13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARBIZU

Zerbitzu anitzetako enplegatu lanposturako izendapena

Alkate udalburuak honakoa erabaki zuen, 2009ko urtarrilaren 7ko 01/2009 Ebazpenean:

Kontuan harturik: 2008ko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 28an, argitaratu zela Alain Berastegui Mariñelarena jaunaren izendapena, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko.

1.2 oinarrian ezarritakoaren arabera probaldia dagoela eta, ikusita, aipatutako langilearen nahiz Udal honen arabera, probaldi hori ez dela behar bezala gainditu.

Bidezkoa dela epaimahaiak prestatu eta Udalari luzatutako gainditutakoen zerrendatik bigarrena izendatzea.

Ikusirik:

Deialdiaren 1.2, 7.1 eta 8. oinarrietan ezarritakoarekin bat, zerrendako bigarrenari jakinarazi zaiola eta honek oinarrietan ezarritako dokumentazioa aurkeztu duela.

Francisco Javier Zabalza Lizarraga jaunak, D mailako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanposturako epaimahaiak bigarren tokian proposatutako izangaiak, dokumentazio hori aurkeztu duela 2008ko abuztuaren 8ko 97. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako deialdiaren 9.2 oinarriari jarraituz, eta kontuan hartuz zuzena dela deialdian eskatutakoaren arabera.

Horiek horrela, deialdiaren 9.1 eta 9.2 oinarrietan ezarritakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

1. Francisco Zabalza Lizarraga jauna Arbizuko Udaleko langile izendatzea, D mailako zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua bete dezan.

2. Izendapen hori deialdian ezarritako baldintzei jarraikiz egin da, 2008ko 97. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, abuztuaren 8an, eta izaera hori hartuko du eta ondorioak izanen ditu jabetza hartzen duen egunetik, betiere probaldia behar bezala gainditu ondoren.

3. Lanpostuak Administrazioko D mailari dagozkion lansariak izanen ditu.

4. Deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz, izendatuak hilabeteko epea du lanpostuaz jabetzeko, izendapen hau jakinarazten zaionetik hasita.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Arbizun, 2009ko urtarrilaren 7an.-Alkate udalburua, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0900196