13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI ARANATZ

Xehetasun azterlana hasiera batean onestea: San Kiriko kalea, 7

José Luis Miquelez Navarrok Etxarri Aranazko San Kiriko kaleko 7 zenbakian kokatutako etxebizitza batean igogailua jartzeko obra baimena eskatu zuen eta Etxarri Aranazko Tokiko Gobernu Batzordeak 2008ko azaroaren 24an honakoa erabaki du:

1. Aurkeztutako proiektua hasiera batez onestea, eta xehetasun azterlantzat hartzea, eta beraz, 20 eguneko epean jendaurrean jartzea.

2. Akordio honen berri interesatuei jakinaraztea eta legez ezarritako moduan argitaratzea.

Etxarri Aranatzen, 2008ko abenduaren 23an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0900607