13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

1789/2008 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Tuteran eskualdeko jarduera ekonomikoetarako eremua ezartzeko udalez gaindiko plan sektoriala, Tuterako Udalak eta NASUINSAk sustatua, S-1, S-2 eta S-3 sektoreetan aldatzeko araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzen duena.

Nafarroako Gobernuak 2008ko maiatzaren 19an hartutako erabakiaren bidez, Tuteran eskualdeko jarduera ekonomikoetarako eremua ezartzeko udalez gaindiko plan sektoriala, Tuterako Udalak eta NASUINSAk sustatua, S-1, S-2 eta S-3 sektoreetan aldatzea behin betiko onetsi zen (2008ko 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 16koa).

Erabaki horretan sustatzaileari eskatu zitzaion UPSaren testu bategina prestatu eta aurkezteko, espediente horren ondorioz egin beharreko aldaketak erantsita.

2008ko azaroaren 12an sustatzaileak testu bategina bidali zuen, bai eta UPSko araudia ere, formatu digitalean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igorri eta bertan argitaratzeko.

Sustatzaileak aurkeztu ditu eskatzen zitzaizkion agiriak eta aipatutako UPSko araudia, formatu digitalean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidali eta bertan argitaratzeko, 7. eta 33. artikuluetan zuzenketak egin ondoren. Horrenbestez, proposatzen da hura argitaratzea ebazpen honen eranskin gisa.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tuteran eskualdeko jarduera ekonomikoetarako eremua ezartzeko udalez gaindiko plan sektoriala, Tuterako Udalak eta NASUINSAk sustatua, S-1, S-2 eta S-3 sektoreetan aldatzeko araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

Iruñean, 2008ko abenduaren 4an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

ARAUDIA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea

Udalez gaindiko plan sektorial honen helburua Tuterako jarduera ekonomikoetarako eremua garatzeko aurreikusi diren lurren lurralde antolamendua eta hirigintza araubidea finkatzea da.

2. artikulua. Esparrua

Udalez gaindiko plan sektoriala, indarra hartzen duenetik aurrera, planoetan adierazten den eremu osoan aplikatuko da. Udalez gaindiko plan sektorialak herriko egungo hirigintza araudiak eremu horretarako dituen zehaztapenak ordezten ditu eta, beraz, indarreko udal planeamenduaren gainetik dago.

3. artikulua. Esku hartu duen administrazioa

Udalez gaindiko plan sektoriala Tuterako Udalaren ekimenez eta Navarra de Suelo Industrial, S.A. (NASUINSA) sozietate publikoaren bitartez sustatu da, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren (egungo Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua) eskutik Tuterako Udalak eta NASUINSAk izenpetu zuten hitzarmenaren ondorioz.

4. artikulua. Indarraldia

Udalez gaindiko plan sektorial hau indarrean jarriko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean behin betiko onespena argitaratu eta biharamunean.

Mugagabeko indarraldia izanen du, harik eta maila bereko edo goragoko beste hirigintza agiri ordeztaile bat onetsi arte, deusetan galarazi gabe 35/02 Foru Legearen 46. artikuluan edo oraingo legedia aldatu edo ordezten duten arauetan ezartzen dena.

5. artikulua. Sailkapena

UPS hau onetsi arte Tuterako planeamenduan lurzoru urbanizaezin generikotzat sailkaturik zeuden lurrak, udalez gaindiko plan sektorial honek, bere jarduketa eremuaren barnean, lurzoru urbanizagarri sektorizatu gisa sailkatzen ditu (eraldatzen ari den landa lurzorua, Lurzoruari buruzko Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera). Hiri lurzoru (lurzoru urbanizatu, 2/2008 LEDaren arabera) izaten jarraituko dute Tuterako planeamenduan hala sailkaturik zeuden lurrek, eta azpiegituretarako gorde behar den lurzoru urbanizaezineko zerrenda bat gehituko zaie, Interes Orokorreko Trenbide Sareko balizko trazadura baterako aurreikusia (landa lurzorua, 2/2008 LEDaren arabera), betiere udalez gaindiko plan sektorialaren eremuaren barnean.

6. artikulua. Kalifikazioa

Udalez gaindiko plan sektorial honek ondoko erabilera motak ezartzen ditu:

a) Esleipen mailaren arabera:

-Orokorrak.

-Xehakatuak.

b) Egokitasunaren arabera:

-Aurreikusiak

-Toleratuak:

-Debekatuak

c) Funtzioaren arabera:

-Industria (industrialdea)

-Enpresa jarduera

-Hirugarren sektorea-zerbitzuak

-Aisia

-Ekipamenduak

-Nekazaritza

-Bestelako erabilera batzuk

7. artikulua. Erabileren arteko bateragarritasunaren taula

-"Azpiegiturak" erabilerak ez du barnean hartzen "energia ekoizteko azpiegiturak" erabilera; bi erabilera horiek bereiz jaso dira araudi honetan.

-Eguzkiaren energia ustiatzeko instalazioak ezin izanen dira inola ere jarduera nagusi gisa ezarri industrialdeko lurzati eraikigarrietan.

S-1 SEKTOREA

Erabilera orokorra: enpresa jarduerak

Enpresa jarduera

Aparkalekuak

Bulegoak

Ostalaritza-hotelak

Aisia

Kultura-hezkuntza

Operadoreen zerbitzuak

Eskualdearen garapena sustatzeko zerbitzuak

Azpiegiturak

Berdegune pribatuak

Bide pribatuak

Bizitegia, zerbitzua

Energia ekoizteko azpiegiturak

Gainerakoak

Elikadura arloko jarduera eta zerbitzuak, hala nola plater prestatuetarako oinarriak ekoiztea eta antzeko beste batzuk

Industria (industrialdea)

Aparkalekuak

Biltegia

Ekipamendua

Azpiegiturak

Berdegune pribatuak

Bide pribatuak

Bizitegia, zerbitzua

Garraiorako zerbitzuak

Energia ekoizteko azpiegiturak

Gainerakoak

Hirugarren sektorea

Merkataritza

Aparkalekuak

Haurrentzako parkea

Trafikoa

Bulegoak

Ostalaritza-hotelak

Aisia

Kultura-hezkuntza

Garraiorako zerbitzuak

Azpiegiturak

Energia ekoizteko azpiegiturak

Gainerakoak

Erabilera anitzeko ekipamendua

Sektorerako zerbitzuak

Osasuna

Laguntza eta gizarte ongizatea

Hezkuntza

Kultura

Kirola

Josteta

Merkataritza

Administrazioa

Zerbitzu publikoak

Erlijioa

Azpiegiturak

Komunikazioak

Aparkalekuak

Energia ekoizteko azpiegiturak

Garraiorako zerbitzuak

Gainerakoak

Aurreikusi diren beste erabilera batzuei lotutako zerbitzuak

Aparkalekua

Gainerakoak

Berdegune publikoak

Berdegune publikoak

Azpiegiturak

Gainerakoak

S-2 SEKTOREA

Erabilera orokorra: industria

Industria (industrialdea)

Aparkalekuak

Biltegia

Ekipamendua

Azpiegiturak

Berdegune pribatuak

Bide pribatuak

Bizitegia, zerbitzua

Garraiorako zerbitzuak

Energia ekoizteko azpiegiturak

Gainerakoak

Hirugarren sektorea

Merkataritza

Aparkalekuak

Haurrentzako parkea

Trafikoa

Bulegoak

Ostalaritza-hotelak

Aisia

Kultura-hezkuntza

Garraiorako zerbitzuak

Azpiegiturak

Energia ekoizteko azpiegiturak

Gainerakoak

Erabilera anitzekoa

Sektorerako zerbitzuak

Osasuna

Laguntza eta gizarte ongizatea

Hezkuntza

Kultura

Gainerakoak

Kirola

Josteta

Merkataritza

Administrazioa

Zerbitzu publikoak

Erlijioa

Azpiegiturak

Komunikazioak

Aparkalekuak

Energia ekoizteko azpiegiturak

Garraiorako zerbitzuak

Ekipamendu publikoa

Sektorerako zerbitzuak

Osasuna

Laguntza eta gizarte ongizatea

Hezkuntza

Kultura

Kirola

Josteta

Merkataritza

Administrazioa

Zerbitzu publikoak

Erlijioa

Azpiegiturak

Komunikazioak

Aparkalekuak

Energia ekoizteko azpiegiturak

Garraiorako zerbitzuak

Gainerakoak

Aurreikusi diren beste erabilera batzuei lotutako zerbitzuak

Aparkalekua

Gainerakoak

Berdegune publikoak

Berdegune publikoak

Azpiegiturak

Gainerakoak

S-3 SEKTOREA

Erabilera orokorra: hirugarren sektorea-zerbitzuak

Zerrenda erako pasabide ekologikoa

Azpiegiturak

Bideak

Errepideak

Gainerakoak

Plan partzialaren bidez garatu beharreko erabileren arteko bateragarritasunaren taula.

8. artikulua. Urbanizatzeko eskubidea lortzea

S-1 eta S-2 sektoreetan, udalez gaindiko plan sektorialaren bidez lortuko da urbanizatzeko eskubidea.

S-3 sektorea plan partzialaren bidez garatuko da. UPSan sektore horretan kalifikatutako erabilera xehakatuetarako, ordea, plan partziala garatu beharrik gabe urbanizatu ahal izanen dira.

9. artikulua. Jarduketa sistema

S-1 eta S-2 sektoreen eta haiei atxikitako sistema orokorren exekuzioa desjabetze sistemaren bidez eginen da. S-3 sektoreari dagokionez, garapenerako plan partziala izanen da jarduketa sistema zehaztuko duen tresna.

Hala ere, S-3 sektorean desjabetze sistemaren bidez gauzatu eta zuzenean urbanizazio proiektuaren bidez garatu ahal izanen dira UPS honetan erabileren definizio xehakatua duten eremuak.

Kanpoko azpiegitura orokorretarako behar diren lurrak eta zortasunak desjabetze bidez lortuko dira, eta atxikitako sistema orokorrak birzatitze proiektuaren bidez, baina horrek ez du esan nahi beharrezkoa denean desjabetze edo okupazio zuzena eginen ez denik.

10. artikulua. Garapena

Plan sektorialak hiru banaketa eremu biltzen ditu (AR-1, AR-2 eta AR-3) eta horiek hiru sektore dira (S-1, S-2 eta S-3).

S-1 eta S-2 sektoreak plan sektorialak antolatzen ditu zuzenean, eta bakoitza exekuzio unitate bat izanen da, gero batean kasuan kasuko birzatitze eta urbanizazio proiektuen bidez garatu beharko direnak.

S-3 sektorea plan partzialaren bidez eta gero urbanizazio eta birzatitze proiektuaren bidez garatuko da, baina UPSan kalifikatutako erabilera xehakatuen garapena aurreratu ahal izanen da plan partzialaren beharrik gabe.

Plan sektoriala abiadura handiko trenbidearen eraikuntza proiektuan ezartzen den behin betiko trazadurari egokituko zaio, behar izanez gero.

UPSaren garapenerako egiten diren plan edo proiektuetan zehatz aztertu behar dira aurreikus daitezkeen ingurumen eraginak, eraginpeko inguruak lehendik duen faunari buruzko datu eguneratuak erabiliz, eta ingurumen-jarraipenerako zehaztasun handiagoko programa egokia egin behar da.

11. artikulua. Ekipamenduak eta lagapenak

Udalez gaindiko plan sektorialeko S-1 eta S-2 sektoreen esparruan, industria erabilerako sektoreetarako aurreikusitako ekipamendu eta lagapenak zehatz ezartzen dira. Hala, eremu publikoak (bideak, bide erreserba, berdeguneak) Tuterako Udalari laga beharko zaizkio, baita eredu-aprobetxamenduaren %10 eta ekipamendutarako lurzatiak ere, S-2 sektoreko DOT-3 lurzatia izan ezik.

S-3 sektorean plan partzialak zehaztuko ditu lagapenak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 159.3 artikuluan aipatzen diren urbanizazio obren amaiera urbanizazio obren zatien amaiera dela ulertuko da. Horrenbestez, urbanizazio obren entrega partziala eta, ondorioz, onarpen partziala egin ahalko da, artikulu horretako arau orokorrak zati bakoitzari aplikatuz.

12. artikulua. Plan sektoriala garatzeko epeak

Jarduera ekonomikoetarako eremua garatzeko egutegiak zenbait etapa ditu:

1.

S-1 sektorea urbanizatzeko proiektua egitea

Hilabete, UPSa behin betiko onesten denetik

(eginda)

2.

S-1 sektoreko 1. faseko urbanizazioa egitea

18 hilabete, urbanizazio proiektua behin betiko onesten denetik

(eginda)

3.

S-2 sektorea urbanizatzeko proiektua egitea

Hilabete, UPSko aldaketa behin betiko onesten denetik

4.

S-2 sektoreko 1. faseko urbanizazioa egitea

18 hilabete, urbanizazio proiektua behin betiko onesten denetik

5.

S-2 sektoreko 2. faseko urbanizazioa egitea

2014

6.

S-3 sektoreko Plan Partziala egitea

2009

7.

S-3 sektorea urbanizatzeko proiektua egitea

2009

8.

S-3 sektoreko urbanizazioa egitea

2010

II. KAPITULUA

Araudi orokorra

13. artikulua. Eremua eta sailkapena

1.-Eremua

Planoetan irudikatutako esparrua da; bertan ezarri nahi da jarduera ekonomikoetarako eremua.

2.-Sailkapena

Lurrak urbanizagarritzat sailkaturik daude (eraldatzen ari den landa lurzorua, Lurzoruari buruzko Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera), salbu eta industria eremu finkatua, hori hiri lurzorutzat sailkaturik baitago (lurzoru urbanizatua, 2/2008 LEDaren arabera), eta azpiegituretarako gorde behar den lurzoru urbanizaezineko zerrenda, Interes Orokorreko Trenbide Sareko balizko trazadura baterako aurreikusia (landa lurzorua, 2/2008 LEDaren arabera).

14. artikulua. Jarduketa sistema

S-1 eta S-2 sektoreen eta haiei atxikitako sistema orokorren exekuzioa desjabetze sistemaren bidez eginen da. S-3 sektoreari dagokionez, garapenerako plan partziala izanen da jarduketa sistema zehaztuko duen tresna.

Hala ere, S-3 sektorean desjabetze sistemaren bidez gauzatu eta zuzenean urbanizazio proiektuaren bidez garatu ahal izanen dira UPS honetan erabileren definizio xehakatua duten eremuak.

Kanpoko azpiegitura orokorretarako behar diren lurrak eta zortasunak desjabetze bidez lortuko dira, eta atxikitako sistema orokorrak birzatitze proiektuaren bidez, baina horrek ez du esan nahi beharrezkoa denean desjabetze edo okupazio zuzena eginen ez denik.

15. artikulua. Eredu-aprobetxamendua:

Eremuaren barnean zona batzuk bereizi dira, bakoitzaren erabilera xehakatuaren arabera. Horrez gainera, zona bakoitzeko eraikigarritasuna eta erabilera eta tipologia eraikigarrien ponderazio koefizienteak ezarri dira, guztizko aprobetxamendu homogeneizatua zehazteko parametro gisa, gero eredu-aprobetxamendua kalkulatzeko oinarri gisa erabiltzeko.

Eredu-aprobetxamendua kalkulatu da banaketa eremuetako bakoitzerako, atxikitako sistema orokorrak ere barne.

Hiri lurzoru finkatua ez da kontuan hartzen aprobetxamenduen zenbaketan, gaur egun dituen kalifikazioari eta aprobetxamenduei eutsiko baitie. Egungo NA-160 errepideko lurrek ere ez dute aprobetxamendurik sortzen.

S-1 sektoreko AR-1 banaketa eremuaren hirigintza aprobetxamenduaren kalkulua (erabilera orokorra: enpresa jarduera)

Azalera = 2.202.192 (S-1) + 19.137 (SG-1) + 93.240 (SG-3)

- 20.457 (hiri lurzorua) - 12.856 (NA-160) - 48.972 (A-68) = 2.232.284 m²

Enpresa jarduera 192.506 1,0 192.506

Industria beheko solairuan 309.580 0,5 154.790

Solairuartea industriarako 51.365 0,4 20.546

Erabilera anitzekoa 70.705 1,0 70.705

Hirugarren sektorea 15.786 1,0 15.786

GUZTIRA 454.333

Eredu-aprobetxamendua S-1eko AR-1ean: 454.333 m² / 2.232.284 m² = 0,20 m²/m².

S-2 sektoreko AR-2 banaketa eremuaren hirigintza aprobetxamenduaren kalkulua (erabilera orokorra: industria)

Azalera = 2.187.310 (S-2) + 35.488 (SG-2) - 12.213 (NA-160) = 2.210.585 m²

Industria beheko solairuan 621.697 1,00 621.697

Solairuartea industriarako 110.149 0,80 88.119

Erabilera anitzekoa 33.885 2,00 67.770

Hirugarren sektorea 8.664 2,00 17.328

GUZTIRA 794.914

Eredu-aprobetxamendua S-2ko AR-2an: 794.914 m² / 2.232.284 m² = 0,36 m²/m².

S-3 sektoreko 3. banaketa eremuaren hirigintza aprobetxamenduaren kalkulua (erabilera orokorra: hirugarren sektorea eta zerbitzuak)

Azalera = 867.725 m².

Hirugarren sektorea, zerbitzuak,

aisia eta erabilera anitzekoa 151.852 1,00 151.852

GUZTIRA

Eredu-aprobetxamendua S-3ko AR-3an: 151.852 u.a. / 867.725 = 0,175 m²/m²

16. artikulua. Urbanizazio proiektuak

Udalez gaindiko plan sektorialeko S-1 eta S-2 sektoreen exekuzioa urbanizazio proiektuen bidez eginen da. S-3 sektoreak aldez aurretik plan partziala behar du, plan partzialean kalifikatutako erabilera xehakatuetan izan ezik.

Urbanizazio proiektuek ezin izanen dute bide-sistema nagusian aldaketarik sartu eta udalez gaindiko plan sektorialean gaur egun jasota dauden edo geroagoko xehetasun azterlanetan finkatzen diren arauetara egokitu beharko dute. Xehetasun azterlan horietan eraikinetatik bideetarainoko gutxieneko atzeraemanguneak jasoko dira, bideen behin betiko trazaduratik abiatuta.

Urbanizazio proiektuek gainerako bideen trazadura alda dezakete, eta haietako batzuk kendu edo beste berri batzuk sortzea proposatu ahal izanen dute, aurreikusitako tamaina ez duten enpresak kokatu ahal izateko beharrezkoa izanen balitz. Bideak kendu edo bide berriak egiten badira, aldaketa horiek ez dute inoiz ekarriko ukitutako lurzatien eraikigarritasuna handitzea.

Urbanizazio proiektuetan Oztopo fisiko eta zentzumenezkoak kentzeari buruzko Foru Legea eta hori garatzen duten dekretuak aintzat hartu beharko dira.

17. artikulua. Lurzatiketa

S-1 eta S-2 sektoreetan gutxieneko lurzatia 800 m²-koa izanen da industriarako, erabilera anitzetarako eta hirugarren sektorerako, eta 4.000 m²-koa enpresa jardueretarako. Udalez gaindiko plan sektorialak planoetan azalduta dagoen bezalaxe definitzen du lurzatiketa, baina lurzatietako batzuk elkartu eta banantzeko aukera ematen du, unean uneko beharren arabera.

.Lurzatiketa industriarako lurzoruan:

1.-Planoetako lurzatiketa gutxi gorabeherakoa da. Lurzatiak etxe-sail itxien gisa definitzen dira hasiera batean, eta lurzatiak ezarpenen beharren arabera banatzeko aukera ematen da, baina betiere gutxieneko azalerari buruz gorago azaldu diren irizpideei loturik.

Geroko lurzatiketetan onartzen da lurzatiak elkartu eta banantzea. Ezarritako gutxieneko lurzatia baino txikiagoak diren lurzatiak ateratzen diren kasuetan, ez dago inola ere lurzatiak banantzerik.

2.-Lurzatiketa aukerakoa izanen da hasiera batean definitutako etxe-sail bakoitzaren barnean, baina beti eutsiko zaie aurrean azaldutako irizpideei.

Emaitzazko lurzatiaren eraikigarritasuna kalkulatzeko, hura osatzen duten jatorrizko lurzati pusken eraikigarritasunak proportzionalki banatuko dira, puska bakoitzak emaitzazko lurzatiaren azalerari egiten dion ekarpenaren arabera, halako moduan non industria eremu osorako ateratzen den eraikigarritasuna jatorrizko eraikigarritasunaren berdina izanen den.

3.-Lurzati guztiek sarbidea izanen dute bide publikotik.

.Lurzatiketa erabilera anitzeko lurzoruan, enpresa jardueretarako lurzoruan eta hirugarren sektorerako lurzoruan

Erabilera anitzeko, enpresa jardueretarako eta hirugarren sektorerako lurzatiak aldatu, elkartu eta banantzeko, xehetasun azterlana egin beharko da, lizentziaren aurretik. Enpresa bakoitza eremuan kokatu baino lehen, xehetasun azterlan hori nahitaez egin beharko da. Bertan lurzatiaren behin betiko antolamendua adieraziko da grafikoki, eta erabilera publikoko espazio pribatuan aparkatzeko plazen gutxieneko kopurua ezarriko da, indarra duen legeriak (agiri honetako araudia barne) eskatzen duen estandarra betez, eta aparkatzeko plazen beharra sortuko duen eraikuntza proposatua kontuan harturik. Erdisotoan ez dauden aparkalekuek beti egon behar dute zabalik, eta horregatik debekaturik dago lurzatiak ixtea. Gainera, erabilera publikoko espazioan aparkatzeko plazei dagokienez, udalez gaindiko plan sektorial honetan bideetarako proposatzen den kopuruari eutsi behar zaio, bideetan egin litezkeen aldaketak gorabehera.

Jarduera ekonomikoetarako eremua sustatzen duen entitateak xehetasun azterlan hori tramitatu behar du udalean.

18. artikulua. Aldi berean urbanizatu eta eraikitzea

Udalak urbanizazioa eta eraikuntza aldi berean egiteko baimena emanen du, baina horretarako behar diren bermeak eskatzen ahalko ditu, hots, lizentziaren xede den lurzatiko urbanizazio obretarako kalkulaturiko kostuaren %20 gehienez, birzatitzeko proiektuan esleituriko urbanizazio kuotaren arabera.

19. artikulua. Bide sistema orokorra

Sarbideak eginen dira A-68 autobiatik, NA-160 errepidetik eta Las Labradas industrialdetik.

SG-3 sistema orokorra Ebroko Autobiatik (A-68) eremura sartzeko begizta da, eta S-1 sektoreko AR-1 banaketa eremuari atxikita dago. S-1 sektoreko 1. faseko urbanizazio obrekin batera eginen da.

SG-1 sistema orokorra NA-160tik eremura sartzeko begizta da, eta S-1 sektoreko AR-1 banaketa eremuari atxikita dago. S-1 sektoreko 2. faseko urbanizazio obrekin batera eginen da.

SG-2 sistema orokorra NA-160tik eremura sartzeko begizta da, eta S-2 sektoreko AR-2 banaketa eremuari atxikita dago. S-2 sektoreko urbanizazio obrekin batera eginen da.

Betiere, Herri Lan eta Garraio Departamentuak 2004ko ekainaren 7an eta 2005eko apirilaren 27an emandako txostenek diotena beteko da.

Planoetan "bide erreserba" gisa definitzen diren bide sistemetan tokia aurreikusiko da berdegune publikoen bidez lurzatiak lotu ahal izateko, eta, bereziki, exekuzio unitateak beren artean eta bide nagusiekin lotzeko.

Lotura horiek exekuzio unitate interesdunaren kargura eginen dira. Beraz, unitate horren urbanizazio proiektuaren barnean garatu behar dira, beste exekuzio unitate baten eremuan egonda ere.

20. artikulua. Landaredia.

Urbanizazio proiektuan berdeguneetako landare-tratamendua adierazi beharko da, espezieak, kokapena, dentsitatea eta eitea adierazita.

Eremuaren inguruan dauden ezponda guztietan zuhaixkak eta zuhaitzak sartuko dira, hondatzen diren aldeak landareztatzeko eta multzoko eta inguruetako ikuspegia hobetzeko.

"Berdegunea: zerrenda erako pasabide ekologikoa" delakoa orientagarria denez, berari eustea aukeratzen bada, tratamendu hori justifikatu beharko da urbanizazio proiektuan edo ingurumena lehengoratzeko proiektuan, egin nahi den pasabide ekologikoaren helburuaren arabera.

21. artikulua. Onar daitezkeen soinu mailak

Zaratak edo dardarak sorrarazten dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituen ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretuan adierazitakoa bete beharko da, edo dekretu hori osatu edo ordezten duten arauek ezartzen dutena.

22. artikulua. Sute eta leherketei aurrea hartzea. Baldintza orokorrak

Enpresek bermatuko dute ez dutela ez deusik ez kargarik paratuko, sute-ahoetara, urgune finkoetara, itzalgailuetara, segurtasun irteeretara eta abarretara zuzenean ailegatzea traba dezaketenik.

23. artikulua. Leherketa arriskua

Hona hemen leherketa arriskua duten jarduerak:

-Indarreko arauetan halako arriskuarekin agertzen direnak.

-Berez edo airearekin nahastean leherketa eragiteko moduko substantziak maneiatzen edo biltegiratzen dituztenak.

Ez da lehertzeko arriskua duen jarduerarik onartuko industrialdean, istripuzko leherketa baten ondorio mekanikoei aurrea hartzeko eta horien aurka babesteko neurriak hartzen ez baditu.

24. artikulua. Ura hodi biltzaile publikoetara isurtzea

Hodi biltzaileetara isurketak egiteko ezarri beharreko mugak, bai eta hondakin edo euri uren hodi biltzaileetara ur isurketak egin ditzaketen jardueretarako baldintza teknikoak ere, otsailaren 20ko 12/2006 Foru Dekretuan eta hura osatzen edo ordezten duen legerian ezarritakoak izanen dira. Foru dekretu horrek saneamendu kolektore publikoetara ur isurketak egin ditzaketen jardueren ezarpenerako eta funtzionamendurako baldintza teknikoak ezarri ditu.

25. artikulua. Ur erregeneratua berriz erabiltzea

La Serna industrialdean hondakin uren araztegiak egiten badira, araztutako ura ubide publikora isurtzeaz gain, industria prozesuetako ura erregeneratzeko eta ureztapenean erabiltzeko aukera aurreikusi behar da araztegi horietan.

Horretarako, arazteko instalazioari erregeneratzeko instalazioa gehitu behar zaio. Erregeneratutako urak 1620/2007 Errege Dekretuan eskatzen den kalitatea izan behar du: "hiri erabilerak- 1.2 kalitatea, zerbitzuak" eta "nekazaritzako erabilerak-2.1 kalitatea".

Gainera, kontzesio administratiboa edo, hala behar denean, baimen osagarria lortu behar da ura berriz erabiltzeko, 1620/2007 Errege Dekretuaren arabera, eta baimen hori erakunde eskudunari eskatuko zaio, gutxienez ere "hiri erabilerak- 1.2 kalitatea, zerbitzuak" eta "nekazaritzako erabilerak-2.1 kalitatea" mailetan, UPSko berdeguneak ureztatzeko.

Kontzesioa edo baimena jasoz gero, enpresak ur erregeneratua eskaini beharko du Tuterako Udalak hala eskatzen dionean. Udalak zehaztuko dizkio horniduraren baldintzak eta UPSaren eremuaren barnean noraino eraman behar duen ura bertan erabil dadin.

Enpresak ura erregeneratzeko instalazio osoa eginen du bere kargura. Hala eskatzen badiote, ur erregeneratuaren kanalizazioa ere eginen du, ura erabiliko den tokiraino, industrialdearen barnean, eta eskatutako hornidura-baldintzak betetzeko behar diren instalazioak ere bai.

26. artikulua. Urbanizazio eta eraikuntzako instalazioetarako zehaztapenak

Ezarri nahi diren instalazio guztiek bete beharko dituzte aplikagarri zaizkien indarreko erregelamendu eta jarraibide teknikoak.

27. artikulua. Trenbidearen ondoko lurren mugaketa eta mugak

Trenbidearen ondoko lurren mugaketari eta mugei dagokienez, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan (280. artikulutik 292.era bitartekoak), edo aurrekoa osatzen edo ordezten duen legerian agindutakoa beteko da.

28. artikulua. Estepako hegaztientzat duen garrantziagatik babestu behar den eremua

Lehorreko herrilurretan dagoen Agua Salada/Montes del Cierzo alderdia (Santa Ana lautada eta Barcelosa eta El Molino bazkalekuak barne direla) estepako hegaztientzat duen garrantziagatik babestu beharreko eremu gisa sartu da UPSan, alderdi hori eremu sentikortzat ageri baita 2005eko apirileko lan-kartografian, "Tuterako udalerriko estepa-eremu guztien gaineko informazioaren laburpena" izenekoan, hain zuzen ere O-11 planoan: "Estepako hegaztientzat duen garrantziagatik babestu behar den eremua".

Eremu horretan erabilera tradizionalei eutsiko zaie.

Baimena eman ahalko da 12,9 hektareako energia-planta fotovoltaikoa egiteko katastroko 39. poligonoko 99. lurzatian, La Cantera alderdian, baldin eta estepako hegaztien babesarekin bateragarria dela irizten bazaio.

Eremu hori babesteko araubidea Tuterako Udal Plan Orokorraren barnean berrikusi ahal izanen da etorkizunean.

III. KAPITULUA

Araudi partikularra: ordenantzak

29. artikulua. Edukia eta aplikazio eremua

Ondoko ordenantza hauek, udalez gaindiko plan sektoriala osatzen duen dokumentua diren aldetik, nahitaez aplikatu beharko dira Tuterako jarduera ekonomikoetarako eremuaren barnean egiten diren obra, instalazio eta jarduera guztietan.

Halaber, nahitaez bete beharko dira hirigintzari, industria eta eraikuntza jarduerei eta instalazioei dagozkien erregelamendu eta legezko araudi guztiak, indarra badute, baita etorkizunean agertzen direnak ere.

Ordenantza hauek udalez gaindiko plan sektoriala behin betiko onesten den egunean hartuko dute indarra eta indarrean denbora mugagabean iraunen dute, berritzen edo aldatzen diren arte.

30. artikulua. Eskuratzen ahal den aprobetxamendua

Lurzoruaren jabeek eskuratzen ahal duten aprobetxamendua eredu-aprobetxamenduaren %90 izanen da, edo indarra duen araudiaren arabera aplikatzen ahal dena.

31. artikulua. Urbanizazio proiektua

Udalez gaindiko plan sektorialeko S-1 eta S-2 sektoreen garapena urbanizazio eta birzatitze proiektuen bidez eginen da.

S-3 sektorea plan partzialaren, urbanizazio proiektuaren eta birzatitze proiektuaren bidez garatuko da, UPSko erabilera xehakatuak izan ezik; horiek ez dute plan partzialaren beharrik izanen.

Urbanizazio proiektuak exekuzio faseetan zatitu ahal izanen dira, baina betiere lehenbiziko fasean antolatu beharko da bide sistema orokorretik egin beharreko sarbidea.

Nafarroako Gobernuaren herri lanen gaineko planetan aldaketak egiteagatik bide sare nagusitik oraingo sarbidea aldatzen bada ere, plan sektoriala ez da aldatuko, betiere aldaketok funtsezko eraginik ez badute industrialdearen barneko bide-sisteman.

32. artikulua. Eraikitzeko lizentziak

Eraikitzeko udal lizentzia emateko, Udalari proiektu teknikoa aurkeztu beharko zaio; hartan, eraikin eta langelak definitzeaz gain, okupatu beharreko lurzatiaren barnean urbanizatzeko obrak sartuko dira.

Gainera, erabilera anitzeko ekipamenduetarako, enpresa jardueretarako eta hirugarren sektorerako lurzatiek aldez aurretik tramitatua izan behar dute 17. artikuluan aipatutako xehetasun azterlana. Halakoetan, lizentziarako aurkezten den proiektu teknikoan agertu behar da entitate sustatzaileak bere gain hartzen dituela okupatu beharreko lurzatiaren barnealdea urbanizatzeko obrak (lorategiak, hiri hornigarriak, argiztapena, ureztapena eta seinaleak). Horrela bermatuko da lurzatiaren barneko urbanizazioa egokia izanen dela lurzatiaren erabilera publikorako eta bat etorriko dela kanpoaldeko urbanizazio proiektuan definitutako ingurune urbanizatuarekin.

33. artikulua. Jarduera lizentzia

Jarduera lizentziak unean uneko legeria indardunari jarraituz tramitatuko dira.

Sorgailu eolikorik proiektatzen bada, Autokontsumorako nahiz saiakuntzarako energia eolikoa sortzeko instalazioen ezarpenari eta erabilerari buruzko arauak ematen dituen apirilaren 7ko 68/2003 Foru Dekretuan ezarritako tramitea beteko da, eta dokumentazio gehigarria aurkeztuko da, hain zuzen ere Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak otsailaren 28an emandako 224/2005 Foru Aginduan adierazitakoa, haize-energia argindar bihurtzeko instalazioak autokontsumorako edo saiakuntzarako ezartzeko baimenerako proiektuekin batera aurkeztu beharreko agiri osagarriak zehazten baitira foru agindu horretan.

IV. KAPITULUA

Hirigintzako eta eraikuntzari buruzko arau partikularrak

UPSaren eremua sektore, banaketa eremu eta exekuzio unitatetan zatitzeaz gain, hiru arau eremu daude, AN-1, AN-2 eta AN-3 hain zuzen. Eremu horiek "O-4 Arau eremuak" planoan ageri dira, eta badituzte hirigintza arau partikularrak eta eraikuntzari buruzko arauak.

AN-3 arau eremurako determinazio arauemaile xehakatuak S-3 sektorea garatuko duen plan partzialean ezarriko dira, araudi honen 10. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

IV. AZPIKAPITULUA - 1

AN-1 arau eremuko araudi partikularra

34. artikulua. AN-1: Lurzatietako sarbideak.

Lurzatien barrenean edozein obra egin baino lehen, lurzatiaren aurreko hodi guztiak sendotu eta babestu beharko dira, gero ibilgailuak lurzatira sartzeko behin betiko bidea paratuko den alde osoan. Jabearen kontura izanen da sendotze-lan hori.

Xehetasun azterlana nahitaez egin behar den lurzatietan, sarbideen kokapena eta neurriak xehetasun azterlanean adieraziko dira.

Betiere, hodiak, kutxetak, zintarriak edo industrialdeko beste instalazio orokor batzuk hondatu edo hautsiz gero, batez ere obrak egiten direnean, berehala konpondu beharko dira lurzatiaren esleipen-hartzailearen kontura.

Orobat, jabearen eginkizuna izanen da urbanizazioa osatzea bere lurzatiak okupatzen duen fronte guztian, bide publikoraino; horretarako, dagozkion espaloi tarteak egin beharko ditu, baita bertan sartzeko beharrezkoak diren zintarriko koxkak kentzeko lanak eta bere lurzatiaren kanpo aldeko berdegunearen egokitzapenak ere.

Lurzatietara sartzeko eremuak errodadura-geruzak duen ubidea izanen du muga, alde batetik, eta lurzatiaren itxitura, bestetik. Ubidea ez da inola ere moztuko. Erabili beharreko materiala urbanizazio proiektuan adieraziko da.

35. artikulua. AN-1: Poligonoko zerbitzu orokorrekiko lotura.

Lurzati bakoitzak lotura bakarra izanen du ura banatzeko sare orokorrarekin eta argindar, telefono eta abarren sareekin, eta jabearen kontura izanen dira lotura paratzearen ondoriozko gastuak eta kostuak.

Ura banatzeko sareko hargunea horretarako aurreikusten diren adarretan eginen da, eta lurzatiaren barnean ur-kontagailu bakarra paratu beharko da, adierazten zaion motakoa, eta aise iristeko moduko lekuetan, haren irakurketa eta kontrola egiteko.

Halaber, hargunearen tokian ura eteteko giltza paratu beharko dute, sare orokorraren ondoan, baita behar den kutxeta ere, hura jadanik egina ez badago.

Enpresa banatzaileek edo paratzaile baimenduek eginen dituzte argindarraren eta telefonoaren sareekiko loturak, eta lurzatiaren jabearen kontura izanen dira legez dagozkion gastuak eta kostuak, une bakoitzean indarra duen araudi orokorrean xedatutakoari jarraikiz.

Hondakin uren eta euri uren kolektoreekiko loturek ezarri behar den eskualdeari dagokion ur-mankomunitatearen arauak eta hondakin-urak kolektore publikoetara isurtzeko legedian ezarritakoak bete beharko dituzte.

Betiere, baimenik gabeko inork ez du loturarik eginen industrialdeko zerbitzu orokorrekin, eta ez du sareetan, hodietan eta instalazioetan eskurik sartuko aldez aurretik Udalaren baimena eskuratu gabe.

36. artikulua. AN-1: Lurzatiaren itxiturak:

Bide publikora ematen duen aurrealdean, lurzatiko itxitura "in situ" egindako hormigoizko zokaloa izanen da 0,60 metroko garaieraraino. Gainean metalezko itxitura zurruna jarriko zaio 2,00 metroraino, horixe izanen baita gehieneko garaiera osoa. Hutsarteak gutxienez itxituraren %70 izanen dira.

Itxitura horren kanpoaldea erabilera publikoko aparkalekuetarako zona pribatua erabilera publikoko berdegune pribatutik bereizten duen lerrokaduraren gainean egonen da, halakorik bada.

Lurzatien arteko mugetan, itxiturak alanbre malguz egindako sare zuriak izanen dira, kolore bereko barra metalikoetan bermatuak, eta gehienez ere bi metroko garaiera izanen dute lurzatietako sestren gainetik.

Berdeguneei begira, lurzatiaren barnean, itxituraren paraleloan, espezie hostoiraunkorrak (Viburnus tinus) landatuko dira 50 cm-tik behin. Gutxienez 0,7 metroko garaiera duten landareak sartuko dira.

Itxituretako zokaloen garaiera behereneko puntuan neurtuko da. Malda handiko bideen ondoko itxituretan mailak onartuko dira (gehienez ere 60-100 cm).

Erabilera anitzeko eta hirugarren sektoreko lurzatietan itxiturak debekaturik daude. Halaber, lan orduetan, industria lurzatietako aparkalekuak hartuko dituzten erabilera publikoko espazio libre pribatuetara sartzeko bidea zabalik egonen dela bermatu beharko da. Hortaz, ibilgailuak bide publikotik espazio horietara sartzeko ateak ezin izanen dira itxi.

Lurzatietako itxituretako ateak

Lurzatietako itxituretako ateak beren planoan lerratuz zabalduko dira eta goian kordoi horizontala izanen dute. Metalezko panel zurrunaz eginen dira, eta haien gehieneko garaiera ondoan daukaten hesiarena bera izanen da. Hutsarteak gutxienez %70 izanen dira, eta akabera zuria izanen da. Pasabidea 2,5 m zabal izanen da gutxienez.

Ondoko lurzatiko mugatik bereiz eraiki behar den lurzatietan, sarbideen kokapena aukerakoa izanen da. Beren eraikuntza beste bati atxikia izan dezaketen lurzatietako sarbideak bat eginda kokatuko dira bi lurzatitik behin, eta haien kokapena 39. artikuluan eskatzen den xehetasun azterlanean zehaztuko da.

Lurzoru publikoa (bideak eta espaloiak) erabilera publikoko lurzoru pribatutik bereizten duten ateak zabalik utziko dira industria jarduerako lan orduetan.

37. artikulua. AN-1: Lerrokadurak

Eraikuntzaren lerrokadurak planoetan ageri dira: O.2 "Lerrokadurak eta sestrak". Eraikuntzaren lerrokadurek lurzati bakoitzean gehienez okupatu daitekeen azalera definitzen dute. Azalera hori ezinbesteko erreferentzia da eraikigarritasuna kalkulatzeko. Lerrokadura horiek nahitaezkoak dira aipatu planoan ageri diren aurrealde eta alboetan.

Grafikoetan ageri ez diren lurzatiketen kasuan, irizpide orokor gisa, eta kontuan izanik plan sektorial honetan definitutako lurzatiketa gutxi gorabeherakoa dela, gehieneko lerrokadurek jarraian ematen diren erreferentzien arabera definituko dute lurzatiaren albo-mugetarainoko distantzia:

ERAIKUNTZ. ETA LURZAT.

MUGAREN ARTEAN

BEREIZTEKO PASABIDEA

Izkinako lurzatiak, sakonera < 100 m Ez da eskatuko

Bi bideren arteko lurzatiak, sakonera < 100 m Ez da eskatuko

Bide baten eta berdegune baten arteko lurzatiak,

sakonera < 100 m Ez da eskatuko

Sakonera < 60 m duten lurzatiak Ez da eskatuko

Bestelako lurzatiak Eraikuntzaren eta lurzatiko mugaren artean bereizteko 5 m-ko pasabidea utzi behar da

38. artikulua. AN-1: Gehieneko azalera eraikia

Lurzati bakoitzeko gehieneko azalera eraikia araudi honen 1. eranskinean azaltzen da.

Lurzatiak elkartzen direnean, lurzati baten eraikigarritasuna lortzeko, hura osatzen duten jatorrizko lurzati puskak (planoetan eta erantsitako taulan ageri direnak) hartu eta haien eraikigarritasunak proportzionalki banatuko dira, puska bakoitzak emaitzazko lurzatiaren azalerari egiten dion ekarpenaren arabera, halako moduan non industria eremu osorako ateratzen den eraikigarritasuna jatorrizko eraikigarritasunaren berdina izanen den.

Horri dagokionez, erdisotoen eta sotoen azalera ez da azalera eraikitzat hartuko ondoko baldintza hauek betetzen baditu (ikus 2. eranskina):

-Kasuan kasuko forjatuaren perimetroaren %50 baino gehiago jatorrizko lurraren kotatik beheiti gelditzen bada 1,50 metro baino gehiago (forjatu bukatua denean).

-Kasuan kasuko forjatuaren perimetroan itxiera hormak eraikiz gero, horiek eustormak izan behar lukete, 1 m baino garaiera handiagokoak, perimetroaren %50 baino gehiagoan.

Aitzineko baldintzak betez gero, erdisototzat joko da aztertzen den solairuaren azalera, haren sabaia jatorrizko lurraren gainetik 2,5 metro baino gehiagora ez badago (sabaiko forjatuaren goiko kotatik neurturik) proiektuaren eta jatorrizko lurraren edozein profil gainjarritan.

Industriarako lurzatietan ez da onartuko soto edo erdisotorik egitea beheko solairuko eraikuntzaren gehieneko okupazioaren mugetatik kanpo.

Onartuko da sektore bereko lurzatien artean aprobetxamenduen transferentziak egitea, erabilera bereko lurzatiak izan edo ez. Horretarako, lurzati erregularizatuen artean baterako xehetasun azterlana eginen da. Azterlan horrek Nasuinsaren aldeko txostena beharko du aurretiaz. Dena dela, aprobetxamenduen transferentziek ezin izanen dute inoiz ekarri industrialdeko sektoreetako eredu-aprobetxamenduen aldaketarik.

39. artikulua. AN-1: Espazio libreak lurzatien barnean.

Aparkalekuak erabilera publikoko espazio libre pribatuan eginen dira, "Lurzoruaren erabilerak" izeneko O-1 planoan adierazitako atzeraemanguneek zehazten duten espazioan. Aparkalekuak eta gurpildunendako guneak behar bezala zolatuak eta mugatuak egon beharko dira. Lan orduetan, industria lurzatietako aparkalekuak hartuko dituzten erabilera publikoko espazio libre pribatuetara sartzeko bidea zabalik egonen dela bermatu beharko da. Hortaz, ibilgailuak bide publikotik espazio horietara sartzeko ateak ezin izanen dira itxi.

Sarbide eta berdeguneetarako erabilera publikoko eremu pribatuetan zilegi izanen da lurzatiaren sarrera egitea. Berdegunearen gainerako puska berdegune gisa antolatu beharko da. Horrenbestez, lurzatiaren jabeak ureztatzeko sistema jarri beharko du eta landare-espezieak sartu. Zona horiek mendeko finkak izanen dira, azpiegituren eta zerbitzuen pasabidearen ondorioetarako, are mantentze-lanak egiteko ere, eta horrela ezarri beharko da birzatiketa proiektuan.

Sarbide eta berdeguneetarako eta aparkalekuetarako erabilera publikoko eremu pribatuen mantentze-lanak jabearen kontura eta kargura izanen dira.

Lurzatiaren barreneko gainerako espazio libreari zoladura emanen zaio, edo berdegunea izanen da; eraikuntza proiektuan ezarritakoaren arabera urbanizatuko da, eta egoera onean mantenduko da estetikaren eta garbitasunaren aldetik. Hartan aparkatzeko plazak jarriko dira, zenbat eta, galdatzen diren gutxienekoez gain, industriak dituen langile eta premia guztiendako aski.

Debeku da erabat fatxaden eta bide publikoaren arteko eremu libreak salgaiak edo beste gauza batzuk biltegiratzeko erabiltzea, baita bertan edozein instalazio egitea ere (autoak babesteko pergolak eta markesinak izan ezik).

Energia ekoizteko azpiegiturak ezin izanen dira kokatu lurzatietako "gune libre industrial pribatuetan" eta "berdegune pribatuetan". "Aparkalekuetarako erabilera publikoko gune libre industrial pribatuen" kasuan, halako azpiegiturak erabilera toleratuak izaten ahalko dira, betiere ez badute eragozten gune horien funtzio nagusia (ibilgailu eta oinezkoentzako sarbideak, aparkalekuak eta maniobra guneak).

Eraikinaren eta lurzatiaren alboko eta atzeko mugen artean bereizteko pasabideak planoetan zehaztutakoak izanen dira, edo 37. artikulua aplikatzearen ondorioz behar direnak. Eraikinen eta lurzatiaren mugaren artean bereizteko pasabideak libre gelditu beharko dira beti.

Erabilera anitzeko eta hirugarren sektoreko lurzatietan, berdegune eta aparkalekuetarako espazio publikoak, 32. artikuluan adierazten den moduan, xehetasun azterlanaren bidez arautuko dira.

Udalak baimena eman ahalko du, berak ezartzen dituen baldintzekin, jabetza pribatuko espazio libreetan zehar azpiegitura pribatuak egiteko.

Espazio publikoetan bide zortasuna ezarri ahalko da azpiegitura pribatuen alde, Udalak espresuki aukera hori onartzen badie aurkezten zaizkion proiektu jakinei. Aukera hori izanda ere, proiektu horietan definitzen diren sareek eremu pribatuan kokatu behar dira. Ahalik eta toki gutxienetan emanen zaie eremu publikoak gurutzatzeko baimena, Udalaren iritziz behar-beharrezkoak diren tokietan soilik, eta Udalak ezartzen dituen baldintzetan.

40. artikulua. AN-1: Aparkalekuak

Aparkalekuak eta gurpildunentzako eremuak lorezaintzako tratamenduekin behar bezala mugatuak egonen dira, haien inpaktua gutxitzeko. Begi-inpaktu hori lorezaintzako tratamenduen edo zuhaixken bidez babesteko neurriak proiektuan adierazi beharko dira.

Kokatzen diren enpresek lurzoru publikoan aparkatzeko aurreikusitako plazen kopurua handitu beharko dute, erabilera publikoko espazio libre pribatuan aparkatzeko plazak eginez, lurzatiaren tamainaren arabera eska daitekeen gutxieneko kopurura iritsi arte. Kopuru hori azaroaren 22ko 589/1999 Foru Dekretuaren bidez aldatutako apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuaren 26.B artikuluak eskatzen duena da, baina eremuko lurzatien batez besteko azalera erabili beharrean lurzati bakoitzaren azalera erabili behar da. Hala, gutxieneko erreserba (Rmin) hauek aplikatu behar dira:

-Lurzatiak 1.500 m² baino gutxiago baditu: 1 plaza eraikitzen den 70 m²-ko tarte bakoitzeko, erabilera publikoko eremuetan.

-Lurzatiak 1.500 m² edo gehiago eta 3.000 m² baino gutxiago baditu: 1 plaza eraikitzen den 100 m²-ko tarte bakoitzeko, erabilera publikoko eremuetan.

-Lurzatiak 5.000 m² baino gehiago eta 20.000 m² baino gutxiago baditu: 1 plaza eraikitzen den 150 m²-ko tarte bakoitzeko, erabilera publikoko eremuetan.

-Lurzatiak 5.000 m² baino gehiago eta 20.000 m² baino gutxiago baditu: 1 plaza eraikitzen den 200 m²-ko tarte bakoitzeko, erabilera publikoko eremuetan.

-Lurzatiak 20.000 m² baino gehiago baditu: ez da beharrezkoa izanen espazio publikoan aparkatzeko plazarik aurreikustea.

-Erabilera anitzeko eta hirugarren sektoreko jardueretarako lurzatiak, saltoki handiak izan ezik: 1 plaza eraikitzen den 50 m²-ko tarte bakoitzeko, erabilera publikoko eremuetan.

Hona hemen formula bat lurzati bateko erabilera publikoko lurzoru pribatuan aparkatzeko plazen gutxieneko kopurua (A) kalkulatzeko:

A (lurzatiko erabilera publikoko lurzoru pribatuan aparkatzeko plazak, gutxienez) = ( Eppro / Rmin ) - App

Azalpena:

Eppro: proiektatu eta gauzatu den azalera eraikia.

Rmin: lurzatiaren azaleraren arabera 589/1999 Foru Dekretuak eskatzen duen gutxieneko erreserba.

App: lurzatiari lurzoru publikoan aparkatzeko dagozkion plazen kopurua.

Industria lurzati bakoitzari lurzoru publikoan aparkatzeko dagozkion plazen kopurua (App) kalkulatzeko, lurzoru publikoan aparkatzeko plazen kopuru osoa (Apt) proportzionalki banatu behar da, lurzati bakoitzaren gehieneko eraikigarritasunak (Ep) industria eremuko industria erabilerarako eraikigarritasun osoan (Eti) hartzen duen portzentajearen arabera. Formula gisa adierazita:

App (lurzoru publikoan aparkatzeko plazen banaketa proportzionala) = Apt x Ep / Eti

Erabilera anitzeko eta hirugarren sektoreko lurzatietan, (App) balio hori zero da, hau da, lurzati horiek ez dute bide publikoetan aparkatzeko plazarik behar.

Erabilera anitzeko eta hirugarren sektoreko lurzatietako aparkalekuak sotoan egiten badira, aparkalekuen azalera eraikuntzak beheko solairuan duen okupazioa baino handiagoa izan daiteke. Halako lurzatiek aparkatzeko plaza bat izanen dute eraikitzen den 50 m²-ko tarte bakoitzeko.

Erabilera anitzeko eta hirugarren sektoreko lurzatietan, berdegune eta aparkalekuetarako espazio publikoak, 32. artikuluan adierazten den moduan, xehetasun azterlanaren bidez arautuko dira.

Plaza kontaketari dagokionez, aparkatzeko zelaiguneetan, 25 m²-ko okupazioa kontatuko da gutxienez aparkatzeko plaza bakoitzeko.

Erabilera publikoko lurzoru pribatuko zelaiguneak aski ez badira behar diren aparkalekuetarako, horiek eraikinen erdisoto edo sotoetan paratuko dira, sarbide publikoa izanen dutela, betiere gehieneko eraikigarritasun indizea duen aldean egiten ez badira.

Lurzati bateko sarbide guztien zabalera 10 metrotik gorakoa denean, lurzatiaren barrenean jarri beharreko aparkaleku kopurua handitu beharko da, zenbat eta 10 metrotik gorako sarbideetatik bide publikoan kentzen diren aparkalekuen kopuru bera.

Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea aldatu zuen martxoaren 25eko 22/2003 Foru Legeak aparkalekuei buruz ezartzen duena betetzearren, mugikortasun mugatua dutenak garraiatzeko ibilgailuentzako erreserba eginen da, hain zuzen, aparkatzeko plaza guztien %6, lege hori garatzeko erregelamenduan ezartzen diren baldintzetan. Nolanahi ere, lege eta erregelamendu horiek diotena beteko da, hala nola horiek osatu edo ordezteko legediak ezartzen duena.

AHTrako azpiegituretarako erreserbaren ondoan, kamioiak aparkatzeko guneak aurreikusita daude. Horien ordez berdeguneak ezarri ahal izanen dira urbanizazio proiektuan.

41. artikulua. AN-1: Fatxadak eta estalkiak

Fatxaden osaera, materialak eta koloreak nahierara aukeratuko dira, alde guztietan.

Fatxadetan erabili beharreko materialak, edozein dela ere fatxada horien orientazioa, kalitate onekoak izanen dira, gutienez zarpeatu eta pintatuta emanen zaie akabera, edo bestela bistako hormigoi bereziko bloke aurrefabrikatua edo bistako zeramikazko adreilua erabiliko da. Ahaleginak eginen dira fatxada nagusi guztiek itxura estetiko ona izan dezaten, eta halaber industrialdeko espazio publikoetatik oso-osorik ez bada ere ikusten diren mehelinetan ere.

Nabe atxikiak eraiki daitezkeen etxesailetarako xehetasun azterlana eginen da. Bertan fatxada nagusiak definituko dira. Horri dagokionez, honako hauek hartuko dira fatxada nagusitzat: bide-sistemara jotzen duten fatxada guztiak, erabilera anitzeko eta hirugarren sektoreko lurzatietara jotzen duten albo-fatxadak, S-13 sektoreko 13. etxesaileko atzealdeko fatxadak eta alboko fatxaden lehenbiziko 5 metroak, mehelinak ez badira edo bide batekiko gehieneko lerrokadura duten lurzatiekin mugakide badira.

Xehetasun azterlanean definitu beharko dira, orobat, bideetara eta berdeguneetara jotzen duten fatxadak, S-1 sektoreko 6.40, 8.40 eta 8.15 lurzatietan, eta alboko fatxaden lehenbiziko 5 metroak.

S-1 sektoreko 8.15 lurzatirako xehetasun azterlanean, gainera, sarbideak, aparkalekuetarako erabilera publikoko espazioak eta berdegune pribatuak definitu beharko dira.

42. artikulua. AN-1: Eraikinen garaiera.

Eraikuntzen gehieneko garaiera lurzatiaren tamainaren araberakoa izanen da. Hona irizpideak:

-Azalera 10.000 m²-tik beherakoa duten industria lurzatietan, 10 m, estalkiko egituraren azpialderaino neurtuta.

-Azalera 10.000 m²-tik beherakoa duten industria lurzatietan, 15 m, estalkiko egituraren azpialderaino neurtuta.

-Erabilera anitzeko eta hirugarren sektoreko lurzatietan, 10 m, estalkiko egituraren azpialderaino neurtuta.

Industria lurzatietan, 41. artikuluaren arabera xehetasun azterlana nahitaezkoa bada, berak arautuko ditu fatxada nagusien garaierak.

Enpresak bere produkzio prozesua dela-eta garaiera handiagoaren beharra badu, horren justifikazioa aurkeztu beharko du lizentziaren xede den proiektuan.

43. artikulua. AN-1: Sestrak

Eraikinen zolak bide publikoko espaloia baino beherago para daitezke, betiere hondakin uren eta euri uren behar bezalako hustuketa bermatzen bada.

Nolanahi ere, beharrezkoa baldin bada, dagokion betelana edo material metaketa egin beharko da, baita lurzatiaren barnean behar diren zelaitze lanak ere, betiere jabearen kontura.

Erabilera anitzeko eta hirugarren sektoreko lurzatietan ez da onartuko 2 m-tik gorako garaiera duen eustorma, harri-lubeta edo gisakorik. Perimetroko ezpondek gehienez ere %25eko malda izanen dute.

44. artikulua. AN-1: Mehelinak

Mehelinari atxikita noizbait erabilera desberdineko beste etxe bat eraikitzeko aukera egonez gero, mehelinak goialdean petrila eduki behar du, gutxienez metro batekoa, estalkiaren gainaldetik neurtuta, eta kasuan kasuko jardueraren arabera suaren kontrako erresistentzia egokia duena, sua eraikin batetik bestera igaro ez dadin.

Lurzati eraikiezinetako mehelinetan, espazio libre pribatuei jarraipena ematen ahalko zaie barrenetik, leku horretan itxiturarik egin gabe, ukitutako jabeek horrela adosten badute. Bi aldeek eskatzen badute, 36. artikuluan adierazitako irizpideekin bat eginen da itxitura hori, eta bi jabeen kontura. Sestrek jarraipenik ez badute, hormigoizko hormatxo baten bidez osatuko dira leku horretan, lurzati bakoitzean urak beren aldetik hustuko direla bermatuko duena.

45. artikulua. AN-1: Bulegoak eta etxebizitzak

Industria jardueretarako bulego osagarriak instalatzea onartuko da.

Eraikitako 5.000 metro karratu baino gehiago dituzten lurzatietan, haien zerbitzurako baizik ez diren etxebizitzak onartuko dira. Lurzati bakoitzeko etxebizitza bat egiten ahalko da gehienez, eta haien azalera, gehienez, 120 metro karratu.

Bulegoek eta etxebizitzek bide publikoari begira izanen dute fatxada, lurzati bakoitzeko nahitaezko lerrokaduran, edo bestela eraikuntza bakartuak izanen dira, baina betiere gehieneko lerrokaduren barnekoak.

46. artikulua. AN-1: Errotuluak eta iragarkiak.

Instalazioetako errotulu eta logotipoak fatxadetan jarriko dira. Horien diseinua eta materialak eraikuntza proiektuan sartuko dira. Fatxadaren lerrotik kanpora gehienez ere 7 cm irten ahalko dira. Debeku dira bandera moduko errotuluak.

Lurzatietako itxituretan edo eraiki gabeko espazio pribatuetan errotuluak jarri ahalko dira, 1 m-tik beherako garaiera badute eta lurretik 1,50 metro baino gutxiagora kokatzen badira. Letra solteak edukiko dituzte, gehienez ere 50 cm garai, horma-atal itsuaren gainean, eta logotipoa 100 x 100 cm-koa izanen da gehienez.

47. artikulua. AN-1: Markesinak

Ibilgailuak eta pertsonak babesteko markesinak jartzea onartzen da, sarrera-irteeretan. Gehieneko sakonera 5 m izanen da.

48. artikulua. AN-1: Tximiniak eta elementu arkitektoniko adierazgarriak

Eraikinarentzat erreferentziazko eta formazko adierazle garrantzitsuak diren elementu arkitektonikoak jartzea onartzen da, baina beti eraikin-bolumentzat hartuko dira, okupazioa eta eraikigarritasuna kalkulatzeko.

49. artikulua. AN-1: Landaredia

Lurzati bakoitzeko barneko urbanizazio proiektuan berdeguneetako landare-tratamendua adierazi beharko da, espezieak, kokapena, dentsitatea eta eitea adierazita.

IV. KAPITULUA - 2

AN-2 arau eremuko araudi partikularra

50. artikulua. AN-2: Lurzatietako sarbideak.

Lurzatien barrenean edozein obra egin baino lehen, lurzatiaren aurreko hodi guztiak edo lurzatiaren barrenetik zortasunpean igarotzen direnak sendotu eta babestu beharko dira, gero ibilgailuak lurzatira sartzeko behin betiko bidea paratuko den alde osoan. Sendotze lan horiek lurzatian kokatu nahi den enpresaren kontura izanen dira.

Betiere, hodiak, kutxetak, zintarriak edo industrialdeko beste instalazio orokor batzuk hondatu edo hautsiz gero, batez ere obrak egiten direnean, berehala konpondu beharko dira lurzatiaren esleipen-hartzailearen kontura.

Behin betiko sarbideak lizentziarako aurkezten den eraikuntza proiektuan sartuko dira. Lurzatiaren barneko urbanizazioari aplikatu behar zaizkion irizpide berak hartuko dira kontuan haiek kokatu eta egiteko. Hori guztia, araudi honen 32. artikuluan eraikuntza lizentzia lortzeko ezartzen diren baldintza zehatzen arabera.

Orobat, jabearen eginkizuna izanen da urbanizazioa osatzea bere lurzatiak okupatzen duen fronte guztian, bide publikoraino; horretarako, dagozkion espaloi tarteak egin beharko ditu, baita bertan sartzeko beharrezkoak diren zintarriko koxkak kentzeko lanak eta bere lurzatiaren kanpo aldeko berdegunearen egokitzapenak ere.

51. artikulua. AN-2: Poligonoko zerbitzu orokorrekiko lotura.

Lurzati bakoitzak lotura bakarra izanen du ura banatzeko sare orokorrarekin eta argindar, telefono eta abarren sareekin, eta jabearen kontura izanen dira lotura paratzearen ondoriozko gastuak eta kostuak.

Ura banatzeko sareko hargunea horretarako aurreikusten diren adarretan eginen da, eta lurzatiaren barnean ur-kontagailu bakarra paratu beharko da, adierazten zaion motakoa, eta aise iristeko moduko lekuetan, haren irakurketa eta kontrola egiteko.

Halaber, hargunearen tokian ura eteteko giltza paratu beharko dute, sare orokorraren ondoan, baita behar den kutxeta ere, hura jadanik egina ez badago.

Enpresa banatzaileek edo paratzaile baimenduek eginen dituzte argindarraren eta telefonoaren sareekiko loturak, eta lurzatiaren jabearen kontura izanen dira legez dagozkion gastuak eta kostuak, une bakoitzean indarra duen araudi orokorrean xedatutakoari jarraikiz.

Hondakin uren eta euri uren kolektoreekiko loturek ezarri behar den eskualdeari dagokion ur-mankomunitatearen arauak eta hondakin-urak kolektore publikoetara isurtzeko legedian ezarritakoak bete beharko dituzte.

Betiere, baimenik gabeko inork ez du loturarik eginen industrialdeko zerbitzu orokorrekin, eta ez du sareetan, hodietan eta instalazioetan eskurik sartuko aldez aurretik Udalaren baimena eskuratu gabe.

52. artikulua. AN-2: Lurzatiaren itxiturak

Debekaturik dago lurzatietan itxiturak egitea edozein elementurekin, obrakoa izan nahiz landare-tratamendukoa, eremuko urbanizazio publikoaren parte diren lorategietako elementuak edo hiri-hornigarriak izan ezik, nahiz eta lurzati batean egon.

53. artikulua. AN-2: Lerrokadurak. Eraikinak okupatutako azalera.

Lerrokadurei buruzko informazio grafikoan bi lerrokadura mota definitzen dira: "gehieneko lerrokadurak" dira sestra gaineko eraikuntzak inola ere gainditu ezin dituenak, eta "erreferentziazko lerrokadurak", berriz, eraikuntzak gainditu ahal izanen ditu baldin eta lerrokadura horietatik kanpo eraikuntzak okupatzen duen azalera, oinplanoan, okupatutako azalera osoaren %20 baino gehiago ez bada, eta, gainera, eraikuntzatik gutxienez 10 m-ko tartea badago alboko lurzatiaren mugaraino. Onartu ahal izanen dira 10 m baino tarte txikiagoak, xehetasun azterlana egiten bada ondoko lurzatiarekin batera, ukitutako bi lurzatietako eraikuntzak batera antolatzeko.

Irizpide orokor gisa, eta kontuan izanik plan sektorial honetan ematen den lurzatiketa gutxi gorabeherakoa dela, lurzatietako lerrokadurek, grafikoetan emandakoak berak ez badira, lurzatiaren mugetaraino 20 m-ko distantzia definitu behar dute.

"Eraikuntzak okupatutako azalera" eraikuntzaren bolumenak plano horizontalean duen proiekzioa da. Ibilgailuak babesteko markesinak eta eraikuntzapeko espazio publiko irekiak ez dira kontuan hartuko eraikuntzak okupatzen duen azaleraren neurketan. Espazio libre horiek langaz itxita badaude erabilera publikoa eragozteko, edo lurrean egindako aldaketa handien ondorioz (59. artikuluan definituak) haiek erabiltzerik ez badago, kontuan hartu beharko dira okupatutako azaleraren neurketan.

"Eraikuntzak okupatzen duen azalera" aldatu eginen da lurzatien kokapenaren arabera, eta gehienez ere lurzatiaren azalera osoaren %20 izanen da.

Eraikineko instalazioak eraikinaren ataltzat hartuko dira eta eraikuntzaren mugetatik kanpo daudenak kontuan hartuko dira okupatutako azaleraren neurketan.

Gainera, eraikuntzetatik gutxieneko distantziak utzi beharko dira lurzatietan kokatutako zerbitzu-azpiegituretaraino.

54. artikulua. AN-2: Azalera eraikia eta azalera zolatua

"Azalera eraikia" eraikuntzako solairu guztietako azalera eraikien batura da.

Lurzati bakoitzeko gehieneko azalera eraikia araudi honen 1. eranskinean azaltzen da.

Horri dagokionez, erdisotoen eta sotoen azalera ez da azalera eraikitzat hartuko ondoko baldintza hauek betetzen baditu (ikus araudiaren 2. eranskina):

-Kasuan kasuko forjatuaren perimetroaren %50 baino gehiago jatorrizko lurraren kotatik beheiti gelditzen bada 1,50 metro baino gehiago (forjatu bukatua denean).

-Kasuan kasuko forjatuaren perimetroan itxiera hormak eraikiz gero, horiek eustormak izan behar lukete, 1 m baino garaiera handiagokoak, perimetroaren %50 baino gehiagoan.

Aitzineko baldintzak betez gero, erdisototzat joko da aztertzen den solairuaren azalera, haren sabaia jatorrizko lurraren gainetik 2,5 metro baino gehiagora ez badago (sabaiko forjatuaren goiko kotatik neurturik) proiektuaren eta jatorrizko lurraren edozein profil gainjarritan. Jatorrizko lurraren kota, edo jatorrizko lurra, urbanizazio proiektuan definitutako behin betiko lurra da.

Lurzatiko "azalera zolatua" kalkulatzeko, lurzatiaren barneko aparkaleku eta bideez gainera, kontuan hartu behar dira jabetza pribatuko eta erabilera publikoko gune zolatuak, beren perimetroaren %50 baino gehiago itxia ez badute. Azalera zolatua lurzatiaren azaleraren %25 izan daiteke gehienez ere. Ez da "azalera zolatu" gisa zenbatuko "eraikuntzak okupatzen duen azalera". Lorategi guneak "azalera zolatu" gisa zenbatu behar dira, 10 m-ko diametroa duen zirkulu bat barnean sartzen ez bada.

Azalera zolatutik gutxienez 10 m-ko distantzia egonen da ondoko lurzatiaren mugaraino. Onartu ahal izanen dira 10 m-tik beherako distantziak, ondoko lurzatiarekin batera xehetasun azterlana egiten bada bi lurzatietako zoladurak batera antolatzeko.

Onartuko da sektore bereko lurzatien artean aprobetxamenduen transferentziak egitea, erabilera bereko lurzatiak izan edo ez. Horretarako, lurzati erregularizatuen artean baterako xehetasun azterlana eginen da. Azterlan horrek Nasuinsaren aldeko txostena beharko du aurretiaz. Dena dela, aprobetxamenduen transferentziek ezin izanen dute inoiz ekarri industrialdeko sektoreetako eredu-aprobetxamenduen aldaketarik.

55. artikulua. AN-2: Espazio libreak lurzatien barnean.

Lurzatiek zortasuna izanen dute oinezkoen bideek haiek zeharkatzeko, eremuko apaingarri eta hiri-hornigarriak haietan jartzeko eta azpiegitura eta zerbitzuek haiek zeharkatzeko, mantentze lanak barne, eta horrela ezarri beharko da birzatitze proiektuan.

Lurzatian eraikuntzarik eta zoladurarik gabe gelditzen dena jabetza pribatukoa izanen da, baina erabilera publikokoa lurrazalean, eta lurzatian kokatzen den enpresak lorategi bihurtu beharko du. Haren ezaugarriak zehaztu beharko dira lizentziarako aurkezten den eraikuntza proiektuan, berdeguneen tratamendua eta ureztapen eta argiztapen sareak ere barne direla. Hori guztia, koherentzia lortu nahi delako parkea urbanizatzeko proiektuan entitate sustatzaileak espazio publikoetarako zehazten duenarekin (adibidea: ureztatzeko harguneak sare nagusiarekin lotuko dira edo kontagailu bereizia izanen dute, baina harguneen erabilera publikoa bermatuko da), eta lizentziaren tramitazioari dagokionez 31. artikuluan aipatzen diren ondorioekin.

Gutxienez lurzatiaren azalera osoaren %55 izanen da lorategi.

Lorategi gune horiek, lorategitzat zenbatu ahal izan daitezen, barnean 10 m-ko zirkulu bat sartzeko adinakoak izan behar dute. Bestela azalera zolatutzat hartuko dira, 54. artikuluari jarraituz. Gainera, haiek zenbatu ahal izateko, jatorrizko lurrak ez du funtsezko aldaketarik izan behar (59. artikuluan definituak). Bestela "eraikuntzak okupatzen duen azalera" gisa zenbatuko dira.

Erabat debekaturik dago eraikuntzak okupatzen ez dituen aldeetan salgaiak edo bestelako gauzak biltegiratzea eta inolako instalaziorik kokatzea aldi baterako edo behin betiko, ez bazaie berariazko baimena ematen, agiri honetan eskatzen diren baldintzen pean.

Energia ekoizteko azpiegiturak, azalera okupatuari dagokionez, eraikuntzatzat joko dira, salbu eta ibilgailuak babesteko markesinetan jartzen direnean, eta 53-AN-2 artikuluan azaldutako irizpideak erabiliko dira haien zenbaketan. Oinplanoko okupazio hori eraikigarritasunaren kalkuluan ere zenbatuko da.

56. artikulua. AN-2: Aparkalekuak

Erabilera publikoko espazio libre pribatuan aparkatzeko plazak egin beharko dira, lurzatian proiektaturiko azalera eraikiaren arabera eska daitekeen gutxieneko plaza kopurura iritsi arte, eraikuntzetako erdisoto edo sotoetako plazei gehituta. Aparkatzeko guneak, errodadura guneak bezala, lorezaintzako tratamenduen bidez behar bezala mugatuko dira beren inpaktua gutxitzeko.

Aparkatzeko guneen begi-inpaktua gutxituko da, lurraren topografia egokituz haiek ezkutatzeko. Aparkalekuen begi-inpaktua gutxitzeko babesa, hots, lorategi edo zuhaixken bidezko tratamendua, proiektuan definituko da. Ibilgailu arinak babesteko itzalpea ere zuhaixka edo zuhaitzen bidez lortuko da. Hori guztia, araudi honen artikulu egokian lizentziak emateko ezarritako irizpideei jarraituz eginen da.

Aurreikusten diren erabilerak kontuan izanik, indarra duen legeriaren eskakizuna gainditzea planteatzen da aparkalekuei dagokienez, aparkatzeko plazak eginez erabilera publikoko eremu pribatuetan; lurzatien barnean kokatzen diren enpresek egin beharko dituzte plaza horiek. Irizpide horri jarraituz, eta aparkatzeko zelaiguneek paisaian duten eragina arintze aldera, enpresek ahalik eta aparkaleku gehien eginen dute lurrazalean, eta eraikuntzaren barnean eginen dituzte gainerako aparkalekuak, lurrazalean tokirik ez dutenak.

Gutxienez ere, enpresa bakoitzari bere jarduerarako behar diren aparkalekuak eskatuko zaizkio. Ratio hau erabiliko da: aparkalekuetarako ez den azalera eraikiaren 30 m²-ko tarte bakoitzeko, aparkatzeko plaza bat. Hala, eraikuntzarik gabeko lurretan aparkatzeko guneak urbanizatzea onartuko da, behar diren aparkatzeko plazen kopurua osatzeko. Aparkalekuen azalera lurzatiaren azaleraren %25 izanen da gehienez ere. Behar diren gainerako aparkalekuak eraikinean eginen dira.

Plaza kontaketari dagokionez, kanpoan aparkatzeko zelaiguneetan, 25 m²-ko okupazioa kontatuko da aparkatzeko plaza bakoitzeko.

57. artikulua. AN-2: Fatxadak eta estalkiak

Fatxaden eta estalkien osaera, materialak eta koloreak nahierara aukeratuko dira, alde guztietan. Eraikineko instalazioak eraikinetik kanpo daudenean, instalazio horiei barneko urbanizazioaren tratamendua eman behar zaie paisaiari dagokionez, araudi honen artikulu egokian azaltzen diren ondorioekin.

Lizentziarako aurkezten den proiektuan eraikinaren irudi zehatzak emanen dira (fatxada guztien ikuspegiak, estalkiarena eta lurzatiaren tratamenduarena), urbanizazio proiektuarekin bat datozen aztertu ahal izateko.

58. artikulua. AN-2: Eraikinen garaiera.

Eraikuntzen gehieneko garaiera kalkulatzeko, araudi honetan definitutako eraikuntza-bolumenak aplikatuko dira.

Gainera, eraikuntzaren bolumenak (m3-tan) ez du gaindituko balio hau: "eraikuntzak okupatzen duen azalera", lurzati bakoitzean onartzen den gehienekoa alegia, sotoak eta erdisotoak kontuan hartu gabe, bider 12.

59. artikulua. AN-2: Sestrak

Lurzatiko espazio libreetan UPSko urbanizazio proiektuko sestrak aldatu nahi badira, aldaketak lizentziarako aurkezten den proiektuan definitu behar dira, araudi honen 32. artikuluan aipatutako ondorioekin, eta ez dute lurraren jatorrizko egoeraren funtsezko aldaketarik eragin behar, plan sektorialak aurreikusten dituen eta urbanizazio proiektuan definitu behar diren erabilera publikoko espazioen koherentzia lortzeko.

Lurraren jatorrizko egoera edo jatorrizko malda deitzen zaio urbanizazio proiektuan eta horren exekuzioan definitutako behin betiko lurrari.

Lur mugimendua "funtsezko aldaketa" dela ulertuko da baldin eta sortzen diren ezpondek %20tik gorako malda badute luzetara edo zeharka, jatorrizko malda leunagoa zen tokietan. Ez da onartuko lurrari eusteko elementuak erabiltzea sestrak aldatzeko edo lurzatiko espazio libreetan maldak saihesteko.

Betiere, lurzatietako mugetako sestrek bat egin behar dute espazio publikoetako edo beste lurzati batzuetako lurraren sestrekin. Horregatik, debekaturik daude lurrari eusteko elementu artifizialak lurzatietako espazio libreetan, eraikuntzak okupatu dezakeen gehieneko azaleratik kanpo.

60. artikulua. AN-2: Etxebizitzak

Onartuko da etxebizitzak egitea, jardueraren zerbitzurako bakar-bakarrik, eta ezargunearen azalera eraikia 3.000 m2-tik gorakoa baldin bada. Horrelako lurzati bakoitzeko etxebizitza bakarra egiten ahalko da, eta haren azalera eraikia, gehienez, 120 metro karratukoa izanen da.

Etxebizitza eraikuntza nagusiaren barnean egonen da.

61. artikulua. AN-2: Errotuluak eta iragarkiak.

Errotulu eta logotipoen diseinua lizentziarako aurkezten den eraikuntza proiektuan sartuko da, araudi honen artikulu egokian azaltzen den moduan. Gainera, entitate sustatzailearen adostasuna erantsi beharko zaio, lizentziaren xede diren lurzatietako hiri-tratamendua bat etor dadin entitate sustatzaileak urbanizazio proiektuan definituko duen urbanizazio orokorrarekin.

62. artikulua. AN-2: Elementu arkitektoniko bereziak

Eraikinarentzat erreferentziazko eta formazko adierazle garrantzitsuak diren elementu arkitektonikoak jartzea onartzen da, baina beti eraikin-bolumentzat hartuko dira, okupazioa eta eraikigarritasuna kalkulatzeko.

63. artikulua. AN-2: Landaredia

Jarduera ekonomikoetarako eremua urbanizatzeko proiektuak zuhaitzen landaketa definituko du berdegune publiko guztietan eta erabilera publikoko gune pribatuetan (gehieneko okupazio-lerroetatik kanpora). Aipatutako proiektuan aintzat hartu beharreko eremu horien barneko bide ertzetan, paisaia-tratamendurako zerrenda berdeetan eta horrelako guneetan ere, zuhaixkak eta zuhaitzak landatu ahal izanen dira urbanizazio proiektuaren exekuzioan.

Gehieneko okupazioaren mugen barneko gune okupatu gabeak lurzatian kokatzen den enpresak definituko ditu bere eraikuntza proiektuan.

Kokatzen den enpresa bakoitzaren betebeharra izanen da lurzatiko sarbidea egiteko aldatu duen berdegunea berriz egokitzea.

64. artikulua. AN-2: Zerrenda erako pasabide ekologikoa

"Zerrenda erako pasabide ekologikoa" delako erabilera duen eremua gutxi gorabeherakoa da eta berdegune gisa garatzen ahal da. Pasabide ekologikorako erabilera horri eusten bazaio, eremu hau urbanizazio proiektuan edota ingurumena lehengoratzeko proiektuan sartuko da, honako determinazio hauekin:

Eremu horiek berdegune naturalizatu gisa tratatuko dira, eta oinezko, txirrindulari eta zaldizkoentzako ibilbide gisa; CRVE eta P-11 abelbideak lotuko dituzte.

Haien barnean ibilgailu motordunentzako bideak onartu ahal izanen dira, pasabide ekologikoko zeharkako gurutzaguneak badira, ahalik eta laburrenak, eta haien beharra behar bezala justifikatzen bada.

Lurpeko azpiegiturek ez dute murrizketarik izanen. Aireko azpiegiturak onartu ahal izanen dira baldin eta pasabide ekologikoko zeharkako gurutzaguneak badira, ahalik eta laburrenak, eta haien beharra behar adina justifikatzen bada.

IV. KAPITULUA - 3

AN-3 arau eremuko araudi partikularra

65. artikulua. AN-3: Zerrenda erako pasabide ekologikoa

Aplikagarria izanen da 63.-AN-2 artikulua.

Gutxi gorabeherakoa denez, eremu honetarako beste erabilera bat zehazten ahalko da S-3 sektorea garatuko duen plan partzialean.

1. FITXA: S1 SEKTOREA. AR-1 BANAKETA EREMUA

Egiturazko determinazioak

Lurzoruaren sailkapena eta kategoriak:

Urbanizagarri, sektorizatu eta antolatua (eraldatzen ari den landa lurzorua, ekainaren 20 2/2008 LEDaren arabera)

Sektorea:

Antolamendurako oinarrizko baldintza eta irizpideak

Bakarra: Azalera = 2.202.192 m².

Atxikitako bide sistema orokorrak:

SG-3 eta SG-1.

SG-3ren azalera: 93.240 m²

SG-1en azalera: 19.137 m²

Erabilera orokorra:

Gehieneko aprobetxamendua:

Banaketa eremua:

Eredu-aprobetxamendua:

Homogeneizazio koefizienteak

Enpresa jarduerak

454.333 m² (erabilera orokorrari dagozkio)

Bakarra

0,20 m²/m²

Enpresa jarduera: 1

Industria, beheko solairuan: 0.5

Industria, goiko solairuetan: 0,4

Askotarikoak eta hirugarren sektorea: 1

Plan sektorial honetako gainerako determinazioak determinazio xehakatuak dira, 35/02 Foru Legearen 49.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

2. FITXA: S-2 SEKTOREA. AR-2 BANAKETA EREMUA

Egiturazko determinazioak

Lurzoruaren sailkapena eta kategoriak:

Urbanizagarri, sektorizatu eta antolatua (eraldatzen ari den landa lurzorua, ekainaren 20 2/2008 LEDaren arabera)

Sektorea:

Antolamendurako oinarrizko baldintza eta irizpideak

Bakarra: azalera 2.187.310 m².

Atxikitako bide sistema orokorrak:

SG-2. Azalera: 35.488 m²

Erabilera orokorra:

Gehieneko aprobetxamendua:

Banaketa eremua:

Eredu-aprobetxamendua:

Homogeneizazio koefizienteak

Industria

794.914 m² (erabilera orokorrari dagozkio)

Bakarra

0,36 m²/m²

Industria, beheko solairuan: 1

Industria, goiko solairuetan: 0,8

Askotarikoak eta hirugarren sektorea: 2

Plan sektorial honetako gainerako determinazioak determinazio xehakatuak dira, 35/02 Foru Legearen 49.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

3. FITXA: S-3 SEKTOREA. AR-3 BANAKETA EREMUA

Egiturazko determinazioak

Lurzoruaren sailkapena eta kategoriak:

Urbanizagarri, sektorizatu eta antolatua (eraldatzen ari den landa lurzorua, ekainaren 20 2/2008 LEDaren arabera)

Sektorea:

Antolamendurako oinarrizko baldintza eta irizpideak

Bakarra: azalera 867.725 m².

Sektorerako sarbideak bakarrik

Sistema orokorrak

Ez

Erabilera orokorra:

Gehieneko aprobetxamendua:

Banaketa eremua:

Eredu-aprobetxamendua:

Homogeneizazio koefizienteak

Hirugarren sektorea-zerbitzuak

454.333 m² (erabilera orokorrari dagozkio)

Bakarra

0,175 m²/m²

Hirugarren sektorea-zerbitzuak: 1

Plan sektorial honetako gainerako determinazioak determinazio xehakatuak dira, 35/02 Foru Legearen 49.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta dagokien plan partzialean ezarriko dira.

ERANSKINAK

Araudi honen osagarri gisa, "Lurzatiei buruzko arauak: laburpen taula" izenekoan zehatz azaltzen dira gehieneko okupazioak eta eraikuntzen azalera eraikigarriak, behin betiko lurzatiketan ezartzen diren lurzatietarako. Solairu bat erdisototzat jotzeko baldintzen grafikoak ere erantsi dira.

Iruñean, 2008ko urrian.-Arkitektoak, Javier Fernández Militino y eta Javier Pascual Goñi.

ARAUDIAREN 1. ERANSKINA

Lurzatiei buruzko arauak: Laburpen taula

S-1 SEKTOREA. AR-1. UE-1

Industriarako lurzatiak:

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

1.1 2.859 1.433 1.720 512 0 914

1.4 5.650 4.217 5.060 1.012 0 421

1.5 1.977 1.475 1.770 354 0 148

1.6 2.312 1.475 1.770 414 0 423

1. ETXESAILA, GUZTIRA 12.798 8.600 10.320 2.292 0 1.906

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

2.1 5.747 2.920 3.504 624 0 2.203

2.2 4.972 3.097 3.716 540 0 1.335

2.3 5.193 3.274 3.929 564 0 1.355

2.4 5.172 3.274 3.929 543 0 1.355

2. ETXESAILA, GUZTIRA 21.084 12.565 15.078 2.271 0 6.248

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

3.1 6.370 3.217 3.860 780 0 2.373

3.2 5.513 3.412 4.094 675 0 1.426

3.3 5.757 3.608 4.330 705 0 1.444

3.4 5.736 3.608 4.330 684 0 1.444

3. ETXESAILA, GUZTIRA 23.376 13.845 16.614 2.844 0 6.687

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

4.1 5.408 2.772 3.326 780 0 1.856

4.2 4.680 2.940 3.528 675 0 1.065

4.3 4.888 3.108 3.729 705 0 1.075

4.4 4.888 3.108 3.729 705 0 1.075

4.5 42.188 28.900 31.790 2.505 0 10.783

4.6 18.564 12.728 14.001 2.436 1.260 2.140

4.7 21.585 14.500 15.652 2.436 1.260 3.389

4.8 17.078 10.500 11.550 2.436 1.260 2.882

4.9 12.149 6.100 6.710 2.436 1.209 2.404

4. ETXESAILA, GUZTIRA 131.428 84.656 94.015 15.114 4.989 26.669

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

5.1 30.141 13.400 14.740 3.763 1.705 11.273

5. ETXESAILA, GUZTIRA 30.141 13.400 14.740 3.763 1.705 11.273

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

6.1 9.520 6.210 7.452 840 280 2.190

6.2 9.520 6.210 7.452 840 280 2.190

6.3 9.520 6.210 7.452 840 280 2.190

6.4 9.520 6.210 7.452 840 280 2.190

6.5 9.520 6.210 7.452 840 280 2.190

6.6 9.520 6.210 7.452 840 280 2.190

6.7 9.520 6.210 7.452 840 280 2.190

6.8 9.520 6.210 7.452 840 280 2.190

6.9 9.520 6.210 7.452 840 280 1.730

6.10 1.225 878 1.054 0 0 347

6.11 850 765 918 0 0 85

6.12 850 765 918 0 0 85

6.13 850 765 918 0 0 85

6.14 850 765 918 0 0 85

6.15 850 765 918 0 0 85

6.16 850 765 918 0 0 85

6.17 850 765 918 0 0 85

6.18 1.225 878 1.054 0 0 347

6.19 9.159 0 0 8.240 919 0

6.20 1.225 878 1.054 0 0 347

6.21 850 765 918 0 0 85

6.22 850 765 918 0 0 85

6.23 850 765 918 0 0 85

6.24 850 765 918 0 0 85

6.25 850 765 918 0 0 85

6.26 850 765 918 0 0 85

6.27 850 765 918 0 0 85

6.28 1.225 878 1.054 0 0 347

6.29 4.783 0 0 3.988 795 0

6.30 1.225 878 1.054 0 0 347

6.31 850 765 918 0 0 85

6.32 850 765 918 0 0 85

6.33 850 765 918 0 0 85

6.34 850 765 918 0 0 85

6.35 850 765 918 0 0 85

6.36 850 765 918 0 0 85

6.37 850 765 918 0 0 85

6.38 1.225 878 1.054 0 0 347

6.39 7.392 0 0 6.512 880 0

6.40 12.665 8.700 10.440 1.118 373 2.474

6. ETXESAILA, GUZTIRA 144.879 85.923 103.110 27.418 5.487 25.591

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

8.1 1.703 750 900 514 127 312

8.2 1.302 750 900 352 101 99

8.3 1.270 750 900 319 100 101

8.4 1.255 750 900 305 100 100

8.5 1.259 750 900 309 100 100

8.6 1.281 750 900 331 100 100

8.7 2.856 937 1.124 1.306 487 126

8.8 9.520 6.210 7.452 840 280 2.190

8.9 9.520 6.210 7.452 840 280 2.190

8.10 9.520 6.210 7.452 840 280 2.190

8.11 9.520 6.210 7.452 840 280 2.190

8.12 9.520 6.210 7.452 840 280 2.190

8.13 9.520 6.210 7.452 840 280 2.190

8.14 10.624 7.000 8.400 937 312 2.375

8.15 24.893 16.402 18.042 0 0 8.491

8. ETXESAILA, GUZTIRA 103.563 66.099 77.678 9.413 3.107 24.944

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

13.1 1.000 600 720 300 100 0

13.2 1.000 600 720 300 100 0

13.3 1.000 600 720 300 100 0

13.4 1.000 600 720 300 100 0

13.5 1.000 600 720 300 100 0

13.6 1.000 600 720 300 100 0

13.7 1.000 600 720 300 100 0

13.8 1.000 600 720 300 100 0

13.9 1.000 600 720 300 100 0

13.10 1.000 600 720 300 100 0

13. ETXESAILA, GUZTIRA 10.000 6.000 7.200 3.000 1.000 0

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

14.1 8.723 4.052 4.862 2.088 701 1.882

14.2 5.605 3.400 4.080 750 250 1.205

14.3 5.850 3.680 4.416 750 250 1.170

14.4 5.850 3.680 4.416 750 250 1.170

14.5 5.850 3.680 4.416 750 250 1.170

14. ETXESAILA, GUZTIRA 31.878 18.492 22.190 5.088 1.701 6.597

INDUSTRIA LURZATIAK

GUZTIRA 509.147 309.580 360.945 71.203 17.989 109.915

Enpresa jarduerak

7.1 78.269 15.654 27.354 19.567 43.048 0

11.1 132.009 26.402 49.503 33.002 72.605 0

11.2 108.272 21.654 40.623 27.068 59.550 0

11.3 7.945 1.589 2.980 1.986 4.370 0

12.1 26.263 5.253 9.848 6.566 14.444 0

12.2 18.565 3.713 6.963 4.641 10.211 0

12.3 25.417 5.083 9.533 6.354 13.980 0

15.1.A 84.216 16.843 31.580 21.054 46.319 0

15.1.B 22.489 4.498 7.859 5.622 12.369 0

15.1.C 17.922 3.584 6.263 4.481 9.857 0

ENPRESA JARDUERAK

GUZTIRA 521.367 104.273 192.506 130.341 286.753 0

Erabilera anitzeko lurzatiak

POL-1 9.251 2.775 6.938 6.476 0 0

POL-7 5.602 840 2.520 4.447 315 0

POL-8 9.755 3.459 10.377 4.930 1.366 0

POL-10 50.439 15.132 37.830 31.697 3.610 0

POL-11 17.385 5.216 13.040 10.449 1.720 0

ERABILERA ANITZEKOA

GUZTIRA 92.432 27.422 70.705 57.999 7.011 0

Hirugarren sektoreko lurzatiak

T-1 14.820 5.262 15.786 8.393 1.165 0

HIRUGARREN S. GUZTIRA 14.820 5.262 15.786 8.393 1.165 0

S-1-EKO LURZATIAK, GUZTIRA 1.137.766 446.537 639.942 267.936 312.918 109.915

S-2 SEKTOREA. AR-2. UE-1

Industriarako lurzatiak.

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

2.1 4.481 2.458 2.950 564 188 1.271

2.2 5.428 3.190 3.828 675 225 1.338

2.3 6.323 3.886 4.663 675 225 1.537

2.4 8.989 5.977 7.172 825 275 1.912

2.5 9.742 6.805 8.166 825 275 1.837

2.6 9.863 6.900 8.280 825 275 1.863

2.7 9.435 6.305 7.566 1.041 352 1.737

2.8 28.951 20.700 22.770 1.245 463 6.543

2. ETXESAILA, GUZTIRA 83.212 56.221 65.395 6.675 2.278 18.038

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

3.1 6.355 2.683 3.220 1.111 285 2.276

3.2 4.798 2.733 3.280 647 216 1.202

3.3 5.175 3.147 3.776 647 216 1.165

3.4 5.175 3.147 3.776 647 216 1.165

3.5 5.175 3.147 3.776 647 216 1.165

3.6 5.175 3.147 3.776 647 216 1.165

3.7 5.175 3.147 3.776 647 216 1.165

3.8 5.175 3.147 3.776 647 216 1.165

3.9 5.175 3.147 3.776 647 216 1.165

3.10 5.775 3.147 3.776 722 241 1.665

3. ETXESAILA, GUZTIRA 53.153 30.592 36.708 7.009 2.254 13.298

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

4.1 1.875 1.000 1.300 375 125 375

4.2 1.500 1.000 1.300 300 100 100

4.3 1.500 1.000 1.300 300 100 100

4.4 2.671 829 1.078 1.192 476 174

4. ETXESAILA, GUZTIRA 7.546 3.829 4.978 2.167 801 749

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

5.1 4.054 2.287 2.744 579 193 995

5.2 2.927 2.143 2.572 429 143 212

5.3 2.679 1.895 2.274 429 143 212

5.4 2.426 1.641 1.969 429 143 213

5.5 2.527 1.388 1.666 504 168 467

5. ETXESAILA, GUZTIRA 14.613 9.354 11.225 2.370 790 2.099

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

6.1 1.784 922 1.199 382 127 353

6.2 1.434 922 1.199 307 102 103

6.3 1.434 922 1.199 307 102 103

6.4 1.434 922 1.199 307 102 103

6.5 1.434 922 1.199 307 102 103

6.6 1.434 922 1.199 307 102 103

6.7 1.434 922 1.199 307 102 103

6.8 1.434 922 1.199 307 102 103

6.9 1.434 922 1.199 307 102 103

6.10 1.434 922 1.199 307 102 103

6.11 1.434 922 1.199 307 102 103

6.12 1.434 922 1.199 307 102 103

6.13 1.434 922 1.199 307 102 103

6.14 1.434 922 1.199 307 102 103

6.15 1.434 922 1.199 307 102 103

6.16 3.187 1.099 1.429 915 340 833

6. ETXESAILA, GUZTIRA 25.047 14.929 19.414 5.595 1.895 2.628

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

7.1 2.819 1.378 1.654 670 223 548

7.2 2.712 1.922 2.306 474 158 158

7.3 2.712 1.922 2.306 474 158 158

7.4 2.712 1.922 2.306 474 158 158

7.5 2.776 1.922 2.306 474 158 222

7.6 3.033 2.171 2.605 474 158 230

7.7 3.849 2.440 2.928 549 183 677

7. ETXESAILA, GUZTIRA 20.613 13.677 16.411 3.589 1.196 2.151

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

8.1 4.623 2.651 3.181 600 200 1.172

8.2 5.055 2.975 3.570 600 200 1.280

8.3 6.926 4.426 5.311 750 250 1.500

8.4 7.601 4.966 5.959 750 250 1.635

8.5 10.012 6.916 8.299 900 300 1.896

8.6 10.984 7.726 9.271 900 300 2.058

8.7 26.763 18.972 20.869 1.564 485 5.742

8. ETXESAILA, GUZTIRA 71.964 48.632 56.460 6.064 1.985 15.283

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

9.1 7.499 3.250 3.900 2.064 773 1.412

9.2 4.305 2.320 2.784 600 200 1.185

9.3 5.285 3.055 3.666 600 200 1.430

9.4 8.868 5.782 6.938 825 275 1.986

9.5 11.788 8.148 9.778 900 300 2.440

9.6 15.260 9.986 10.985 975 325 3.974

9. ETXESAILA, GUZTIRA 53.005 32.541 38.051 5.964 2.073 12.427

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

10.1 5.446 2.629 3.155 1.867 701 249

10.2 3.675 2.800 3.360 525 175 175

10.3 3.675 2.800 3.360 525 175 175

10.4 3.675 2.800 3.360 525 175 175

10.5 3.675 2.800 3.360 525 175 175

10.6 3.675 2.800 3.360 525 175 175

10.7 5.971 3.450 4.140 1.221 437 863

10. ETXESAILA, GUZTIRA 29.792 20.079 24.095 5.713 2.013 1.987

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

11.1 5.628 3.177 3.812 836 279 1.336

11.2 5.950 3.760 4.512 714 238 1.238

11.3 5.950 3.760 4.512 714 238 1.238

11.4 5.950 3.760 4.512 714 238 1.238

11.5 5.950 3.760 4.512 714 238 1.238

11.6 5.679 3.371 4.045 714 238 1.356

11.7 7.497 4.700 5.640 756 221 1.820

11. ETXESAILA, GUZTIRA 42.604 26.288 31.545 5.162 1.690 9.464

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

12.1 9.111 5.360 6.432 1.811 634 1.306

12. ETXESAILA, GUZTIRA 9.111 5.360 6.432 1.811 634 1.306

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

13.1 7.086 3.358 4.030 1.233 884 1.611

13.2 6.591 4.078 4.894 698 465 1.350

13.3 6.591 4.078 4.894 698 465 1.350

13.4 6.591 4.078 4.894 698 465 1.350

13.5 6.591 4.078 4.894 698 465 1.350

13.6 7.718 3.942 4.730 1.879 1.056 841

13. ETXESAILA, GUZTIRA 41.168 23.612 28.336 5.904 3.800 7.852

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

14.1 2.903 1.224 1.469 1.042 525 112

14.2 1.788 1.224 1.469 338 113 113

14.3 1.788 1.224 1.469 338 113 113

14.4 1.788 1.224 1.469 338 113 113

14.5 1.788 1.224 1.469 338 113 113

14.6 1.788 1.224 1.469 338 113 113

14.7 1.788 1.224 1.469 338 113 113

14.8 4.198 2.676 3.211 557 113 852

14. ETXESAILA, GUZTIRA 17.829 11.244 13.494 3.627 1.316 1.642

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

15.1 2.903 1.224 1.469 1.042 525 112

15.2 1.788 1.224 1.469 338 113 113

15.3 1.788 1.224 1.469 338 113 113

15.4 1.788 1.224 1.469 338 113 113

15.5 1.788 1.224 1.469 338 113 113

15.6 2.808 1.300 1.560 698 208 602

15. ETXESAILA, GUZTIRA 12.863 7.420 8.905 3.092 1.185 1.166

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

16.1 5.774 3.576 4.291 450 225 1.523

16.2 4.547 2.623 3.148 450 225 1.249

16.3 6.316 2.996 3.595 1.280 702 1.338

16. ETXESAILA, GUZTIRA 16.637 9.195 11.034 2.180 1.152 4.110

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

17.1 11.567 6.347 7.616 3.070 1.091 1.059

17.2 9.363 6.536 7.843 826 275 1.726

17.3 9.363 6.536 7.843 826 275 1.726

17.4 9.363 6.536 7.843 826 275 1.726

17.5 9.363 6.536 7.843 826 275 1.726

17.6 9.363 6.536 7.843 826 275 1.726

17.7 9.363 6.536 7.843 826 275 1.726

17.8 9.363 6.536 7.843 826 275 1.726

17.9 9.363 6.536 7.843 826 275 1.726

17.10 9.363 6.536 7.843 826 275 1.726

17.11 11.567 6.347 7.616 3.070 1.091 1.059

17. ETXESAILA, GUZTIRA 107.401 71.518 85.819 13.574 4.657 17.652

Industriarako lurzatiak:

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

18.1 6.572 4.169 5.003 698 446 1.259

18.2 6.591 4.169 5.003 698 465 1.259

18.3 6.591 4.169 5.003 698 465 1.259

18.4 6.591 4.169 5.003 698 465 1.259

18.5 6.591 4.169 5.003 698 465 1.259

18.6 6.591 4.169 5.003 698 465 1.259

18.7 7.718 3.942 4.730 1.879 1.056 841

18. ETXESAILA, GUZTIRA 47.245 28.956 34.748 6.067 3.827 8.395

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

19.1 2.904 1.224 1.469 1.042 525 113

19.2 1.788 1.224 1.469 338 113 113

19.3 1.788 1.224 1.469 338 113 113

19.4 1.788 1.224 1.469 338 113 113

19.5 1.788 1.224 1.469 338 113 113

19.6 1.788 1.224 1.469 338 113 113

19.7 1.788 1.224 1.469 338 113 113

19.8 1.788 1.224 1.469 338 113 113

19.9 1.788 1.224 1.469 338 113 113

19.10 1.788 1.224 1.469 338 113 113

19.11 1.788 1.224 1.469 338 113 113

19.12 1.788 1.224 1.469 338 113 113

19.13 1.788 1.224 1.469 338 113 113

19.14 2.105 1.224 1.469 413 58 410

19. ETXESAILA, GUZTIRA 26.465 17.136 20.566 5.511 1.939 1.879

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

20.1 8.261 4.371 5.245 2.231 900 759

20.2 6.454 4.371 5.245 515 257 1.311

20.3 6.454 4.371 5.245 515 257 1.311

20. ETXESAILA, GUZTIRA 21.169 13.113 15.735 3.261 1.414 3.381

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

21.1 10.060 7.131 8.557 891 297 1.741

21.2 10.060 7.131 8.557 891 297 1.741

21.3 9.921 6.628 7.954 1.127 377 1.789

21.4 8.184 5.576 6.691 712 200 1.696

21. ETXESAILA, GUZTIRA 38.225 26.466 31.759 3.621 1.171 6.967

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

22.1 20.392 13.317 14.649 4.175 1.470 1.430

22.2 17.437 13.506 14.857 1.189 396 2.346

22.3 17.437 13.506 14.857 1.189 396 2.346

22.4 17.437 13.506 14.857 1.189 396 2.346

22.5 17.437 13.506 14.857 1.189 396 2.346

22.6 18.538 13.506 14.857 1.264 421 3.347

22. ETXESAILA, GUZTIRA 108.678 80.847 88.934 10.195 3.475 14.161

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

23.1 3.660 2.370 2.844 549 183 558

23.2 3.160 2.370 2.844 474 158 158

23.3 3.160 2.370 2.844 474 158 158

23.4 3.160 2.370 2.844 474 158 158

23.5 3.160 2.370 2.844 474 158 158

23.6 3.660 2.370 2.844 549 183 558

23. ETXESAILA, GUZTIRA 19.960 14.220 17.064 2.994 998 1.748

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

24.1 18.932 12.353 13.588 2.234 493 3.852

24.2 14.170 9.902 10.892 1.444 361 2.463

24.3 11.941 7.981 8.779 1.444 361 2.155

24. ETXESAILA, GUZTIRA 45.043 30.236 33.259 5.122 1.215 8.470

OINPLANOKO PRIBATUA PRIBATUA

AZALERA OKUPAZIOA ERAIKIGARRIT. ERABILERA PUBL. ERABILERA PUBL. PRIBATUA

GEHIENEZ (APARKALEKUAK) (BERDEGUNEA)

25.1 4.000 2.250 2.700 600 200 950

25.2 6.625 4.018 4.822 585 167 1.855

25.3 5.431 3.339 4.007 679 226 1.187

25.4 5.400 3.325 3.990 675 225 1.175

25.5 5.400 3.325 3.990 675 225 1.175

25.6 5.400 3.325 3.990 675 225 1.175

25.7 5.400 3.325 3.990 675 225 1.175

25.8 5.400 3.325 3.990 675 225 1.175

25. ETXESAILA, GUZTIRA 43.056 26.232 31.479 5.239 1.718 9.867

INDUSTRIA LURZATIAK,

GUZTIRA 956.399 621.697 731.846 122.506 45.476 166.720

Erabilera anitzeko lurzatiak.

POL-1 22.240 6.672 20.016 13.576 1.992 0

POL-2 15.410 4.623 13.869 10.260 527 0

ERABILERA ANITZEKOA,

GUZTIRA 37.650 11.295 33.885 23.836 2.519 0

Ekipamenduetarako lurzatiak

DOT-1 8.521

DOT-2 26.971

DOT-3 14.356

EKIPAMENDUTARAKO LURZ.,

GUZTIRA 49.848

Hirugarren sektoreko lurzatiak.

T-1 4.812 1.444 4.332 2.713 655 0

T-2 4.812 1.444 4.332 2.713 655 0

HIRUGARREN SEKTOREKOAK,

GUZTIRA 9.624 2.888 8.664 5.426 1.310 0

LURZATIAK, GUZTIRA 1.053.521 635.880 774.395 151.768 49.305 166.720

ARAUDIAREN 2. A ERANSKINA

Solairu bat erdisototzat jotzeko baldintzak Azalpen-grafikoak

Jarraian grafikoki adierazten da zer-nolako irizpideak erabili behar diren solairu bat erdisoto edo sototzat jotzeko eta, beraz, azalera eraikigarriaren zenbaketan hura kontuan ez hartzeko.

1. baldintza: Kasuan kasuko forjatuaren perimetroaren %50 baino gehiago jatorrizko lurraren kotatik beheiti gelditzen bada 1,50 metro baino gehiago (forjatu bukatua denean).

2. baldintza: Kasuan kasuko forjatuaren perimetroan itxiera hormak eraikiz gero, horiek eustormak izan behar lukete, 1m baino garaiera handiagokoak, perimetroaren %50 baino gehiagoan.

3. baldintza: Aitzineko baldintzak betez gero, erdisototzat joko da aztertzen den solairuaren azalera, haren sabaia jatorrizko lurraren gainetik 2,5 metro baino gehiagora ez badago (sabaiko forjatuaren goiko kotatik neurturik) proiektuaren eta jatorrizko lurraren edozein profil gainjarritan.

Jatorrizko lurraren kota, edo jatorrizko lurra, urbanizazio proiektuan definitutako behin betiko lurra da.

Iragarkiaren kodea: F0818702