13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI ARANATZ

UE-19 unitatearen borondatezko birzatiketaren proiektua. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzordeak, 2008ko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen UE-19 unitatearen borondatezko birzatiketaren proiektuko aldaketa, Jesús María Goñi Azanza jaunak sustatu eta Manuel Valencia Bergera arkitektoak prestatua.

Orobat, erabaki zen jendaurrean uztea 20 egun naturaleko epean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2.002 Foru Legearen 151. eta 176. artikuluei jarraikiz, eta iragarkia argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurreko epean ez bada dokumentuaren gaineko alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Etxarri Aranatzen, 2008ko abenduaren 24an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0900611