147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

9/2009 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Galarko udalerriko balorazio txosten partziala onesten duena.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 6/2009 Ebazpenaren bitartez erabaki zen Batzorde Mistoa sortzea Galarko udalerriko balorazio txosten partziala berrikusteko.

2009ko azaroaren 17an egindako bilkuran, Batzorde Mistoak behin betiko finkatu zuen balorazio txosten partziala, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.-Galarko udalerriko balorazio txosten partziala onestea, Batzorde Mistoak 2009ko azaroaren 17ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta aipatu balorazio txosten partzialaren eduki osoa Galarko Udalaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.-Ebazpen hau Galarko Udalari igortzea, eta udal mugape horretan dauden ondasun higiezinen titular diren guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko azaroaren 17an.-Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F0926805