13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEOTZ

Ediktua

Alfonso Martínez Ayala jaunak, María Gloria Iso Pabolleta andrea ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen, 0000179/2008 zenbakiko prozedura arrunta, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, hain zuzen ere Leozko Udalak 2008ko irailaren 26an hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren arabera 2009ra arte atzeratzen da herrilurren aprobetxamenduaren esleipena, aprobetxamendu horiek arautzen dituen ordenantzan ezarritako irizpide eta prozedurei jarraituz, eta aurtengoan egungo erabilera eta aprobetxamendu baldintzak mantentzen dira.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientean interesatuak izan daitezkeen guztiei jakinarazten zaie bederatzi egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, prozesuan demandatu gisa ager daitezkeela, Iruñeko (Nafarroa) Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

Iratxetan (Leotz), 2008ko abenduaren 31n.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0900131