13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CARCAR

Enkante publikoa

Carcarko Udalak, 2008ko abenduaren 16an egindako bilkuran, ahozko posturen bidezko enkante publikoan ateratzea erabaki zuen higiezin hau: hirilurrekoa, Calleja del Hospital, 4ko etxea -5. poligonoa, 244. lurzatia-, 25 m² inguruko oinplanoa duena; 75 m² etxebizitzarako dira eta 14 biltegirako.

Enkantea arratsaldeko ordu batean eginen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egun iraganik, Carcarko Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan.

Carcarren, 2009ko urtarrilaren 7an.-Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0900115