.

Haren egitura honelaxe osatuko da:

274-277

Entitatearen kodea.

278-281

Bulegoaren kodea.

282-283

Kontrol digituak.

284-293

Kontu zenbakia.

Titularrak ez badu ordainketa kreditu entitateko kontu bidez helbideratu, aitortzaileak horren kudeaketa errazteko beharrezko kodea adieraziko du; bestelakoetan, zuriunez prestatuko ditu.

294-310

Alfazenbakizkoa

ATZERRITARREN IDENTIFIKAZIO KODEA.

Eremu hau bitan banatzen da:

294-295

HERRIALDEAREN KODEA:

Titularrak bizilekua dueneko herrialdearen edo lurraldearen bi karaktere alfabetikoak adieraziko dira, azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean araututako kodetzeari jarraikiz. Agindua Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak eman zuen, eta haren bidez 196 eredua onetsi zen.

296-310

IDENTIFIKAZIO KODEA:

Titularra bizi deneko herrialdean edo lurraldean identifikatzen duen kodearen digitu zenbakizkoak eta alfabetikoak adieraziko dira.

311-322

Alfazenbakizkoa

HORNIDURA KONTRATUA.

Hornidura elektrikorako kontratuaren identifikazioa adieraziko da.

323-344

Alfazenbakizkoa

Horniduragunearen Kode Unibertsala

Horniduragunearen Kode Unibertsala adieraziko da. Haren egitura honelaxe osatuko da:

323-324

Herrialdearen kodea.

325-328

Banatzailea.

329-340

Hornidura konektaturik dagoeneko banatzaileak hornidura bakoitzari libreki esleitutatu zenbakizko karaktereak.

341-342

Kontrol karaktereak.

343-343

Bezero baten balizko neurketagune ezberdinak.

344-344

Aukerako karaktere alfabetikoa, horniduraguneak, neurketagune nagusia, egiaztagiria, etab. identifikatzeko.

345

Zenbakizkoa

KONTRATUAREN XEDE DEN ONDASUN MOTA.

Eremu honen xedea banakako katastroko erreferentziarik gabeko kasuak, baita hornidura kontratua denean ere, bereiztea da, hala nola honako hauek: eskailerak, igogailua, igerilekua, atezainaren etxebizitza edo beste elmentu komun batzuk. Hornidura elektrikorako kontratuaren xede den ondasunari esleitutako katastroko erreferentzia banakako katastroko erreferentziaren bati (20 idazgune) edo finkaren bati (14 idazgune) dagokion kontuan hartuta.

1. Finkaren erreferentzia.

2. Banakako katastroko erreferentzia.

346

Zenbakizkoa

HIGIEZINAREN EGOERA

Jarraian adierazten diren gakoetatik hornidura elektrikorako kontratuaren xede den ondasunari zein dagokion, horixe adieraziko da:

1. Katastroko erreferentzia duen higiezina, Espainiako edozein tokitan kokatuta, EAEn eta Nafarroan izan ezik.

2. Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako katastroko erreferentzia duen higiezina.

3. Arestiko edozein kokapenetan den higiezina, katastroko erreferentziarik gabekoa.

4. Atzerrian kokatutako higiezina.

347-366

Alfazenbakizkoa

KATASTROKO ERREFERENTZIA.

Hornidura elektrikorako kontratuaren xede den ondasunari esleitutako katastroko erreferentzia adieraziko da.

367-374

Zenbakizkoa

KONTRATUAREN ALTAKO DATA.

Hornidura kontratuaren titularrari dagokion hornidura elektrikorako KONTRATUAREN ALTAko data adieraziko da, aitorpenaren xede den ekitaldian gertatzen ez bada ere, eta urteko lau digituak, hilabeteko biak (01etik 12ra) eta eguneko biak (01etik 31ra) adieraziko dira, formatu honetan: UUUUHHEE.

375-382

Zenbakizkoa

KONTRATUAREN BAJAKO DATA.

Hornidura kontratuaren titularrari dagokion hornidura elektrikorako KONTRATUAREN BAJAko data adieraziko da, aitorpenaren xede den ekitaldian gertatzen denean, eta urteko lau digituak, hilabeteko biak (01etik 12ra) eta eguneko biak (01etik 31ra) adieraziko dira, formatu honetan: UUUUHHEE.

383

Alfabetikoa

KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA.

Aitortutako hornidura elektrikorako kontratuak izan duen batez besteko kontsumoaren maila kontuan hartuta, kontsumo hori zehaztasun handienez aitortzeko aukera ematen duen unitatea erabiliko da; zenbakizko 4 digitu adieraziko dira. Adibidez, batez besteko kontsumoa 142.476'28 kWh-koa izan bada, 4 digitu baino gehiago dituenez osoko zatian, neurketa goreneko unitatea (megawh) aukeratu behar da, eta epe zehatzean 98.612'70 kWh kontsumitu badira, 0098 megawh-eko kontsumoa aitortu behar da. Balio hauetakoren bat adieraziko da:

-K kWh.

-M megawh.

-G gigawh.

-T terawh.

384-387

Zenbakizkoa

URTARRILEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko urtarrilean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xeden den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Horniduragunearen Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

388

Alfabetikoa

URTARRILEKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

389-392

Zenbakizkoa

OTSAILEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko otsailean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xeden den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Horniduragunearen Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

393

Alfabetikoa

OTSAILEKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

394-397

Zenbakizkoa

MARTXOAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko martxoan fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xeden den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Horniduragunearen Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

398

Alfabetikoa

MARTXOKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

399-402

Zenbakizkoa

APIRILEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko apirilean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xeden den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Horniduragunearen Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

403

Alfabetikoa

APIRILEKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

404-407

Zenbakizkoa

MAIATZEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko maiatzean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xeden den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Horniduragunearen Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

408

Alfabetikoa

MAIATZEKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

409-412

Zenbakizkoa

EKAINEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko ekainean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xeden den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Horniduragunearen Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

413

Alfabetikoa

EKAINEKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

414-417

Zenbakizkoa

UZTAILEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko uztailean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xeden den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Horniduragunearen Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

418

Alfabetikoa

UZTAILEKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

419-422

Zenbakizkoa

ABUZTUAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko abuztuan fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xeden den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Horniduragunearen Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

423

Alfabetikoa

ABUZTUKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

424-427

Zenbakizkoa

IRAILEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko irailean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xeden den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Horniduragunearen Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

428

Alfabetikoa

IRAILEKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

429-432

Zenbakizkoa

URRIAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko urrian fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xeden den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Horniduragunearen Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

433

Alfabetikoa

URRIKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

434-437

Zenbakizkoa

AZAROAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko azaroan fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xeden den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Horniduragunearen Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

438

Alfabetikoa

AZAROKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

439-442

Zenbakizkoa

ABENDUAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko abenduan fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xeden den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Horniduragunearen Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

443

Alfabetikoa

ABENDUKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

444-455

Alfazenbakizkoa

EKITALDIAN FAKTURATUTAKO ZENBATEKOA, GUZTIRA.

Aitorpenaren xede den ekitaldian bezeroari fakturatutako zenbatekoa. Eremu hau bitan banatzen da:

444

IKURRA: alfabetikoa.

Deskribatu den zenbatekoa negatiboa bada, zuzenketa bati dagokiolako, "N" bat jarriko da. Bestelako edozein kasutan zuriunez beteko da.

445-455

ZENBATEKOA: zenbakizko eremua, 11 idazgunekoa.

Lehen adierazitako zenbatekoa (koma dezimalik gabe) adieraziko da. Eremu hau bitan banatzen da:

445-453

Energia elektrikoko kontsumoaren fakturazioaren zenbatekoaren osoko zatia.

454-455

Energia elektrikoko kontsumoaren fakturazioaren zenbatekoaren zati dezimala.

Urte naturalean Horniduragunearen Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

456

Alfabetikoa

POTENTZIAREN NEURKETA UNITATEA.

Hornidura elektrikorako kontratuan zehazten den potentzia nominala kontuan hartuta, KONTRATATUTAKO POTENTZIA eremuan berau aitortzeko aukera ematen duen unitatea erabiliko da. Adibidez, kontratatutako potentzia 142.476'28 kW-ekoa bada, osoko zatian 4 digitu baino gehiago dituenez, neurketa goreneko unitatea aukeratu behar da (megaw). Balio hauetakoren bat adieraziko da:

-K kW.

-M megaw.

-G gigaw.

-T teraw.

457-462

Zenbakizkoa

KONTRATATUTAKO GEHIENEZKO POTENTZIA.

Eremu honetan aitorpenaren xede den ekitaldiaren itxieran kontratatutako gehienezko potentzia adieraziko da. Baja kasuetan, egun horretan kontratatuta dagoen gehienezko potentzia adieraziko da. POTENTZIAREN NEURKETA UNITATEA eremuan (456 idazgunea) adierazitako unitatea erabiliko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

457-460

Osoko zatia.

461-462

Zati dezimala.

463-500

ZURIUNEAK.

-Kopuru guztiak positiboak izanen dira.

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak zuriunez beteko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriz beterik, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

F0926225

Iragarkiaren kodea: F0926225