13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Egiturazko aldaketa puntuala Baztango Udal Planean. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2008ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea egiturazko aldaketa puntuala Baztango Udal Planean, Iruritako 14. poligonoko 119. lurzatiari dagokionez, haur eta lehen hezkuntzako eskola berria ezarri beharrez. Barbarin Gómez arkitektoak prestatua da eta 2008ko azaroko data du. Baztango Udalak sustatu duen aldaketa hau berariaz abiarazi den espedientean dago.

Espedientea Udalaren bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta

Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon, 2008ko abenduaren 31n.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0900078