II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ULTZAMA
Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena
Ultzamako Udalak, 2008ko abenduaren 31n egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Urritzola-Galaingo hirigunea urbanizatzeko proiektua (zoladura eta sareak), Ultzamako Udalak sustatua Urritzola-Galaingo Kontzejuaren eskariz. Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako idazkaritzan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluak eta harekin bat heldu direnek eta 76 eta 74. artikuluek hala agintzen baitute.
Larraintzarren (Ultzama), 2009ko urtarrilaren 5ean.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.
Iragarkiaren kodea: L0900208