13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR

ZIzur Zendeako Udalaren bulegoetako lanegunen eta egun baliogabeen 2009. urteko egutegia

Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldiaren urteko lanordu-kopurua ezartzen duena, eta 468/2008 Ebazpena, Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2009ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta ikusirik espedienteari lotutako dokumentazioa,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Onestea Zizur Zendeako Udalaren zerbitzuko langileen 2009. urteko aste barneko jaiegunen lan egutegia, honako hau izanen baita:

-Urtarrilaren 1a: Urteberri.

-Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

-Martxoaren 19a: San Jose.

-Apirilaren 9a: Ortzegun Saindua.

-Apirilaren 10a: Ortziral Saindua.

-Apirilaren 13a: Pazko biharamuna.

-Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

-Uztailaren 6a eta 7a: herriko jaia.

-Uztailaren 25a: Santiago eguna.

-Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

-Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 25a: Eguberri.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2009. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.-Zizur Zendeako Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua, 1.592koa izanen dena, honela banatuko da:

1. Lanaldiak, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutu iraunen du, 7:45/8:30etik 15:00/15:45 arte, astelehenetik ortziralera.

2. Artikulu honetan ezarritako urteko lanorduen banaketa doitzeko, aitzineko atalak ezarritako lanaldia duten langileek murrizketa hauek izanen dituzte:

a) 7 ordu eta erdi, bakoitzaren inguruabarren arabera banatzeko.

b) Abenduaren 24a: ordu bat eta erdi lanaldiaren bukaeran.

c) Abenduaren 31: ordu bat eta erdi lanaldiaren bukaeran.

3. Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

Halakoetan, urteko lanorduen kopurua banatzeko orokorrean ezarri ez bezalako sistema baitute, lan egutegi berezi horrek, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuz, indarrean dagoen sistemari kontuko dio bai eguneko lanaldiaren edo txanden iraupenari dagokionez, bai urteko lanorduak asteko egunetan banatzeko kasu bakoitzean erabiltzen den moduari dagokionez; horrek guztiak ez du ukatzen bertze ordutegi batzuk edo urteko lanorduak banatzeko bertzelako sistemak ezartzeko aukera, zerbitzuaren beharrek halakorik komenigarri egiten badute.

Hirugarrena.-Zizur Zendeako Udaleko Erregistro Orokorra 09:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ortziralera.

Laugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Zizur Zendeako Udalaren iragarki oholean ere.

Bosgarrena.-Ebazpen hau Zizur Zendeako Udaleko langileen departamentura igortzea, eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Gazolatzen, 2008ko abenduaren 31n.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0900176