13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASTEJON

2009ko lan egutegia. Onespena. Egun baliogabeen deklarazioa

Castejongo Udalak, 2008ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Castejongo Udalaren zerbitzuko langileen 2009ko lan egutegia onestea, oinarritzat hartuz ekainaren 6ko 457/2007 Ebazpenean urte osorako 1.592 ordu izatea ezarri zela; jaiegun izanen dira ondotik aipatzen diren egunak, haietan udal bulegoak itxirik egonen baitira:

-Urtarrilaren 1a: Urteberri.

-Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

-Martxoaren 19a: San Jose.

-Martxoaren 20a: San Jose eguneko zubia.

-Apirilaren 9a: Ortzegun Saindua.

-Apirilaren 10a: Ortziral Saindua.

-Apirilaren 13a: Pazko biharamuna.

-Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

-Ekainaren 29a eta 30a eta uztailaren 1a, 2a eta 3a: herriko bestak.

-Uztailaren 25a: Santiago eguna.

-Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

-Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

-Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren eguneko zubia.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 25a: Eguberri.

Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2009ko lan egutegian.

2009an, epeak kontatzeko baliogabeak izanen dira igande guztiak, eta gainera, urtarrilaren 1a eta 6a; martxoaren 19a; apirilaren 9a, 10a eta 13a; maiatzaren 1a; ekainaren 29a; uztailaren 25a; abuztuaren 15a; urriaren 12a; eta abenduaren 3a, 8a eta 25a.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Castejonen, 2009ko urtarrilaren 9an.-Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0900245