13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2008ko abenduaren 31ko osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Mikaitz Inmuebles, S.L.rekin sinatu beharreko hirigintza hitzarmena, Orkingo UE-1 unitatea aldatzeko, hau da, lagatu beharreko azalerak zabaltzeko eta bi unitatetarako -aipatu unitate horretarako eta UC-1erako- gas biltontziaren kokalekua finkatzeko. Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako idazkaritzan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 24, 54 eta haiekin bat heldu direnek hala agintzen baitute.

Larraintzarren (Ultzama), 2009ko urtarrilaren 5ean.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0900206