147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

881/2009 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariarena, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena telefonia mugikorreko antena bat jartzeko Aranoko udal mugapeko 3. poligonoko 417. lurzatian. Sustatzailea Telefónica Móviles España, S.A. da.

2009ko ekainaren 8an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako proposamenari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.

Proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko M) atalean dago sartuta. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Foru dekretu horren 36. artikuluan ezarrita dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua eginen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz, eskaera aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

Masta bat, 6 metro luze, eta mikrozelula bat, irrati ekipo gisa, instalatzea jasotzen du proiektuak. Kokalekuaren ondoan, ur biltegian den linea elektrikoa baliatuko da hornidura elektrikorako.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea telefonia mugikorreko antena bat jartzeko Aranoko udal mugapeko 3. poligonoko 417. lurzatian, Telefónica Móviles España, S.A.k sustaturik.

2. Baimena baldintza hauek betetzearen menpe emanen da:

-Egin nahi diren jarduerek ukitu ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Basozaintzari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, sustatzaileari eta Aranoko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko azaroaren 6an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0926294