13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ESTERIBAR

Laugarren aldaketa, 2008ko ekitaldiko aurrekontuan. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2008ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, erregelamenduari jarraituz, hasiera batean onetsi zuen 4. aldaketa 2008an indarra duen aurrekontuan, kreditu gehikuntzak eman baitira gasturako, eta kreditu bereziak sortu 2007ko ekitaldiko itxierako diruzaintzako gerakinen kontura, erreferentziako espedientetik ondorioztatzen denez gero.

Aipatu espedientea aztertzeko eta haren kontrako alegazioak aurkezteko interesa dutenek hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganez gero, aldaketa behin betiko onetsiko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bidezko ondorioak izan ditzan, aipatu erabakia betez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluan eta harekin bat heldu diren gainerako arauetan xedatuari jarraituz.

Esteribarren, 2008ko urriaren 23an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0900121