13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

577/2008 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2008-2009 ikasturtean DBHko 4. mailan matrikulatuta dauden ikasleentzako "Programa akademikoa atzerriko ikastetxe batean, 2009-2010 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan" gauzatzeko deialdia egiten duena.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak txostena aurkeztu eta bertan proposatu du 159 postutarako deialdia egitea 2009-2010 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan Bigarren Hezkuntzako atzerriko ikastetxe ofizial batean programa batean parte hartzeko.

Deialdiaren xede nagusia norberarena ez den beste hizkuntza bat ikasteko bidea ematea da eta, bidenabar, ikasleen prestakuntza integralari begira, laguntza eskaintzea hizkuntza eta kultura arloko mugak gaindi ditzaten.

Esperientziak agerian utzi du atzerrira joatea osagarri egokia dela ikasten ari den hizkuntzan hitz-jariotasuna lortzeko. Bestalde, balio handiko jarduera da ikasleen prestakuntzari begira, ikasleei bidea ematen dielako kultura desberdinak ezagutu eta etorkizunean gerta daitekeen mugikortasunerako prest egoteko. Deialdiaren helburua da, halaber, ikasleek beren prestakuntza prozesuan egiten duten ahalegina baloratzeko laguntza emanen duten pizgarriak sortzea.

Ikastetxeetan matrikulatutako DBHko 4. mailako ikasle kopuruaren arabera adjudikatuko dira ikaspostuak, ikastetxe bakoitzerako gutxieneko ikaspostu kopurua bermatuz, betiere, eta erreserba ondorengo portzentajeetan eginen da: %56 (87 ikastoki) ikastetxe publikoetako DBHko 4. mailako ikasleentzako eta %44 (72 ikastoki) itunpeko ikastetxeetako DBHko 4. mailako ikasleentzako.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2009-2010 ikasturtean DBHko 4. mailan matrikulatuta dauden ikasleentzako 2008-2009 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan atzerriko ikastetxe batean programa akademikoan parte hartzeko deialdia onestea. Deialdia ebazpen honen eranskinetan ageri da.

2. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta deialdia igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Europako eta Nazioarteko Programen Atalera eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko abenduaren 31n.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

DEIALDIA, 2009-2010 IKASTURTEAREN LEHENBIZIKO HIRUHILEKOAN ATZERRIKO IKASTETXE BATEAN PROGRAMA AKADEMIKOAN PARTE HARTZEKOA

Hezkuntza Departamentuan funtsezkotzat jotzen da Bigarren Hezkuntzako ikasleek ikasturte baten lehenbiziko hiruhilekoan atzerriko ikastetxeetan integratzeko hezkuntza egonaldietan eta programetan parte hartzeko aukera izatea.

Atzerriko ikastetxe batean programa akademikoa egiteak destinoko herrialdeko bizitzaren arlo guztietan erabat integratzeko aukera ematen die Nafarroako ikasleei, bertako eskola bizitzaz eta bizimodu sozial eta familiarraz gozatuz. Halaber, ikasleek aldi baterako bisitariendako diseinatu ez diren jardueretan integratzeko aukera izanen dute. Herrialdearen eta bere ohituren ezagutza askoz altuagoa eskaintzen dute eskola garaiko integrazio programek udakoek baino; ikaskideekin eta familiako kideekin adiskidetasun-harreman iraunkorrak finkatzeko aukera eskaintzen dute gainera. Esperientzia bukatutakoan, ingelesaren jakite maila askoz altuagoa izanen da.

Horretarako, departamentuak 2009-2010 ikasturteko lehenbiziko hiruhilekoan atzerriko ikastetxe batean ikasteko programa akademikorako deia egin du.

1.-Xedea.

1.1. 159 ikastokitarako deia egiten da, Irlandan, Kanadan nahiz Estatu Batuetan gure Bigarren Hezkuntzaren parekoa den irakaskuntza ofizial bat ematen duen ikastetxe batean integratzeko programa akademikoan parte hartzeko. Egonaldiak 2009-2010 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan eginen dira.

1.2. Programaren ezaugarri orokorrak.

Programa honen funtsezko ezaugarriak ondoko hauek dira:

-Destinoko herrialdeko familia batekin bizitzea 2009-2010 ikasturteko lehenbiziko hiruhilekoan.

-Destinoko herrialdeko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe ofizial batean denbora osoan integratzea, ikaslearen ikasketei eta adinari egokitutako maila batean.

-Atzerriko ikastetxeko programa sozialean integratzea.

-Eskualdeko koordinatzaile batek ikaslearen ikasketak, ikastetxean egiten dituen jarduerak eta bertan nahiz familian duen integrazioa gainbegiratzea.

1.3. Ikastetxeetan matrikulatutako DBHko 4. mailako ikasle kopuruaren arabera adjudikatuko dira ikaspostuak, ikastetxe bakoitzerako gutxieneko ikaspostu kopurua bermatuz, betiere, eta erreserba ondorengo portzentajeetan eginen da: ikaspostuen %56 ikastetxe publikoetarako (87 ikastoki) eta %44 itunpeko ikastetxeetarako (72 ikastoki). Ikastetxe bakoitzaren ikaspostuen banaketa deialdiaren I. eranskinean ageri da.

2.-Programaren datak, destinoak, motak, ikastoki kopurua eta prezioa.

Kanada 70 4 aste Iraila 1.000

Kanada 75 8 aste Irail-urriak 1.400

Irlanda 7 18 aste Irailetik abendura 2.675

AEB 7 20 aste Abuztutik abendura 3.050

2.1. Hezkuntza Departamentuak kontratazio publikoaren bidez hautatuko ditu egitarauaz arduratuko diren enpresak eta ikuskatuko du egitaraua ongi egiten ari den.

Familiek goian seinalatutako kopurua zuzenean pagatuko diote enpresa esleipen-hartzaileari. Hezkuntza Departamentuak programaren kostuaren gainerakoa pagatuko du (%65 bitarte).

3.-Hartzaileak.

3.1. 2008-2009 ikasturtean Nafarroako ikastetxe batean DBHko 4. maila egiten ari diren ikasleentzat da programa hau.

Ikasleek 2009-2010 ikasturtean hartuko dute parte programa honetan eta, beraz, ikastetxea DBHko tituluaren eskaera tramitatzen ari dela eta 2009-2010 ikasturtean Nafarroako ikastetxe batean derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzan matrikulatuta daudela frogatu beharko dute aurten DBHko 4. mailan dauden ikasleek, hala eskatzen zaienean. Ondorio akademikoetarako, ikasleak iraila baino lehen matrikula egiten dueneko ikastetxe nafarra izanen da ikastetxe ofizial bakarra.

3.2. Ikasleen ikas-prozesurik egokiena bermatzeko eta toki berean atzerriko ikasle talde handiak egon daitezela saihestu nahian, Hezkuntza Departamentuak muga bat ezarri du, eta, hortaz, ez da atzerriko ikastetxe batean 5 ikasle nafar baino gehiago biltzen duen talderik egonen.

3.3. Deialdi honetako jardueretan parte hartzeak ez du balio akademikorik ikaslea jatorrizko ikastetxean egiten ari den irakaskuntzei begira, baina asistentzia kalkulatzerakoan, curriculum hedapeneko jardueretan parte hartzea bezalakoa izanen da, eta ikasleak ikasturteari gelditzen zaion zatian etengabeko ebaluazioa izateko eskubideari eutsiko dio.

Hori horrela, ikastetxeak ohartarazi behar dira, ahal den ber, ikasleei erraztasunak emateko, modu egokian itzultzeko.

Hala ere, programa honetan parte hartzen duten ikasleek badakite ahaleginak egin behar dituztela eta ikastetxea, erraztasunak emanik ere, ez dagoela beharturik itzultzean aparteko neurri akademikoak hartzera.

4.-Parte hartzeko betebeharrak.

Laguntza horiek eskuratzeko ikasleek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

-Nafarroako Foru Komunitatean erroldatuta izatea.

-2009an 17 urte baino gehiago ez izatea.

-Eskabidea aurkezten duenean DBHko 4 mailan egotea, Nafarroako ikastetxe batean.

-2007-2008 ikasturtea:

.2007-2008 ikasturtean DBHko 3. mailako azken ebaluazioko kalifikazio guztien batez besteko nota "ongi" (6) edo hobea izatea, eta ikasturte honetan "gutxiegi" kalifikaziorik ez izatea.

.2007-2008 ikasturtean DBHko 3. mailako ingeles irakasgaiaren azken ebaluazioan gutxienez "ongi" (6) kalifikazioa izatea.

5.-Agiriak.

5.1. Ikastoki hauetako bat eskatzeko, ikasleek ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabide-orria (II. eranskina).

b) Aitaren, amaren eta legezko tutorearen baimena (III. eranskina).

c) Nafarroako erroldan ageri dela frogatzen duen jatorrizko agiria, 2009koa.

d) Ziurtagiri akademiko pertsonala (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua); ondokoak jasoko dituena:

-DBHko 3. mailako azken noten ziurtagiria (2007-2008 ikasturtea), ikastetxeko idazkariak sinatu eta zigilatua.

e) Ikasleak eta familiak programaren baldintzak onartzen dituztela ziurtatzen duen konpromiso agiria.

5.2. Abenduaren 18ko 217/2007 Foru Aginduarekin bat, kalifikazioak 0tik 10era bitarteko zenbakizko eskalara ekarriko dira, hamartarrik gabe, honen arabera: Nahikoa: 5; Ongi: 6; Oso ongi: 7 edo 8; eta Bikain: 9 edo 10.

5.3. Batez besteko nota kalkulatzeko (hiru hamartarrekin gehienez), kontuan hartuko dira ikasleak egindako ikasgai guztiak, Erlijioa eta Hezkuntza-Arreta izan ezik.

5.4. DBHko 3. maila Espainiako hezkuntza sisteman egin ez duten ikasleek notak baliozkotzeko agiria aurkeztuko dute edo hori eskatu izanaren gordekina.

5.5. Komeni da eskatzaileek pasaportea lehen baino lehen eskuratzea, deialdia ebatzi ondoren enpresa esleipen-hartzaileak hautatutako ikasleei eskatuko baitie.

5.6. Laguntza bat hartzen duen atzerriko nazionalitateko ikasleek nahitaez bisatu bat eskatu beharko dute kasuan kasuko enbaxadan.

Bisatu hori apirilean tramitatzen hasi beharko dute. Bisatua 2009ko ekainaren 15a baino lehen lortzen ez badute, ikasleek ez dute atzerrira bidaiatzerik izanen eta laguntzari uko egin beharko diote. Hezkuntza Departamentuak ordezten ahalko ditu, ikastokiak ez galtzeko.

Bisatu horren tramitazioa bakar-bakarrik ikasleen familien ardura izanen da. Ezin izan dute zuzemen horietan Hezkuntza Departamentuaren edo programa esleiturik daukan enpresaren laguntza eskatu.

6.-Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

6.1. Eskatutako agiriak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Santo Domingo k., zk.g., 31001 Iruña) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako edozein moduren bidez. Eskaerak banan-banan aurkeztuko dira, eta ez dira ontzat hartuko ez faxak, ez ikastetxeetako irteera-erregistroa, ez eta gutun-azalaren kanpoko aldean ageri den posta zigilua ere.

Eskabidea postetxe batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki baten bidez aurkeztuko da, postako funtzionarioak, ziurtatu aitzin, data eta zigilua jar diezazkion. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan noiz sartu eta egun horixe emanen zaio eskabideari.

6.2. Banakako eskabideak aurkezteko epea 2009ko otsailaren 27an bukatuko da, ostiralarekin.

7.-Hautapen Batzordea.

Hautapen batzordeak kide hauek izanen ditu:

-Mahaiburua:

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Mahaikideak:

Europako eta Nazioarteko Programen Ataleko burua.

Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoko burua.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko aholkulari tekniko bat.

8.-Banaketa eta ikastokien esleipena.

8.1. Ikaspostuak ikastetxe bakoitzeko ikasle bakoitzak lortutako batez besteko kalifikazioen araberako hurrenkeran banatuko dira, hoberenetik hasita.

8.2. Ikastetxe bateko ikasle batek uko eginez gero, laguntza hori ikastetxe eta ikasturte horrexetako itxaron-zerrendan dagoen lehenengo ikasleari egokituko zaio, eta horrela jokatuko da zerrenda hori bukatu arte.

8.3. Ikastetxe bateko ikasle batek uko eginez gero eta ikastetxe horretan itxaron-zerrendarik ez badago, eman gabe gelditu den ikastokia bigarren fase batean esleituko da; horretarako, bi itxaron-zerrenda prestatuko dira, zerrenda horietan sartuz deialdiko baldintzak bete arren lehenbiziko fasean ikastorik jaso ez duten ikasleak. Bi zerrendetako hauetatik, bat ikastetxe publikoetako DBHko 4. mailako ikasleentzat izanen da eta bestea itundutako ikastetxeetako DBHko 4. mailako ikasleentzat. Hutsik gelditu diren tokiak berriz esleitzeko, lehenengo onuradunaren ikastetxe mota hartuko da aintzat (ikastetxe publikoak/itunpeko pribatuak) eta dagokion zerrendako ikasleen ikasketa espedienteetan ageri den notaren arabera banatuko dira, onenetik hasita.

8.4. Ikastetxe bateko ikasle batzuek berdina baldin badute azken kalifikazioa, ebaluazio batzordeak berdinketa deseginen du ondoko irizpide hauei jarraikiz:

1. 2007-2008 ikasturteko azken ebaluazioko Ingeleseko nota.

2. Azken balorazioan berdinketarik gertatuz gero, jendaurreko zozketa eginen da eskatzaileen artean.

9.-Deialdiaren ebazpena.

9.1. Hezkuntza Departamentuak deialdiaren behin-behineko ebazpena jakinaraziko du haren emaitzak jendaurrean paratuz Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta bere webgunean (http://educacion.pnte.cfnavarra.es). Halaber, kopia bana igorriko du ikastetxeetara horietako iragarki oholean jartzeko, ikasleek jakin dezaten.

9.2. Eskatzaileek 7 egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko ebazpena Hezkuntza Departamentuan jendaurrean paratzen denean hasita, haren aurkako erreklamazioak aurkezteko.

9.3. Erreklamazioak aurkeztu eta ebatzi ondoren, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak behin betiko zerrendak onetsiko ditu. Zerrendak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta http://educacion.pnte.cfnavarra.es webgunean argitaratuko dira. Hezkuntza Departamentuak deialdia ebatzi ondoren zein egoeratan dagoen jakinaraziko dio ikasle bakoitzari.

Programan parte hartzeko deialdi honetan aukeratutako ikasleek, uztailaren 3a baino lehen (ostirala), Nafarroako ikastetxe batek egindako agiria aurkeztu beharko dute, 2009-2010 ikasturtean Batxilergoko 1. mailan matrikulatu direla frogatzen duena.

10.-Onartu eta uko egiteko baldintzak.

10.1. Ikaspostua onartzeak berarekin dakar Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen baldintza eta arauak onartzea, enpresek eta Hezkuntza Departamentuak egindako aurretiko bilera eta elkarrizketetarako, joan-etorriko bidaietarako, bai ostatu hartzeko, egonaldirako eta jarduera programarako.

10.2. Ukoak idatziz igorriko zaizkio Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariari, posta arruntaz (Santo Domingo, zk.g. - 31001 Iruña), posta elektronikoz (eechenie@navarra.es) edo faxez (848 42 66 15), jakinarazpen ofizialetik 5 eguneko epean.

10.3. Ikastoki horiek bateraezinak izanen dira helburu bereko beste edozein diru-laguntza edo laguntzarekin. DBHko 4. mailako ikasleek zenbait programetan parte hartzea eska dezateke. Hala ere, programa bat baino gehiagotan onartua izanez gero, bakarrean parte hartzen ahalko dute:

-2009-2010 ikasturteko lehendabiziko hiruhilekua atzerriko ikastetxe batean egiteko programa (Kanada, AEB, Irlanda) edo

-Frantseseko udako murgiltze ikastaroa Donibane Lohizunen (Frantzia).

10.4. Ikasleren batek bere egonaldia deialdian ezarritako epea baino luzeagoa izatea erabakitzen badu, Hezkuntza Departamentuak, aipatu programa bukatzen den unetik, ez du inolako erantzukizun edo betebehar ekonomiko, akademiko, mediko-sanitario, aseguruen aldeko edo bestelakorik izanen.

10.5. Halaber, edozein arrazoirengatik ikasleak hala nahita lehenagotik itzultzen bada Nafarroara, berak ordaindu beharko ditu itzulera bidaiaren gastuak.

10.6. Jokabidea txarra edo ezegokia denean, ikaslearen itzulera agintzeko aukera egonen da; halakoetan, ikaslearen familiak berak ordaindu beharko ditu egoera horrek sortutako gastuak.

11.-Bestelako xedapenak.

11.1. Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du eskatzaileek aurkezten dituzten datuak ikuskatzeko.

11.2. Hezkuntza Departamentuak negoziazio prozeduraren bitartez egindako kontratazio publikoaren bidez hautatuko ditu egitarauaz arduratuko diren enpresak eta ikuskatuko du egitaraua ongi egiten ari den.

11.3. Enpresa esleipen-hartzaileek eta Hezkuntza Departamentuko arduradunek, ekainaren bigarren hamabostaldian, bilera eginen dute hautatutako ikasleekin eta haien familiekin, bidaiari, egunei, ordutegiari, hezkuntza programari eta abarri buruzko argibideak emateko. Bilera hori osagarria izanen da, aurretik enpresak familiekin jarriko baitira harremanetan, bidaia egin ahal izateko argibideak oro emateko.

11.4. Batxilergoko 1. mailako ikasleek atzerrian 2010eko uztailean udako ikastaroak egiteko hurrengo deialdian lehentasuna emanen zaie atzerriko ikastetxe batean programa akademiko honetan parte hartu ez duten ikasleei.

12.-Aurkeztutako agiriak jasotzea.

Behin betiko zerrendak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean, agiriak Hezkuntza Departamentuko Informazio Bulegoan berreskuratzen ahalko dira. Epe hori bukatuta, agiriak suntsituko dira, bide administratiboan errekurtsoren bat aurkeztu delako gorde behar direnean izan ezik.

13.-Errekurtsoa.

Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren oinarrien eta aplikaziorako egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Ikastoki banaketa. DBHko 4. mailako matrikula. 2009-2010 ikasturteko lehen hiruhilekoko programa akademikoa

Sare publikoa

IKASTETXEAK HERRIA DBHko 4.a PORTZENTAJEA IKASTOKI KOPURUA

ARALARKO M.D. BHI ALTSASU 59 1,84375 2

ALAIZ BHI BARAÑAIN 33 1,03125 1

BARAÑAIN BHI BARAÑAIN 81 2,53125 3

TOKI ONA BHI BERA 64 2 2

ASKATASUNA BHI BURLATA 100 3,125 3

IBAIALDE BHI BURLATA 73 2,28125 2

ALHAMA BHI CORELLA 48 1,5 2

TIERRA ESTELLA BHI LIZARRA 125 3,90625 4

AMAZABAL BHI LEITZA 30 0,9375 1

LEKAROZ-ELIZONDO BHI LEKAROZ-ELIZONDO 57 1,78125 2

PABLO SARASATE BHI LODOSA 35 1,09375 1

SIERRA DE LEYRE BHI IRUNBERRI-ZANGOZA 46 1,4375 1

MARQUES DE VILLENA BHI MARTZILLA 83 2,59375 3

BASOKO BHI IRUÑA 87 2,71875 3

BIURDANA BHI IRUÑA 104 3,25 3

EUNATE BHI IRUÑA 45 1,40625 1

ITURRAMA BHI IRUÑA 107 3,34375 3

JULIO CARO BAROJA BHI IRUÑA 66 2,0625 2

NAVARRO VILLOSLADA BHI IRUÑA 134 4,1875 4

PADRE MORET-IRUBIDE BHI IRUÑA 73 2,28125 2

PLAZA DE LA CRUZ BHI IRUÑA 148 4,625 5

RIBERA DEL ARGA BHI AZKOIEN 64 2 2

EGA BHI SAN ADRIÁN 68 2,125 2

SANCHO III EL MAYOR BHI TAFALLA 113 3,53125 4

BENJAMIN DE TUDELA BHI TUTERA 159 4,96875 5

VALLE DEL EBRO BHI TUTERA 173 5,40625 5

ZIZUR NAGUSIKO BHI ZIZUR NAGUSIA 164 5,125 5

AGOIZKO DBHI AGOITZ 19 0,59375 1

AZAGRAKO DBHI AZAGRA 23 0,71875 1

BERRIOZARKO DBHI BERRIOZAR 34 1,0625 1

ZARRAKAZTELUKO DBHI ZARRAKAZTELU 37 1,15625 1

LA PAZ DBHI CINTRUÉNIGO 31 0,96875 1

CERRO DE LA CRUZ DBHI CORTES. 20 0,625 1

MENDAUR DBHI DONEZTEBE 34 1,0625 1

GARRALDAKO DBHI GARRALDA 13 0,40625 1

LARRAINTZARKO DBHI LARRAINTZAR 15 0,46875 1

ELORTZIBAR DBHI NOAIN. 47 1,46875 1

OTSAGABIKO DBHI OTSAGABIA 3 0,09375 1

ERRONKARIKO DBHI ERRONKARI 11 0,34375 1

DEL CAMINO DBHI VIANA 23 0,71875 1

JOAQUIN ROMERA DBHI MENDABIA 15 0,46875 1

GUZTIRA 2664 83,25 87

Sare itundua

IKASTETXEAK HERRIA DBHko 4.a PORTZENTAJEA IKASTOKI KOPURUA

IRABIA HIP BURLATA 49 1,53125 2

SAN FERMIN IKASTOLA ZIZUR TXIKIA 91 2,84375 3

MATER DEI-PUY-ANDERATZ LIZARRA 92 2,875 3

LUIS AMIGO HLII MUTILOABEITI 60 1,875 2

LA COMPASION ESCOLAPIOS HLII IRUÑA 40 1,25 1

CALASANZ HLII IRUÑA 55 1,71875 2

CARDENAL LARRAONA HLII IRUÑA 63 1,96875 2

MIRAVALLES-REDIN IRUÑA 82 2,5625 3

AMOR DE DIOS-REGINA PACIS BURLATA 41 1,28125 1

GARESKO HLII GARES 18 0,5625 1

HIJAS DE JESUS HLII IRUÑA 48 1,5 2

NUESTRA SRA. DEL HUERTO HLII IRUÑA 49 1,53125 2

SAGRADO CORAZON HLII IRUÑA 89 2,78125 3

SALESTARRAK BHIP IRUÑA 50 1,5625 2

SAN CERNIN HLII IRUÑA 113 3,53125 4

SAN IGNACIO HLII IRUÑA 129 4,03125 4

SANTA MARIA LA REAL HLII IRUÑA 101 3,15625 3

SANTA TERESA HLII IRUÑA 62 1,9375 2

SANTO TOMAS HLII IRUÑA 56 1,75 2

URSULINAS HLII IRUÑA 94 2,9375 3

VEDRUNA HLII IRUÑA 57 1,78125 2

SAN FRANCISCO JAVIER TUTERA 146 4,5625 5

SAGRADO CORAZON HLII ALTSASU 17 0,53125 1

IKASTOLA SAKANA BHIP ALTSASU 22 0,6875 1

SANTA LUISA DE MARILLAC HLII BARAÑAIN 43 1,34375 1

ZANGOZAKO IKASTOLA ZANGOZA 27 0,84375 1

JASO IKASTOLA IRUÑA 38 1,1875 1

STA. CATALINA-STMO. SACRAMENTO IRUÑA 52 1,625 2

ESCUELAS PIAS HLII TAFALLA 39 1,21875 1

GARCES DE LOS FAYOS IKASTOLA TAFALLA 19 0,59375 1

ANUNCIATA HLII TUTERA 49 1,53125 2

PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA ATARRABIA 75 2,34375 2

LIZARRA IKASTOLA LIZARRA 53 1,65625 2

LA PRESENTACION-NOTRE DAME ATARRABIA 46 1,4375 1

IKASTOLA SAKANA BHIP ETXARRI ARANATZ 25 0,78125 1

ARGIA IKASTOLA FONTELLAS 15 0,46875 1

GUZTIRA 2105 65,78125 72

II. ERANSKINA

Nafarroako Gobernuaren deialdia, "Atzerriko ikastetxe batean integratzeko programa akademikoan" parte hartzeko

2009-2010 ikasturteko lehenbiziko hiruhilekoa

Deiturak ........................... Izena ....................... Sexua

NANa: ................... Jaioteguna

*Helbidea (ezinbestekoa)

Herria .................................. PK ......... Probintzia

*Tel. .......... Sakelako telefonoa (garrantzitsua) ............... Helbide elektronikoa (garrantzitsua) ...............

(*) Oharra: Etxean telefonorik izan ezean, beste pertsona batena jarri, harremanetarako. Nahitaezkoa da gero jakinarazpenak jasotzeko.

Ikastetxea ............ Herria

Zein aukera eta herrialde nahiago den, lehentasunaren arabera adierazi, 1etik (+) 4ra (-) ordenatua.

Kanada 70 4 aste Iraila 1.000

Kanada 75 8 aste Irail-urriak 1.400

Irlanda 7 18 aste Irailetik abendura 2.675

AEB 7 20 aste Abuztutik abendura 3.050

-Oharra: Aukera bakar bat markatuz gero, besteak ikasleak berak baztertutzat hartuko da.

Nik, .............................................. 2009-2010 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan, atzerriko ikastetxe batean integratzeko programa egiteko deialdian parte hartu nahi dut eta baldintzak onartzen ditut.

Iruñean, 2009ko .........aren ...........(e)an.

(Eskatzailearen sinadura) (Aitaren, amaren

edo legezko tutorearen sinadura)

ESKOLAKO HIZKUNTZA PLANGINTZAREN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

III. ERANSKINA

Aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena

...................................................... jauna/andrea, ............. zenbakiko NANaren jabe eta .............ikaslearen aita, ama edo legezko tutorea naizen honek, baimena ematen diot nire semeari/alabari Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren beka jasorik, bidaia egiteko eta atzerriko hizkuntzaren ikastaroa egin behar duen herrialdean egoteko eta, behar balitz, mediku laguntza hartzeko ere.

.................................(e)n, 2009ko ................aren.....(e)an.

(Aitaren, amaren edo legezko tutorearen sinadura)

IV. ERANSKINA

Programa akademikoa, atzerriko ikastetxe batean. 2009-2010 ikasturtea. Ikaslearen eta haren familiaren konpromisoaren onarpena

..................................NAN zenbakia duena, eta (aita/ama edo legezko tutorea) ...........................jaun/andrea, ................ NANa duena,

Onartzen dugu:

-Badakigu atzerriko ikastetxean lortutako kalifikazioak ez direla baliozkotuko Nafarroako ikastetxera itzultzen denean.

-Esperientzia honen ondoren, gure semeak/alabak ahalegin berezia egin beharko du Nafarroako ikastetxearen programa akademiko arruntean berriz sartzeko.

-Atzerrian egon izanaren ondorioz, Nafarroako ikastetxea ez da aparteko neurriak hartzeko beharturik egonen.

-Edozein arrazoi dela-eta, ikaslea bere borondatez Nafarroara itzultzen bada behar baino lehenago, Hezkuntza Departamentuak ez du erabaki horren erantzukizunik bere gain hartuko.

-Denbora luzez familiatik at egoteak dakarrenaren jakitun gara.

-Egonaldia deialdian ezarritako epea baino luzeagoa izatea erabakitzen badugu, Hezkuntza Departamentuak, aipatu programa bukatzen den unetik, ez du inolako erantzukizun edo betebehar ekonomiko, akademiko, mediko-sanitario, aseguruen aldeko edo bestelakorik izanen.

-Ikaspostua onartzeak berekin dakar Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen baldintza eta arauak onartzea, enpresek eta Hezkuntza Departamentuak egindako aurretiko bilera eta elkarrizketetarako, joan-etorriko bidaietarako, bai ostatu hartzeko, egonaldirako eta jarduera programarako.

.................(e)n, 2009ko .............aren ..............(e)an.

Aitaren, amarenIkaslearen sinadura

edo legezko tutorearen sinadura

Iragarkiaren kodea: F0900212