13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETULAIN

Ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Etulaingo Kontzejuak, 2008ko abenduaren 6an egin bilkuran, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

"Iragan baita legez ezarritako 30 eguneko epea Ur horniduraren eta saneamenduaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko 7. artikuluaren aldaketa hasiera batez onetsi zenetik. Bada epe horretan ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, Kontzeju honek honakoa erabaki du aho batez:

a) Behin betiko onestea ordenantzako aldaketa hori.

b) Ordenantzako aldaketa hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, hasiera batez onetsitako testuari jarraituz. Hona hemen:

7. artikuluaren behin betiko testua:

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, tarifa hauek aplikatuko zaizkie tasen zerga-oinarriei:

1. Edateko uraz hornitzeko zerbitzuaren mantentzea eta herriko saneamendu eta estolderia sareak eskura izatea:

7,12 euro urtean.

2. Ur horniduraren zerbitzua erabiltzea:

64 euro urtean.

3. Hargune eskubideak:

-Etxean erabiltzeko: 535 euro.

-Industrian erabiltzeko: 1.426,79 euro.

4. Behin-behineko horniduretarako altak:

Artikulu honen 2. zenbakian adierazitako tarifa berak aplikatuko dira.

Tarifa guztiak 5 urte iraganda berrituko dira, ordenantza honek indarra hartzen duenetik hasita."

Etulainen, 2008ko abenduaren 12an.-Alkate kontzejuburua, Jon Pascal Egozcue.

Iragarkiaren kodea: L0900140