13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskaletako eta tasetako aldaketa 2009rako. Behin betiko onespena

2008ko azaroaren 18an hasiera batez onetsi zen ordenantza fiskalen eta tasen aldaketa 2009 ekitaldirako, eta 2008ko 148. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, abenduaren 5ean. Jendaurreko epea bukatutakoan, ez da inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu eta, hortaz, erabakiaren behin betiko onespena iragartzen da, 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen, zehaztuta.

Garesen, 2009ko urtarrilaren 9an.-Mankomunitateko burua, Pedro María Egea Ortiz.

URAREN ZIKLO INTEGRALAREN 2009KO TARIFAK

1. Hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.a) artikuluan aurreikusiak.

1.1. Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera.

13 mm arte 8,38

15 mm-koa 10,02

20 mm-koa 16,72

25 mm-koa 62,17

30 mm-koa 76,26

40 mm-koa 177,57

50 mm-koa 266,39

65 mm-koa 355,17

80 mm-koa 443,99

100 mm-koa 621,56

1.2. Kontagailuen alokairuko kuotak.

Kontagailuaren batez besteko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da hilean (230. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1984ko irailaren 25ekoa). Konponketa eta kontserbazio gastuak sartzen dira.

1.3. Kuota finkoak, suteen aurkako instalazioetarako.

30 mm-koa 10,93

40 mm-koa 25,47

50 mm-koa 38,23

65 mm-koa 51,00

80 mm-koa 63,73

100 mm-koa 89,22

2. Mantenimendu zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.b) artikuluan aurreikusiak.

13 mm arte 3,52

15 mm-koa 4,24

20 mm-koa 7,06

25 mm-koa 28,60

30 mm-koa 40,62

40 mm-koa 81,72

50 mm-koa 122,58

65 mm-koa 163,43

80 mm-koa 204,31

100 mm-koa 286,03

3. Hornidurako uraren kontsumoa. 4.c) artikuluan aurreikusiak.

3.1. Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

1. tarifa.-Etxebizitzetako erabilera. Ongintza zentroak eta ikastetxe pribatuak, ofizialki onartuak, sartzen dira: 0,43 euro/metro kubiko kontsumitua.

2. tarifa.-Industria eta merkataritzako erabilera. Tarifa honetan industria, merkataritza, bulegoak eta langelak sartzen dira. Halaber, erabilera kolektiboko kirol instalazio pribatuak, salbu eta ureztatzea eta igerilekuak: 0,64 euro/metro kubiko kontsumitua.

3. tarifa.-Finka partikularretan ureztatzen eta aisian egindako erabilera, igerilekuak barne: 1,83 euro/metro kubiko kontsumitua.

4. tarifa.-Erabilera konbinatuak:

4.1. tarifa.-Etxekoa-merkataritzakoa:

45 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,43 euro/metro kubiko kontsumitua.

-Hortik gorako kontsumoa: 0,64 euro/metro kubiko kontsumitua.

4.2. tarifa.-Etxekoa-merkataritzakoa-ureztatzekoa:

-45 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,43 euro/metro kubiko kontsumitua.

-45etik 100 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,64 euro/metro kubiko kontsumitua.

-Hortik gorako kontsumoa: 1,83 euro/metro kubiko kontsumitua.

4.3. tarifa.-Etxekoa-ureztatzekoa:

-45 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,43 euro/metro kubiko kontsumitua.

-45etik 100 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,64 euro/metro kubiko kontsumitua.

-Hortik gorako kontsumoa: 1,83 euro/metro kubiko kontsumitua.

4.4. tarifa.-Merkataritzakoa-ureztatzekoa:

-45 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,64 euro/metro kubiko kontsumitua.

-Hortik gorako kontsumoa: 1,83 euro/metro kubiko kontsumitua.

5.1. tarifa.-Udal eta kontzejuek erabilera publikoko haien kirol instalazioetan eta ikastetxe publikoetan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,34 euro/metro kubiko kontsumitua.

5.2. tarifa.-Udal eta kontzejuek iturri publikoetan, ureztaketetan eta apaindura publikoan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,30 euro/metro kubiko kontsumitua.

5.3. tarifa.-Udal eta kontzejuek udaletxean, erabilera publikoko etxabeetan eta biltegietan, partikularrei edo beste erakundeei errentan hartu gabekoetan, erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,34 euro/metro kubiko kontsumitua.

6. tarifa.-Aldi baterako hornidurak. Obretarako hornidurak eta aldi baterako kontratatzen diren beste hornidurak: 0,90 euro/metro kubiko kontsumitua.

7. tarifa.-Goi hornidura, mankomunitatekoak ez diren entitate edo kontsumitzaileei: 0,37 euro/metro kubiko kontsumitua.

8. tarifa.-Zisterna-kamioien bidezko hornidura: 1,82 euro/metro kubiko kontsumitua.

9. tarifa.-Goi hornidura, soilik Izarbeibarko Mankomunitatearen "Goi hornidura" izeneko atalean sartuta dauden entitateendako: 0,28 euro/metro kubiko kontsumitua.

10. tarifa.-Abonatuaren instalazio partikularreko ur-ihes ezkutuen ondoriozko kontsumoak: 0,30 euro/metro kubikoa.

Tarifa hau (10) aplikatzeko ondoko egoera hauek guztiak gertatu beharko dira, eta behar bezala justifikatu beharko:

1. Hiruhilean 100 m³-tik gorako kontsumoa erregistratu duten abonatuen erreklamazioak onartuko dira.

2. Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, abonatuak ez dakiela hodiak edo neurketako ekipoak hondatuta daudela.

3. Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan abonatuaren aldetik ur-ihesa eragin duten egintzetan, ez ur-ihesaren ondoko jarduketan.

4. Apurtu edo hondatu eta, horren ondorioz, ur-ihesa izan duen instalazioa 7 eguneko epean konponduko da, gehienez ere, ur-ihesa atzematen denetik aurrera.

Abonatuaren instalazio partikularrean gertatzen diren ur-ihes ezkutuen tarifazioa.

-Ur-ihesa, etxebizitzetako kontratuetan edo parekoetan (1, 41, 42 eta 43. tarifak):

-100 m³ gehituko zaio (edo handiagoa bada, azken hiru urteetan hiruhileko berean kontsumitutakoaren batez bestekoa), hornidura kontratuan abonatuak kontratatua duen ohiko tarifari.

-Hortik gorako kontsumoa: ez da fakturatuko.

-Ur-ihesa gainerako kontratuetan:

-100 m³ gehituko zaio (edo handiagoa bada, azken hiru urteetan hiruhileko berean kontsumitutakoaren batez bestekoa), hornidura kontratuan abonatuak kontratatua duen ohiko tarifari.

-Hortik gorako kontsumoa: 10. tarifa aplikatuko da, saneamenduari nahiz arazketa-kanonari dagokien tarifa aplikatu gabe.

4. Hondakin urak hustutzea. 4.d) artikuluan aurreikusiak.

4.1. Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

0 tarifa.-Saneamendurik gabe.

1. tarifa.-Etxebizitzetako erabilera: 0,22 euro/metro kubiko kontsumitua.

2. tarifa.-Industria eta merkataritzako erabilera. Kontzesio pribatuak: 0,29 euro/metro kubiko kontsumitua.

5. Zerbitzuaren kontratazioa. 4.e) artikuluan aurreikusiak.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA mm-tan ZENBATEKOA

25 mm arte 114,26

30etik 80 mm-ra bitarte 513,46

100dik 250 mm-ra bitarte 3.204,18

6. Hargune eskubideak. 4.f) artikuluan aurreikusiak.

6.1. Hornidurako hargunearen eskubideak, suteei aurre egiteko. Hargunearen diametroaren arabera zehaztutako tarifak.

HARGUNEAREN DIAMETROA mm-tan ZENBATEKOA

80 mm arte 362,36

100 mm 658,08

150 mm 1.032,62

6.2. Hornidurako hargunearen eskubideak, banan-banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta hornidura zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

HARGUNEAREN ETXEBIZITZA ETXEBIZITZAK ETXEBIZITZAK INDUSTRIAK, SALTOKIAK UDALAK UREZTAKETA PRIBATUAK UREZTAKETA

DIAMETROA LIBREAK B.O.KOAK P.T.KOAK ETA IGERILEKU PRIBATUAKUDAL INSTALAZIOAK ERABILERA PUBLIKOKOAK PRIBATUAK

1 " 228,11 euro 105,74 euro 117,48 euro 228,11 euro 70,49 euro 70,49 euro 657,91 euro

1 Œ" 327,21 euro 151,66 euro 168,51 euro 327,21 euro 101,10 euro 101,10 euro 943,66 euro

1 œ" 847,53 euro 392,84 euro 436,48 euro 847,53 euro 261,88 euro 261,88 euro 2.444,28 euro

2 " 1.507,98 euro 698,95 euro 776,61 euro 1.507,98 euro 465,98 euro 465,98 euro 4.349,03 euro

2 œ" 2.162,71 euro 1.002,42 euro 1.113,79 euro 2.162,71 euro 668,28 euro 668,28 euro 6.237,24 euro

3" 2.812,95 euro 1.303,76 euro 1.448,63 euro 2.812,95 euro 869,18 euro 869,18 euro 8.112,32 euro

4" 4.132,01 euro 1.915,14 euro 2.127,93 euro 4.132,01 euro 1.276,76 euro 1.276,76 euro 11.916,42 euro

6.3. Saneamenduko hargunearen eskubideak, banan-banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta saneamendua zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

HARGUNEAREN ETXEBIZITZA ETXEBIZITZAK ETXEBIZITZAK INDUSTRIAK, SALTOKIAK UDALAK

DIAMETROA LIBREAK B.O.KOAK P.T.KOAK ETA IGERILEKU PRIBATUAKUDAL INSTALAZIOAK

160 mm 228,11 euro 105,74 euro 117,48 euro 228,11 euro 70,49 euro

200 mm 327,21 euro 151,66 euro 168,51 euro 327,21 euro 101,10 euro

250 mm 460,78 euro 213,57 euro 237,30 euro 460,78 euro 142,38 euro

7. Aldi baterako hornidurak. 4.g) artikuluan aurreikusiak.

Tarifa hauetako 3. eta 4. puntuetan zehaztutakoari jarraikiko zaio.

8. Ikuskapena. 4.h) artikuluan aurreikusiak.

-Ikuskapen bakoitzeko: 61,38 euro.

9. Mankomunitatearen baimenik gabe hornidura eten edo kanalizazioak hausten direnean egin beharreko jarduketen eta konponketen zenbatekoak.

9.1. Lanak egitearen kostua.

9.1.1. Langileen kostua.

Mankomunitateko enplegatuen lan ordutegi arrunta honakoa da:

Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00etatik 16:00etara.

Urriaren 31tik maiatzaren 31ra: 9:00etatik 16:00etara.

Mankomunitateko enplegatuen orduen kostua honakoa da:

Bulego Teknikoko buruaren ordua: 36,42 ordua.

Teknikariaren ordua: 26,85 ordua.

Arduradunaren ordua: 35,73 ordua.

Taldeburuaren ordua: 27,81 ordua.

1. mailako ofizialaren ordua: 27,00 ordua.

Konponketak lan ordutegi ohikotik kanpo egiten direnean, orduaren kostua bider ondoko koefizienteak eginen da:

Laneguneko aparteko ordua: 1,75 koefizientea.

Gaueko aparteko ordua: 2 koefizientea.

Jaieguneko aparteko ordua (larunbatak, igandeak eta jaieg.): 2,25 koefizientea.

9.1.2. Kilometrajea.

-Kilometroko 0,269 euro ordainduko da.

-Une horretan guardian den langilearen etxetik Mankomunitateak Garesen duen biltegirainoko distantzia kobratzen da.

9.1.3. Fakturatu beharreko orduak.

Matxuraren berri izan eta kanalizazioa abian erabat jarri arte behar izan diren orduak fakturatuko dira. Ondokoak sartuko dira:

-Konponketa aurreko mozketak eta hustuketak egiteko behar den denbora.

-Konponketa egiteko erabili den denbora.

-Kanalizazio proba eta abian jartzea.

Lan ordutegi ohikotik kanpo, 3 ordu fakturatuko dira, gutxienez ere, lan osoa denbora laburragoan egin bada ere.

9.2. Erabilitako materialen kostua.

Konponketan erabilitako materialak fakturatuko dira Mankomunitateak hornitzaileei ordaindutako prezioan, gehi %10 kudeaketa eta biltegiratze gastuengatik.

9.3. Mankomunitateak errentan hartu makineria eta langileen kostua.

Mankomunitateak berea ez duen makineria (atzerako hondeamakinak, kamioiak, hormigoi makinak, etab.) errentan hartu edo langile kualifikatuak (pala gidariak, kamioilariak, etab.) zerbitzua egiteko deitu behar baditu, gastu horiek fakturatuko dira Mankomunitateak enpresa errentatzaileari ordaindutako zenbatekoaren arabera, gehi %10 aipatu ekipo edo pertsonak bilatu eta kontratatzeko gastuengatik.

9.4. Ordainketak, ekipoak eskura edukitzeagatik eta zerbitzuari kalte egiteagatik

9.4.1. Ekipoak eskura edukitzea.

Zenbateko finko bat, 395,77 eurokoa, ordainduko da, lana berehala egin behar denez ezinezkoa delako hura programatzea, eta horrek dakar ekipoei edozein unetan neurriak eman behar izatea, gorabeherei berehala erantzuteko.

9.4.2. Zerbitzuari eragindako kalteak edo hondamenak.

Mankomunitateko zerbitzu teknikoek hondaketa sailkatuko dute, sortutako kaltearen tamainaren eta larritasunaren arabera (uraren galera, konpontzeko zailtasuna, ukitutako erabiltzaileak, etab.)

HONDAKETA ZENBATEKOA

Ø 100 mm arte Arina 66,45

Larria 132,96

Ø 200 mm arte Arina 164,22

Larria 328,45

Ø 300 mm arte Arina 492,68

Larria 985,38

Ø 400 mm arte Arina 742,91

Larria 1.485,78

400 mm baino gehiago: Arina 4.105,36

Larria 8.210,75

HIRI HONDAKIN SOLIDOETARAKO TARIFAK, 2009. URTEA

1.1.-Etxebizitzetako tarifa: 66,19 euro.

2.1.-Tarifa profesionalak: 101,23 euro.

Honakoak sartzen dira: gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak eta erregistroak, banketxeak, profesional autonomoen lokalak, betiere lokal horietan merkataritzako jarduerarik egiten ez bada, bitxi-dendak, erloju-dendak, gorputegiak, beilatokiak eta bideotegiak.

3.1.-Merkataritza/industria I. tarifa: 154,51 euro.

Honakoak sartzen dira: opari-dendak, tabako-dendak, litxarreria-dendak, elektrizitate-dendak, edarien biltegiak. Farmazioak eta jolas aretoak.

3.2.-Merkataritza/industria II. tarifa: 172,53 euro.

Honakoak sartzen dira: zapata-dendak, arropa-dendak, drogeriak, burdindegiak, ordezko piezen dendak, mertzeriak, moldiztegiak, kirol-dendak, altzari-dendak eta ileapaindegiak.

3.3.-Merkataritza/industria II. tarifa: 238,54 euro.

Honakoak sartzen dira: lantegiak oro har, zurgindegiak, iturgindegiak, aroztegiak, kristaldegiak, janari-dendak, supermerkatuak eta autozerbitzuak (150 m²- tik behera), harategiak, pasteldegiak eta okindegiak.

3.4.-Merkataritza/industria IV. tarifa: 294,71 euro.

Honakoak sartzen dira: supermerkatuak, janari-dendak eta autozerbitzuak (150 m²-tik gora), arraindegiak, barazki-dendak, eta aurreko atalekin zerikusia duen jardura oro, betiere haien azalera 150 m²-tik gorakoa bada.

3.5.-Merkataritza/industria V. tarifa:

Honakoak sartzen dira: industriak oro har, olio errotak, upeldegiak, eta 3.1, 3.2 eta 3.3 ataletan jaso gabeko gainerakoak. Erabilera esklusiboko edukiontziak eskatu ahalko dituzte, sortzen duten hondakin mota eta kopuruaren arabera, betiere hiri-hondakinen parekoak badira. Industrialde berrietan kokatutakoek aukera izanen dute, edukiontziak non jarri aztertu ondotik, industrialdea zaintzeko entitateak bilketaren kostuak bere gain hartzeko.

4.1.-Ostalaritzako I. tarifa: 342,93 euro.

Honakoak sartzen dira: tabernak, kafetegiak, bingoak, kasinoak, ostatuak, pentsioak, kirol elkartea, igerilekuak eta elkarte gastronomikoak, 40 pertsonatik gorakoak.

4.2.-Ostalaritzako II. tarifa: 388,79 euro.

Honakoak sartzen dira: jatetxeak, 6 mahaitik gorako taberna-jatetxeak, hotelak, hostalak eta diskotekak.

4.3.-Lagunarteko elkarteak: 66,19 euro.

Lagunarteko elkarteak sartzen dira. Orobat, 40 pertsonako edo hortik beherako elkarte gastronomikoak ere sartzen dira.

5.1.-Udal tarifa: 66,19 euro.

Honakoak sartzen dira: udalak, kontzejuak, bulego publikoak, liburutegiak, museoak, kultur-etxeak eta epaitegiak.

Udalek, kaleak garbitzeko, hilerriak mantentzeko eta abarretarako, erabilera esklusiboko edukiontziak eskatuko dituzte. Tarifari %50 kenduko zaio.

5.2.-Kulturako eraikuntzak: 66,19 euro.

Honakoak sartzen dira: elizak, parrokiak, mezkitak edo gurtzarako eraikin oro, erlijioa dena delakoa izanik.

Hirigunetik kanpo diren eraikinendako (baselizak eta abar) erabilera esklusiboko edukiontziak eskatuko dira, eta tarifa, taula orokorrari jarraituz aplikatuko da.

6.1.-Akademien tarifa: 172,53 euro.

6.2.-Ikastetxeen tarifa: 282,56 euro.

Honakoak sartzen dira: haurtzaindegiak eta udal eskolak eta eskualde eskolak edo ikastegiak.

7.1.-Osasun arloko tarifa: 172,53 euro.

Honakoak sartzen dira: klinikak, anbulatorioak, osasun zentroak, sendagile partikularren kontsultak.

8.1.-Egoitzen tarifa: 381,01 euro.

Honakoak sartzen dira: zahar-etxeak, komentuak, kuartelak eta egoitzak.

8.2.-Landetxe eta aterpetxeen tarifa: 147,50 euro.

9.-Edukiontzien erabilera esklusiboa:

Ez daiteke eskatu herrian dagoena baino maiztasun handiagorik.

Edukiontziak denbora tarte labur baterako eskatzea: gutxienez astebeterako eskatu beharko dira eta ordaindu beharrekoa ondoko formulari jarraituz aterako da:

Zenbatekoa: P + K + H

P = erabilera esklusiboko edukiontzien taulan ezarritako prezioa, 800 litrokoa eta astean 3 bilketa dituena; 2008an edukiontziak 24 euro balio zuen.

K = Mankomunitateko herrietaraino dauden kilometroen batez bestekoa.

H = edukiontziak eraman eta biltzen erabilitako batez besteko denbora.

Erabilera esklusiboko edukiontziak denbora jarrai batean erabiltzeko eskatzen direnean, aplikatu beharreko zenbatekoa izanen da tauletan ezarritakoa, kasuak kasu landa eremuko edo hiriguneko tauletan, eta betiere eskatutako bilketa kopuruaren eta edukiontzi kopuruaren arabera, bai eta edukiontzien tamainaren arabera ere.

Hondakinen sorketan gorabeherak daudenean, eta betiere Mankomunitateko teknikariek hala onartzen badute, tarifa ezberdinak ezarri ahalko dira hiruhileko bakoitzerako, urtaro bakoitzeko hondakinen produkzioa kontuan hartuz.

Erabilera esklusiboko edukiontziei aplikatu beharreko tarifak:

800 LITRO. ERABILERA ESKLUSIBOA. HIRIGUNEA

800 LITRO 1. EDUK. EDUK. 2. EDUK. 3. EDUK. 4. EDUK. 5.EDUK. 6. EDUK. 7.

1 Bilketa astean 750 1000 1250 1500 1750 2000 2250

2 bilketa astean 1000 1250 1500 1750 2000 2250 2500

3 bilketa astean 1250 1500 1750 2000 2250 2500 2750

4 bilketa astean 1500 1750 2000 2250 2500 2750 3000

5 bilketa astean 1750 2000 2250 2500 2750 3000 3250

6 bilketa astean 2000 2250 2500 2750 3000 3250 3500

800 LITRO. ERABILERA ESKLUSIBOA. LANDA EREMUA

800 LITRO 1. EDUK. 2 EDUK. 3 EDUK. 4 EDUK. 5 EDUK. 6 EDUK.7 EDUK.

1 bilketa astean 880 1160 1440 1720 2000 2280 2560

2 bilketa astean 1160 1440 1720 2000 2280 2560 2840

3 bilketa astean 1440 1720 2000 2280 2560 2840 3120

4 bilketa astean 1720 2000 2280 2560 2840 3120 3400

5 bilketa astean 2000 2280 2560 2840 3120 3400 3680

6 bilketa astean 2280 2560 2840 3120 3400 3680 3960

240 LITRO. ERABILERA ESKLUSIBOA. HIRIGUNEA

240 LITRO 1. EDUK. 2 EDUK. 3 EDUK. 4 EDUK. 5 EDUK. 6 EDUK. 7 EDUK.

1 bilketa astean 350 450 550 650 750 850 950

2 bilketa astean 450 550 750 850 950 1050 1150

3 bilketa astean 550 650 750 850 950 1050 1150

4 bilketa astean 650 750 850 950 1050 1150 1250

5 bilketa astean 750 850 950 1050 1150 1250 1350

6 bilketa astean 850 950 1050 1150 1250 1350 1450

240 LITRO. ERABILERA ESKLUSIBOA. LANDA EREMUA

240 LITRO 1. EDUK. 2. EDUK. 3. EDUK. 4. EDUK. 5. EDUK. 6. EDUK. 7. EDUK.

1 bilketa astean 450 550 650 750 850 950 1050

2 bilketa astean 550 650 750 850 950 1050 1150

3 bilketa astean 650 750 850 950 1050 1150 1250

4 bilketa astean 750 850 950 1050 1150 1250 1350

5 bilketa astean 850 950 1050 1150 1250 1350 1450

6 bilketa astean 950 1050 1150 1250 1350 1450 1550

7 edukiontzitik gorako eskabideetan, 250 euro gehiago kobratuko dira erabilera esklusiboko edukiontzi bakoitzeko.

10.-Tarifa berezia, festetako zabor bilketagatik.

Bilketa berezia, egun baliodunean: 84,6 euro/ordua.

Bilketa berezia, jaiegunetan: 108,85 euro/ordua.

Batez besteko kilometrajea herrietara: 0 euro/km.

(Kamioiaren kilometroei dagokion zenbatekoan sartzen dira langileen kilometroak eta kamioiaren amortizazioa).

11.-Borondatezko zerbitzuak:

Festetako bilketa berezia, jaiegunean, 33,07 euro langile bakoitzeko.

Etxeko konpostajea.

Ohiko etxebizita hirigunean duten abonatuek %10 gutxiago ordainduko dute urteko tasa, baldin eta Izarbeibarko Mankomunitateak etxeko konpostajea egiteko sustatutako kanpainetan parte hartzen ari badira edo konpostajea egiten badute Mankomuniteak ezarritako jarraibideen arabera. Deskontu hori Mankomunitateko langileek berrikusiko dute eta ezabatu eginen da, ekimen horretan parte hartzeari utzi edo konpostajea Mankomunitatearen jarraibideetatik at egiten bada.

Hobari honetarako eskubidea sortzeko, ezinbesteko baldintza izanen da subjektu pasiboak aurretik hala eskatzea.

Tarifa guztientzako xedapenak.

Hondakin asko sortzen duen jarduera bada, hondakin horiek kudeatzeko erabilera esklusiboko edukiontziak eskuratu beharko dira, betiere Izarbeibarko Mankomunitateko zerbitzu teknikoen txostena egin ondotik.

Hondakinak sortzen dituen unitatea tarifa multzo bat baino gehiagokoa bada, tarifa bakarra aplikatuko zaio; aplikatu ahal zaizkionen artean handiena, hain zuzen.

Etxebizitza batean hondakinak sortzen dituen beste unitate bat dagoenean, aurreko ataleko tarifa kobratuko zaio gehi etxebizitzari dagokiona.

Izarbeibarko Mankomunitatearen ikuskatzaileek lehenengo azterketa egin ondoren, tarifak, erabilera eta subjektu pasiboak aldatu ahalko dira; betiere, frogatzen baldin bada egiazko egoerarekin bat ez datozela.

Hondakin bereziak sortzen dituzten unitateak (arrandegiak eta antzekoak), behartuta daude euren lokaletan edukiontziak onartzera. Halaber, hondakinak sortzen dituen unitateari baimena eman ahal zaio edukiontziak hirigunetik at jartzeko; betiere, Udalak zehaztutako tokian.

Iragarkiaren kodea: L0900250