13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORELLA

Aldaketa puntuala, AR-1eko plan partzialean (U.E. 4). Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2008ko abenduaren 18an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betikoz onestea aldaketa puntuala, Udal Planeko 1. banaketa eremuko araudian, AR-1eko 4. exekuzio unitateko konpentsazio batzordeak sustatua.

Gisa hartara, jarraian adierazten dira ondotik ematen diren unitateetarako 25 eta 26. artikuluetan dauden determinazioak,:

Unitatea: U 4.1. Lurzatiaren azalera: 3.400. Beheko solairuko okupazioa: 2.200,00. Lurzoru libre pribatua: 1.200,00. Goiko sol. eraikia: 5.400,00. Azalera eraikia, guztira: 7.600,00. Guztira, onetsirik: 7.920,00. Etxebizitza kop.: 60.

Unitatea: U 4.2. Lurzatiaren azalera: 1.982. Beheko solairuko okupazioa: 1.099,95. Lurzoru libre pribatua: 882,05. Goiko sol. eraikia: 2.239,91. Azalera eraikia, guztira: 3.339,91. Guztira, onetsirik: 3.094,00. Etxebizitza kop.: 36.

Unitatea: U 4.3. Lurzatiaren azalera: 2.465. Beheko solairuko okupazioa: 1.100,01. Lurzoru libre pribatua: 1.365,35. Goiko sol. eraikia: 2.240,45. Azalera eraikia, guztira: 3.340,46. Guztira, onetsirik: 3.477,00. Etxebizitza kop.: 32.

Unitatea: U 4.4. Lurzatiaren azalera: 956. Beheko solairuko okupazioa: 382,64. Lurzoru libre pribatua: 573,96. Goiko sol. eraikia: 382,64. Azalera eraikia, guztira: 765,28. Guztira, onetsirik: 975,00. Etxebizitza kop.: 3.

Unitatea: U.E. 4. Lurzatiaren azalera: 8.803. Beheko solairuko okupazioa: 4.782,60. Lurzoru libre pribatua: 4.021,36. Goiko sol. eraikia: 10.263,05. Azalera eraikia, guztira: 15.045,65. Guztira, onetsirik: 15.466,00. Etxebizitza kop.: 131.

ARAUDI PARTIKULARRA

Etxebizitza kolektiboen azpieremuan B+2 edo B+3 babes ofizialekoa bada

25. artikulua. Definizioa eta azpizonen banaketa.

Azpizona honek hartzen dituen eremuak erabilera xehekatuen esleipen planoan zehazten dira, dagokien bilbearekin. Honela gelditu dira:

-2. exekuzio unitatea: U. 2.9.

-3. exekuzio unitatea: U. 3.1.

-4. exekuzio unitatea: U. 4.2.

-5. exekuzio unitatea: U. 5.1, U. 5.2.

26. artikulua. Antolamenduaren baldintzak.

1. Gehieneko garaiera eta solairu kopurua:

B+2 edo B+3 baimentzen dira, determinazio grafikoei jarraikiz, eta teilatu-hegalaren garaiera gehienez ere 9,5 izanen da B+2 bada, eta 12,5 m, B+3 bada.

2. Fatxada atzeraematea eta okupazioa:

Planoetan zehazten den kanpoko ingurukariaren barnean sartuko dira fatxadako lerrokadurak.

Atariak beheko solairuetan egonen dira; haien azaleraren gainerakoa beren eremuetako merkataritzako ekipamenduetarako izanen da; lerrokadurek markaturiko kanpoko ingurukariaren %50eko okupazioa izanen da; ahal dela, ekipamendu horiek antolatuko dira bai begirako bai oinezkoendako iragazkorrak izateko maneran. Horretatik U. 4.2 unitatea salbuetsirik dago, hartan beheko solairuen %100 etxebizitzekin okupatzen ahalko baita.

Lurzoru libre pribatua erabilera publikokoa izanen da gutienez ere azaleraren %50ean, eta beheko solairuan kokaturiko etxebizitzen atariei eta eta saltokiei sarbide emateko balioko du.

Oinarrizko U4.2 unitatean proiektatzen diren blokeek gehienez ere 14 metroko sakonera izanen dute.

3. Gutieneko jarduketa:

proiektu honen eraikinean fatxadaren luzera 15 metro izanen da gutienez.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2009ko urtarrilaren 7an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0900105