13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

558/2008 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2009ko udan, atzerriko familietan murgiltzeko programa egiteko Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat 168 ikastokiren deialdia onesten duena.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak aurkeztutako txostenean proposatu du deialdia egitea Nafarroako Ikastetxeetako Batxilergoko 1. mailako ikasleek 2009ko udan atzerriko familietan murgiltzeko programa egiteko.

Ikastetxeetan matrikulatutako Batxilergoko 1. mailako ikasle kopuruaren arabera adjudikatuko dira ikaspostuak, betiere ikastetxe bakoitzerako gutxieneko ikaspostu kopuru jakin bat eta ondorengo portzentajeak bermatuz: ikaspostuen %63 (108 toki) ikastetxe publikoetan ikasten duten Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat izanen dira eta %37 (60 toki) ikastetxe itunduetan Batxilergoko 1. maila ikasten dutenentzat.

Ikaspostuen banaketa deialdiaren I. eranskinean ageri da.

Deialdiaren xede nagusia norberarena ez den beste hizkuntza bat ikasteko bidea ematea da eta, bidenabar, ikasleen prestakuntza integralari begira, laguntza eskaintzea hizkuntz mugak gaindi ditzaten.

Esperientziak erakutsi du atzerrira joatea osagarri egokia dela ikasten ari den hizkuntzan hitz-jariotasuna lortzeko. Bestalde, balio handiko jarduera da ikasleen prestakuntzari begira, ikasleei bidea ematen dielako kultura desberdinak ezagutu eta etorkizunean gerta daitekeen mugikortasunerako prest egoteko.

Deialdiaren helburua da, halaber, ikasleek beren prestakuntza prozesuan egiten duten ahalegina baloratzen laguntzen duten pizgarriak sortzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT

1. Ikasturten honetan Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan matrikulatuta dauden Batxilergoko 1. mailako ikasleek, 2009ko udan, atzerriko familietan murgiltzeko programa egiteko 168 ikastokiren deialdia onestea. Deialdia ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta deialdia igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Europako eta Nazioarteko Programen Atalera eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko abenduaren 23an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

ERANSKINA

Deialdia, Batxilergoko 1. mailako ikasleek, 2009ko udan, atzerriko familietan murgiltzeko programa egiteko

1.-Xedea.

168 toki eskaintzen dira, Hezkuntza Departamentuaren menpeko Nafarroako ikastetxe publikoetako eta ikastetxe itunduetako Batxilergoko 1. mailako ikasleek 2008ko udan atzerriko familietan murgiltzeko programa egin dezaten.

2.-Destinoak, datak, modalitateak eta ikastoki kopurua.

Ikasleen ikas-prozesurik egokiena bermatzeko eta toki berean atzerriko ikasle-talde handiak egon daitezela saihestu nahian, Hezkuntza Departamentuak hainbat ikas-modalitate ezarri ditu zenbait herrialdetan:

DESTINOA KOP. IRAUPENA FAMILIENTZAKO PREZIOA EGUNAK

KANADA 80 4 aste gehienez ere 1.100 euro 2009ko uztaila

gehienez ere 1.100 euro 2009ko abuztua

AEB 88 4 aste gehienez ere 1.100 euro 2009ko uztaila

gehienez ere 1.100 euro 2009ko abuztua

3.-Programaren ezaugarri nagusiak eta helburuak.

Talde guztiek monitore arduradun bat izanen dute, ikasleak lagunduko dituena taldea irteten denetik Iruñera itzuli arte. Halaber, egonaldi guztian zehar destinoko herrialdeko familia batekin biziko dira.

Programa honen helburu nagusiak honako hauek dira:

-Hizkuntza gaitasuna hobetzea.

-Bisitatutako herrialdearen kultura ezagutzea.

-Norberaren garapenean sakontzea.

4.-Programaren prezioa.

Hezkuntza Departamentuak kontratazio publikoaren bidez hautatuko ditu egitarauaz arduratuko diren enpresak eta ikuskatuko du egitaraua ongi egiten ari den.

Ikasleak gehienez ere 1.100 euro pagatuko dizkio zuzenean enpresa esleipen-hartzaileari. Programaren kostuaren gainerako zatia Hezkuntza Departamentuak pagatuko du (%60 arte).

5.-Parte hartzeko betebeharrak.

5.1. Ikastoki horiek eskuratu ahal izateko, ikasleek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

-Foru Komunitatean erroldatuta egotea.

-2008-2009 ikasturtean 18 urte baino gehiago ez izatea.

-2008-2009 ikasturtean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe batean Batxilergoko 1. maila ikasten egotea.

-Ingeles irakasgaian matrikulatuta egotea ikaslearen ikastetxe ofizialean.

-2007-2008 ikasturteko ekaineko batez besteko kalifikazioetan (DBHko 4. maila) gutxienez 6ko nota lortu izana, eta azkeneko ebaluazio horretan "gutxiegi" bat ere ez izatea.

-2007-2008 ikasturtean DBHko 4. mailako ingeles irakasgaiaren azken ebaluazioan gutxienez 6ko kalifikazioa izatea.

6.-Dokumentazioa.

6.1. ikastoki hauetako bat eskatzeko, ikasleek, deialdian adierazitako tokian eta epean, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

-Eskabide-orria (II. eranskina).

-Aitaren, amaren eta legezko tutorearen baimena (III. eranskina).

-Nafarroako erroldan ageri dela frogatzen duen jatorrizko agiria, 2009koa.

-2008ko ekaineko deialdi arruntean DBHko 4.mailan lortutako azken noten ziurtagiria (jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua), ikastetxeko zuzendariak edo idazkariak sinatu eta zigilatua.

6.2. Abenduaren 18ko 217/2007 Foru Aginduarekin bat, kalifikazioak 1etik 10era bitarteko zenbakizko eskalara ekarriko dira, hamartarrik gabe, honen arabera: Nahikoa: 5; Ongi: 6; Oso ongi: 7 edo 8; eta Bikain: 9 edo 10.

Batez besteko nota kalkulatzeko (hiru hamartarrekin gehienez), kontuan hartuko dira ikasleak egindako irakasgai guztiak, Erlijioa eta Hezkuntza-Arreta izan ezik.

6.3. DBHko 4. maila Espainiako hezkuntza sisteman egin ez duten ikasleek notak baliozkotzeko agiria aurkeztuko dute edo hori eskatu izanaren gordekina.

6.4. Komeni da eskatzaileek pasaportea lehen baino lehen eskuratzea, deialdia ebatzi ondoren enpresa esleipen-hartzaileak hautatutako ikasleei eskatuko baitie.

6.5. Laguntza bat hartzen duen atzerriko nazionalitateko ikasleek nahitaez bisatua lortu beharko dute kasuan kasuko enbaxadan.

Bisatua Hezkuntza Departamentuak ikasleari laguntza bat esleitu diola adierazteko jakinarazpen ofiziala jaso eta berehala hasi beharko da tramitatzen. Bisatua 2009ko ekainaren 15a baino lehen lortzen ez badu, ikasleak ez du atzerrira bidaiatzerik izanen eta laguntzari uko egin beharko dio. Bestela, Hezkuntza Departamentuak berak ordeztuko du, ikastokirik ez galtzeko.

Bisatu horren tramitazioa ikasleen familien ardura izanen da bakar-bakarrik. Kudeaketa hori egiteko ezin izanen dute Hezkuntza Departamentuaren edo programa esleiturik daukan enpresaren laguntzarik eskatu.

7.-Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

7.1. Eskatutako agiriak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Santo Domingo k., zk.g., 31001 Iruña) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako edozein moduren bidez. Eskaerak banakakoak izanen dira, eta ez dira ontzat hartuko ez faxak, ez ikastetxeetako irteera-erregistroa, ez eta gutun-azalaren kanpoko aldean ageri den posta zigilua ere.

Eskabidea postetxe batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki baten bidez aurkeztuko da, postako funtzionarioak, ziurtatu aitzin, data eta zigilua jar diezazkion. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan noiz sartu eta egun horixe emanen zaio eskabideari.

7.2. Banakako eskabideak aurkezteko epea 2009ko martxoaren 13an bukatuko da, ostiralarekin.

8.-Banaketa eta ikastokien esleipena. 8.1. Ikastetxe bakoitzari dagozkion ikaspostuen banaketa deialdiaren I. eranskinean ageri da.

8.2. Ikaspostuak ikastetxe eta ikasturte bakoitzeko ikasle bakoitzak lortutako batez besteko kalifikazioen araberako hurrenkeran banatuko dira, hoberenetik hasita.

8.3. Ikastetxe bateko ikasle batzuek berdina baldin badute azken kalifikazioa, ebaluazio batzordeak berdinketa deseginen du ondoko irizpide hauei jarraikiz:

a) 2007-2008 ikasturteko azken ebaluazioan Ingelesean lortutako nota.

b) Berdinketa hausten ez bada, jendaurreko zozketa eginen da berdindu dutenen artean.

8.4. Ikastetxe bateko ikasle batek uko eginez gero, laguntza hori ikastetxe eta ikasturte horrexetako itxaron-zerrendan dagoen lehenengo ikasleari egokituko zaio, eta horrela jokatuko da zerrenda hori bukatu arte.

8.5. Ikastetxe bateko ikasle batek uko eginez gero eta ikastetxe horretan itxaron-zerrendarik ez badago, eman gabe gelditu den ikastokia bigarren fase batean esleituko da; horretarako, bi itxaron-zerrenda prestatuko dira, deialdiko baldintzak bete arren lehenbiziko fasean ikastokirik jaso ez duten ikasleekin. Bi zerrendetako hauetatik bat ikastetxe publikoetako Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat izanen da eta bestea itundutako ikastetxeetako Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat. Hutsik gelditzen diren tokiak ikastetxe publikoen eta itunpeko ikastetxe pribatuen arteko banaketa errespetatuz esleituko dira, ikasketa espedienteetan ageri den notaren arabera, onenetik hasita.

8.6. 2008ko udako programan eta/edo programa akademikoan (2008-2009 ikasturteko lehen hiruhilekoa) parte hartu duten ikasleek ikastokia eska dezakete deialdi honetan, baina ez zaie lehentasunik emanen. Besterik gabe beren ikastetxeko erreserbako bigarren zerrenda batera pasatuko dira.

Deialdi honen 8.4. puntuan ezarritakoari jarraikiz, ikastetxearen titulartasunaren (publikoak eta itunduak) araberako zerrenda bat prestatuko da eta lehendabizi, kalifikazio onenetik txarrenerako hurrenkeran, 2008-2009 ikasturteko lehendabiziko hiruhilekoan programa akademikoan parte hartu ez zuten ikasleak agertuko dira, eta gero aipatu programan parte hartu zuten ikasleak, kalifikazio onenetik txarrenerako hurrenkeran.

9.-Hautapen batzordea eta deialdiaren ebazpena.

9.1. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emanen du deialdi honen behin-behineko ebazpena, Hautapen Batzordeak proposatuta. Batzordea honako hauek osatuko dute:

-Batzordeburua: Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Europako eta Nazioarteko Programen Ataleko burua.

-Atzerriko hizkuntzen erabilera hobetzeko Programen Bulegoko burua.

-Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko aholkulari tekniko bat.

9.2. Hezkuntza Departamentuak deialdiaren behin-behineko ebazpena jakinaraziko du haren emaitzak jendaurrean paratuz Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta bere webgunean (http://educacion.pnte.cfnavarra.es). Halaber, kopia bana igorriko du ikastetxeetara horietako iragarki oholean jartzeko, ikasleek jakin dezaten.

9.3. Eskatzaileek 7 egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko ebazpena Hezkuntza Departamentuan jendaurrean paratzen denetik hasita, haren aurkako erreklamazioak aurkezteko.

9.4. Erreklamazio horiek aztertu eta ebatzi ondoren, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak, emandako laguntzei buruzko behin betiko zerrenda onetsiko du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Deialdia ebatzi ondoren, Hezkuntza Departamentuak ikasle bakoitzari jakinaraziko dio zein egoeratan dagoen.

10.-Onartu eta uko egiteko baldintzak.

10.1. Ikaspostua onartzeak berekin dakar Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen baldintza eta arauak onartzea, bai joan-etorriko bidaietarako, bai ostatu hartzeko, egonaldirako eta jarduera programarako.

10.2. Ukoak idatziz igorriko zaizkio Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariari, posta arruntaz (Santo Domingo, zk.g., 31001 Iruña), posta elektronikoz (eechenie@cfnavarra.es) edo faxez (848 426615), jakinarazpen ofizialetik 5 eguneko epean.

10.3. Ikastoki horiek bateraezinak izanen dira helburu bereko beste edozein diru-laguntza edo laguntzarekin.

10.4. Portaera txarra edo ezegokia denean, ikaslearen itzulera agintzeko aukera egonen da; halakoetan, ikaslearen familiak berak ordaindu beharko ditu egoera horrek sortutako gastuak.

11.-Beste xedapen batzuk.

11.1. Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du eskatzaileek aurkezten dituzten datuak ikuskatzeko.

11.2. Enpresa esleipen-hartzaileak eta Hezkuntza Departamentuko arduradunek, ekainaren lehendabiziko hamabostaldian, bilera eginen dute hautatutako ikasleekin eta haien familiekin, bidaiari, egunei, ordutegiari, programari eta abarri buruzko argibideak emateko.

Bilera hori osagarria izanen da, aurretik enpresak familiekin jarriko baitira harremanetan, bidaia eta ikastaroa egin ahal izateko argibide guztiak emateko.

12.-Aurkeztutako agiriak jasotzea.

Behin betiko zerrendak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean, agiriak Hezkuntza Departamentuko Informazio Bulegoan berreskuratzen ahalko dira. Epe hori bukatuta, agiriak suntsituko dira, bide administratiboan errekurtsoren bat aurkeztu delako gorde behar direnean izan ezik.

13.-Errekurtsoa.

Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren oinarrien eta aplikaziorako egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Batxilergoko 1. mailako ikasleak

2008-2009 ikasturteko matrikula Ikastetxeen arabera esleitutako laguntza kopurua

Sare publikoa

IKASTETXEAK HERRIA BATX. 1 KOPURUA

SAN MIGUEL DE ARALAR I

/ARALARKO M.D. I BHI Altsasu 72 3,272727 3

ALAIZ BHI Barañain 39 1,772727 2

BARAÑAIN BHI Barañain 58 2,636364 3

TOKI ONA BHI Bera 39 1,772727 2

ASKATASUNA BHI Burlata 107 4,863636 5

IBAIALDE BHI Burlata 47 2,136364 2

ARTE ESKOLA Corella 33 1,500000 2

ALHAMA BHI Corella 57 2,590909 3

LIZARRAKO BHI POLITEKNIKOA Lizarra 16 0,727273 1

TIERRA ESTELLA BHI Lizarra 126 5,727273 6

AMAZABAL BHI Leitza 26 1,181818 1

LEKAROZ-ELIZONDO BHI Lekaroz-Elizondo 57 2,590909 3

PABLO SARASATE BHI Lodosa 48 2,181818 2

SIERRA DE LEYRE BHI Irunberri-Zangoza 47 2,136364 2

MARQUES DE VILLENA BHI Martzilla 88 4,000000 4

ARTE ESKOLA Iruña 95 4,318182 4

BASOKO BHI Iruña 85 3,863636 4

BIURDANA BHI Iruña 78 3,545455 4

DONAPEA IIP Iruña 22 1,000000 1

EUNATE BHI Iruña 62 2,818182 3

ITURRAMA BHI Iruña 139 6,318182 6

JULIO CARO BAROJA BHI Iruña 50 2,272727 2

NAVARRO VILLOSLADA BHI Iruña 147 6,681818 7

PADRE MORET-IRUBIDE BHI Iruña 57 2,590909 3

PLAZA DE LA CRUZ BHI Iruña 134 6,090909 6

RIBERA DEL ARGA BHI Azkoien 32 1,454545 1

EGA BHI San Adrián 47 2,136364 2

TAFALLAKO BHI POLITEKNIKOA Tafalla 14 0,636364 1

SANCHO III EL MAYOR BHI Tafalla 82 3,727273 4

BENJAMIN DE TUDELA BHI Tutera 131 5,954545 6

VALLE DEL EBRO BHI Tutera 129 5,863636 6

ETI IIP Tutera 34 1,545455 2

ZIZUR NAGUSIKO BHI Zizur Nagusia 116 5,272727 5

GUZTIRA 2314 105,181800 108

Sare itundua

IKASTETXEAK HERRIA BATX. 1 KOPURUA

IRABIA HLII Burlata 48 2,18182 2

SAN FERMIN IKASTOLA Zizur Txikia 93 4,22727 4

NUESTRA SEÑORA DEL PUY Lizarra 52 2,36364 2

LUIS AMIGO HLII Mutiloabeiti 34 1,54545 2

CALASANZ HLII Iruña 105 4,77273 5

CARDENAL LARRAONA HLII Iruña 49 2,22727 2

MIRAVALLES-REDIN Iruña 90 4,09091 4

HIJAS DE JESUS HLII Iruña 39 1,77273 2

NUESTRA SRA. DEL HUERTO HLII Iruña 43 1,95455 2

SAGRADO CORAZON HLII Iruña 86 3,90909 4

SALESTARRAK BHIP Iruña 44 2,00000 2

SAN CERNIN HLII Iruña 121 5,50000 6

SAN IGNACIO HLII Iruña 100 4,54545 5

SANTA MARIA LA REAL HLII Iruña 93 4,22727 4

SANTA TERESA DE JESUS HLII Iruña 55 2,50000 3

SANTO TOMAS HLII Iruña 39 1,77273 2

URSULINAS HLII Iruña 73 3,31818 3

VEDRUNA HLII Iruña 50 2,27273 2

SEM. PADRES REPARADORES Gares 10 0,45455 1

SAN FRANCISCO JAVIER Tutera 120 5,45455 5

GUZTIRA 1344 61,09100 60

II. ERANSKINA

Nafarroako Gobernuaren deialdia, Batxilergoko 1. mailako ikasleek 2009ko udan atzerriko familietan murgiltzeko programa egiteko

Inprimakia letra larriekin bete

Deiturak Izena

Sexua Nazionalitatea

NANa Jaioteguna

Helbidea (ezinbestekoa)

Herria PK

Probintzia

Telefonoa Sakelako telefonoa (garrantzitsua)

Helbide elektronikoa (garrantzitsua)

Aurten egiten ari den maila

Ikastetxea

Herria

Zein aukera eta herrialde nahiago den, lehentasunaren arabera adierazi, 1etik 4ra ordenatuta (hots, gehienetik gutxienera):

DESTINOA KOP. IRAUPENA FAMILIENTZAKO PREZIOA EGUNAK *

KANADA 80 4 aste gehienez ere 1.100 euro 2009ko uzt.

gehienez ere 1.100 euro 2009ko abu.

AEB 88 4 aste gehienez ere 1.100 euro 2009ko uzt.

gehienez ere 1.100 euro 2009ko abu.

(*) Lehentasuna 1etik 4ra bitarte adierazi.

2009ko udan atzerriko familia batean murgiltzeko ikastaro bat egiteko laguntzen deialdian parte hartu nahi dut eta deialdian ezarritako baldintzak onartzen ditut.

Iruñean, 2009ko .........aren ...........(e)an.

(Eskatzailaren sinadura) (Aitaren, amaren edo

legezko tutorearen sinadura)

ESKOLAKO HIZKUNTZA PLANGINTZAREN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

III. ERANSKINA

Aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena

................................. jaunak/andreak, ...............NANa duenak, .................... ikaslearen aita, ama edo legezko tutorea naizen aldetik, baimena ematen diot nire semeari/alabari, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren beka jasoz gero, bidaia egiteko eta adierazten zaion atzerriko herrialdean bizitzeko eta, behar balitz, atzerrian dagoen bitartean beharrezkoa den laguntza medikoa hartzeko ere.

.................(e)n, 2009ko ...................aren ......(e)an.

(Aitaren, amaren edo legezko tutorearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0900236