13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

520/2008 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, ingeles barnetegietan murgiltze ikastaroak egiteko deialdia onesten duena, Nafarroako ikastetxeetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu 2009ko udan ingeles barnetegietako murgiltze ikastaroetan parte hartzeko deialdia egitea, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako ikasleentzat 420 ikastoki eskaintzeko.

Ikastaro horiek antolatzeko lana bere gain hartzerik ez zuenez, Hezkuntza Departamentuak, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunea izeneko sozietate publikoaren esku utzi zuen programa hau.

Deialdiaren helburu nagusia da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen ingelesezko komunikaziorako gaitasun mailak hobetzea, haien prestakuntza integrala sendotzea hizkuntza-mugak gainditzen lagunduz eta hizkuntzen alde funtzionala sustatzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2009ko udan ingeles barnetegietan murgiltze ikastaroak egiteko deialdia onestea, Nafarroako ikastetxeetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako 420 ikaslerentzat. Deialdia ebazpen honen 1. eranskinean ageri da.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

3. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau, deialdia eta eranskinak igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Europako eta Nazioarteko Programen Atalera eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko abenduaren 11n.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

1. ERANSKINA

Deialdia, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek ingelesezko murgiltze ikastaroak egiteko. 2009ko uda

1.-Ikastaroen xedea eta helburua.

Hezkuntza Departamentuak dealdia egin du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako ikasleek 2008ko udan ingelesezko murgiltze ikastaroak egiteko. Guztira 420 ikastoki eskaintzen dira.

Ikastaroen helburua ingelesa eskolaz kanpo ikasi eta erabiltzea da, eskolako testuinguruan ikasten den hizkuntzaren erabilera arrunt eta naturala barneratzen laguntzeko. Hortaz, ikastaroetan ingelesa besterik ez da erabiliko. Eskola jardueraz gainera, jolas, kirol eta aisialdiko jarduerak ere eginen dira.

2.-Ikastaroen azalpena.

2.1. Ikastaroak Irunberriko "Sierra de Leyre" BHIn (Agoizko etorbidea, zk.g.) eginen dira, mantenu osoa eskainiz.

2.2. Ikastaro bakoitzak hamar eguneko iraupena izanen du. 84 ikasleko bost txanda eginen dira. Dena den, ikas jardueretarako, ikasleak hizkuntza mailaren arabera banatuko dira 12 ikasleko taldeetan.

2.3. Jardueren azalpena:

-Eskola jarduera komunikatiboak. Horretarako, mailaren araberako taldeak eratuko dira.

-Teknologia berrien erabilera integratua.

-Jostaketak (lantegiak, dramatizazioak, eskulanak, etab.).

-Kirol eta aire zabaleko jarduerak.

-Ibilaldiak.

2.4. Ikasleak etengabe kontrolatzeko taldea honela osatuko da: arduradun bat (monitore edo irakaslea) zortzi ikasleko. Arduradunek eskarmentu nahikoa izanen dute bai irakaslanetan, baita kirol eta astialdiko jardueretan ere.

2.5. Joan-etorriak.

Irunberriko egoitzarako joan-etorriak parte-hartzaileen kontura izanen dira.

3.-Egunak eta ikastokien banaketa.

Matrikulako portzentajeen irizpideei jarraikiz (ikasleen %60 ikastetxe publikoetan eta %40 itunduetan), txanda guztietan 50 ikastoki ikastetxe publikoentzat izanen dira eta 34 itunduentzat.

AURREIKUSITAKO EGUNAK ETA IKASTOKIAK

DBHko 1. maila

1

84

Uztailaren 19tik 28ra.

Uztailaren 19an, igandearekin, 18:00etatik 19:00ak arte

Uztailaren 28an, asteartearekin, 13:00etan

DBHko 2. maila

2

84

Uztailaren 29tik abuztuaren 7ra

Uztailaren 29an, asteazkenarekin, 18:00etatik 19:00ak arte

Abuztuaren 7an, ostiralarekin, 13:00etan

DBHko 1. maila

3

84

Abuztuaren 8tik 17ra

Abuztuaren 8an, larunbatarekin, 18:00etatik 19:00ak arte

Abuztuaren 17an, astelehenarekin, 13:00etan

DBHko 2. maila

4

84

Abuztuaren 18tik 27ra

Abuztuaren 18an, asteartearekin, 18:00etatik 19:00ak arte

Abuztuaren 27an, ostegunarekin, 13:00etan

DBHko 3. maila

5

84

Abuztuaren 28tik irailaren 6ra

Abuztuaren 28an, ostiralarekin, 18:00etatik 19:00ak arte

Irailaren 6an, igandearekin, 13:00etan

4.-Jardueraren prezioa.

4.1. Jardueraren prezioa 250 eurokoa da parte-hartzaile bakoitzeko.

Familia ugarietako ikasleei beherapena eginen zaie programaren prezioan (ezinbestekoa da eskabidearekin batera familia ugariaren txartelaren fotokopia konpultsatua aurkeztea):

-Kategoria arrunteko familia ugariek honenbeste ordainduko dute: 225 euro.

-Kategoria bereziko familia ugariek honenbeste ordainduko dute: 200 euro.

Programaren kostua NHAG-Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneari ordaindu beharko zaio (Compañia kalea, 6, 31001, Iruña).

Irunberriko egoitzarako joan-etorriak parte-hartzaileen kontura izanen dira.

5.-Parte hartzeko betebeharrak.

Ikastaro hauek eskatzen ahalko dituzte 2008-2009 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeren batean matrikulatuta dauden eta betebehar hauek betetzen dituzten ikasleek:

-DBHko 1., 2. edo 3. maila ikasten egotea.

-Ingeles irakasgaia izatea.

-DBHko 2. edo 3. mailako ikasleek 5eko batez besteko nota frogatu beharko dute 2008ko ekaineko deialdi arruntean. Deialdi horretan berean, ingelesa irakasgaian, 5 edo hortik gorako nota beharko dute.

-DBHko 1. mailako ikasleek 5eko batez besteko nota frogatu beharko dute 2008-2009 ikasturteko lehenengo ebaluazioan. Ebaluazio horretan berean, ingelesa irakasgaian, 5 edo hortik gorako nota beharko dute.

Oharra: batez besteko nota kalkulatzeko (hiru zenbaki hamartarrekin gehienez), ikasleak egindako irakasgai guztiak hartuko dira kontuan, Erlijioa eta Hezkuntza-Arreta izan ezik.

6.-Eskaerari erantsi beharreko dokumentazioa.

6.1. Ikastoki hauetako bat eskatzeko, ikasleek, deialdian adierazitako tokian eta epean (ikus 7. puntua), honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

Ikastetxe publikoetako ikasleak:

a) Eskabide-orria, behar bezala betea, eta aitak, amak edo legezko tutoreak emandako baimena, II. eranskinaren araberakoa.

b) Ikaslearen ikasketen ziurtagiria:

-DBHko 1. mailako ikasleentzat: 2008-2009 ikasturteko 1. ebaluazioko notak jasotzen dituen ikaslearen ikasketen ziurtagiria.

-DBHko 2. edo 3. mailako ikasleek ez dute 2008ko ekaineko deialdi arrunteko azken notak jasotzen dituen ikaslearen ikasketen ziurtagiria aurkeztu beharrik izanen, Hezkuntza Departamentuak ofizioz lortuko baitu.

Ikastetxe itunduetako ikasleak:

a) Eskabide-orria behar bezala betea eta aitak, amak edo legezko tutoreak emandako baimena, II. eranskinaren araberakoa.

b) Ikaslearen ikasketen ziurtagiria. lkasleen notak kasuan kasuko ikasle eta ikasmailarako eskatzen diren agiri akademikoen bidez baloratuko dira:

-DBHko 1. mailako ikasleentzat: 2008-2009 ikasturteko 1. ebaluazioko notak jasotzen dituen ikaslearen ikasketen ziurtagiria.

-Ikastetxe itunduetako DBHko 2. eta 3. mailetako ikasleentzat: 2008ko ekaineko deialdi arrunteko azken notak jasotzen dituen ikaslearen ikasketen ziurtagiria.

6.2. Ikastetxe publikoetako DBHko ikasleen 1. mailako 1. ebaluazioaren kasuan eta ikastetxe itunduetako DBHko 1., 2. eta 3. mailetako ikasleen kasuan, kreditazio akademikoa egiteko, ikasle bakoitzak bere ikasketen ziurtagiria aurkeztuko du eta bertan azalduko dira ikasleak izandako kalifikazio guztiak. Ziurtagiri hori ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko idazkariak luzatuko du. Aurkeztu diren agiriak ordezkatzeko beste ikasketa-agiririk ez da inola ere onartuko.

6.3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era arautzeko, Hezkuntzako kontseilariak abenduaren 18an emandako 217/2007 Foru Aginduan ezarri bezala, kalifikazioak 1etik 10era bitarte adieraziko dira, zenbaki hamartarrik gabe, eskala honen arabera: Gutxiegi: 1, 2, 3 edo 4; Nahikoa: 5; Ongi: 6; Oso ongi: 7 edo 8; eta Bikain: 9 edo 10.

6.4. Familia ugariek, eskabidearekin batera, familia ugariaren txartelaren fotokopia konpultsatua aurkeztuko dute. Eskabide-orriarekin batera agiri hori aurkezten ez dutenek ez dute beherapenik izanen programaren prezioan. Fotokopia hori aurkeztea ezinbestekoa da, eta ez da onartuko matrikula egiten denean aurkeztea txartela.

7.-Eskabideak aurkezteko modua eta epeak.

7.1. Eskabideak, kasuan-kasuan eskatzen diren agiriekin batera, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio eta Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk, g., 31001) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aipatzen diren baliabideak erabiliz.

Eskabidea postetxe batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki baten bidez aurkeztuko da, postako funtzionarioak, ziurtatu aitzin, data eta zigilua jar diezazkion. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan noiz sartu eta egun horixe emanen zaio eskabideari.

Ikastetxeen irteera-erregistroak ez du baliorik izanen, ez eta gutun-azaleko posta zerbitzuaren zigiluak ere.

7.2. Banakako eskabideak aurkezteko epea 2009ko martxoaren 13an bukatuko da, ostiralarekin.

8.-Ikasleak hautatzea eta ikastokiak esleitzeko prozedura.

8.1. Deialdia ebazteko, eskaerak hautatzeko batzorde bat eratu da, honako kide hauek osatua:

-Batzordeburua: Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Europako eta Nazioarteko Programen Ataleko burua.

-Atzerriko hizkuntzen erabilera hobetzeko Programen Bulegoko burua.

-Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko aholkulari tekniko bat.

8.2. Ikastokiak ikasketa espedientearen arabera esleituko dira, nota hoberenetik hasi eta ikastokiak banatuz deialdiko guztiak eman arte. Eman gabeko ikastokirik baldin badago, ikasmaila bereko, ziklo bereko eta ikastetxe-mota bereko ikasleei eskainiko zaizkie.

8.3. Parte-hartzaileen artean berdinketarik gertatuz gero, ebaluazio batzordeak irizpide hauek erabiliko ditu berdinketa hausteko:

a) DBHko 1. mailako ikasleen kasuan, 2008-2009 ikasturteko 1. ebaluazioan ingelesean lortutako nota, eta DBHko 2. eta 3. mailetako ikasleen kasuan, 2007-2008 ikasturteko azken ebaluazioan ingelesean lortutako nota.

b) 2008ko udan antzeko ikastarorik egin ez izana.

c) Berdinketa hausten ez bada, zozketa eginen da hautagaien artean.

8.4. Bi programetara joateko hautatzen diren ikasleek (frantsesekoa Donibane Lohizunen eta ingelesekoa Irunberrin) bietako bat aukeratu beharko dute.

Biak egitea onartuko da, bakar-bakarrik, programaren batean ikastoki hutsik gelditzen bada.

9.-Deialdiaren ebazpena.

9.1. Hautapen batzordeak proposaturik, Hezkuntza Departamentuak onartu eta baztertu diren ikasleen behin-behineko zerrenda Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta departamentuaren web orrian paratuko du, hau da, http://www.pnte.cfnavarra.es (Aktualitatea atalean). Baztertzeko arrazoiak ere azalduko ditu.

Eskatzaileeek zazpi egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda jendaurrean paratzen denetik hasita, haren kontrako erreklamazioak aurkezteko eta eskatzen zaizkien agiriak zuzentzeko.

9.2. Erreklamazioen gainean ebatzi ondoren, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta http://educacion.pnte.cfnavarra.es web orrian deialdi honetako ikasle onuradunen behin betiko zerrenda argitaratuko da, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez onetsiko duena.

9.3. Hezkuntza Departamentuak onartuak izan direla, esleitutako txanda zein den azalduta, edo baztertu direla edo erreserban gelditu direla jakinaraziko die eskatzaile guztiei, idatziz. Nolanahi ere, ez da data aldaketarik onartuko.

Ikastaroari uko eginez gero, horren berri emanen da, idatziz, 5 eguneko epean, jakinarazpen ofiziala jasotzen denetik hasita. Idazkia hautapen batzordeburuari zuzenduko zaio eta ohiko postaz (Santo Domingo aldapa, zk.g., 31001 Iruña), fax bidez (848 426615) nahiz posta elektronikoaren bidez (eechenie@fnavarra.es) igorriko da.

10.-Inskripzioa.

Onartzen diren ikasleen inskripzioa familiek jasoko duten idatzizko jakinarazpenean azaltzen diren tokietan eta egunetan egin beharko da. Idazki horretan ikastaroaren gaineko informazio guztia eta kontu zenbaki bat adieraziko da diru sartzeko.

a) Inskripzioa bertara joanez eginen da: dagokion txanda iritsita bertan ez egoteagatik matrikula egiten ez duenak ikastokiari uko egiten diola ulertuko da, eta hurrengo zenbakia duenari aukera emanen zaio.

b) Inskripzioa egiteko behar den dokumentazioa:

-Inskripzio-orria, familiei bidaliko zaien jakinarazpenarekin batera edo inskripzioa egiteko tokian bertan jasoko dena.

-Txarteletarako argazki bat.

-Osasun txartelaren fotokopia.

-Ordainketa banketxean egin izanaren gordekina.

11.-Bestelako xedapenak.

11.1. Parte hartzen duen ikasleak hitz eman beharko du Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen baldintza eta arau guztiak onartzen dituela:

-Programaren irakasleek agintzen dizkieten gutxieneko lanetan laguntzea, esate baterako, ohea egitea, otorduetan laguntzea, etab.

-Irakasleak errespetatzea eta haien erabakiak betetzea.

-Gaueko ordutegia errespetatzea, atsedena behar bezala hartzeko.

-Egiten diren ateraldietan, ingurumena zaintzea, eta arduradunen aholku eta arauei men egitea.

-Honelako tresnarik ez eramatea egoitzara: MP4 eta antzeko musika erreproduzigailuak, sakelako telefonoak, Game Boy, NDS, PSP edo antzeko joko-makina eta tresnak.

-Ordutegiak eta ikastaroa hasi eta bukatzeko egunak zorrozki betetzea.

-Egoitzatik ez ateratzea arrazoi hauek direla kausa: familia ospakizun edo bilerak eta herriko festak.

-Programa bitartean, gurasoen edo legezko tutoreen bisitarik ez izatea.

-Aurreko baldintza eta arauak onartzea eta, orobat, inskripzio-orrian adieraziko direnak.

11.2. Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du eskatzaileek aurkezten dituzten datuak ikuskatzeko.

11.3. Aurkezten diren datuak gezurrezkoak badira edo deialdiko arauak edo Departamentuak ikastaroa gauzatzeko ezartzen dituenak betetzen ez badira, ikaslea programatik kanpo geldituko da, izan litezkeen legezko egintzak ukatu gabe. Horri dagokionez, Hezkuntza Departamentuak egiaztatzen ahalko du ikaslea Nafarroako Foru Komunitatean erroldatuta dagoen.

11.4. Deialdi honetan parte hartu ondoren, ikasleren batek ikastaroko errendimenduari edo jokabideari buruzko txosten negatiboa izanez gero, ez du aurkezterik izanen Hezkuntza Departamentuak gerora egiten dituen antzeko deialdietan.

11.5. Ikastaroko inskripzioa egin ondoren, ikasleren batek arrazoirik gabe uko eginez gero (ez bada ezinbesteko arrazoi bategatik, hots. lehen mailako ahaide baten eritasuna, istripua edo heriotza, behar bezala egiaztatua), Hezkuntza Departamentuak 2009ko udan eta hurrengo ikasturtean antolatzen dituen jardueretatik bazter utz dezake. Ordaindutako dirua ez da itzuliko.

12.-Argibideak jaso eta agiriak berreskuratzeko tokiak.

Deialdi honi buruzko informazio gehiago Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta departamentuaren web orrian jaso daiteke: http://educacion.pnte.cfnavarra.es.

Behin betiko ebazpenak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean, aurkeztutako agiriak Hezkuntza Departamentuan berreskuratzen ahalko dira. Epe horiek bukatuta, agiriak suntsituko dira, bide administratiboan errekurtsoren bat aurkeztu delako gorde behar direnean izan ezik.

13.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren oinarrien eta egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi, argitaratu edo jendaurrean paratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Ingelesezko murgiltze programa 2009ko udan, DBHko 1., 2. eta 3. mailetako ikasleentzat, "Sierra de Leyre" BHIko egoitzan (Irunberri)

(inprimakia letra larriekin bete)

Abizenak ........................... Izena ....................... Sexua................ Jaioteguna .......................................... Telefonoa .............. Sakelakoa .................... Posta elektronikoa (ezinbestekoa) ....................... Helbide osoa (ezinbestekoa) ........................... Herria: .................................. PK ......... Ikastetxea ............ Herria ................................... Aurten egiten ari den maila ......

Familia ugaria (familia ugariaren txartelaren fotokopia konpultsatua):

f Araubide orokorra

f Araubide berezia

Hautatutako astea: (bi talde hautatzen ahal dira, gehienez. Lehenetsiari 1 jarri, besteari 2). Ondoren ezin izanen da aldaketarik egin.

-DBHko 1. maila:

f 1. ikastaroa: uztailaren 19tik 28ra.

f 3. ikastaroa: abuztuaren 8tik 17ra.

-DBHko 2. maila:

f 2. ikastaroa: uztailaren 29tik abuztuaren 7ra

f 4. ikastaroa: abuztuaren 18tik 27ra.

-DBHko 3. maila:

f 5. ikastaroa: abuztuaren 28tik irailaren 6ra.

2009ko udan Nafarroan hizkuntz murgilketako ikastaro batera joateko deialdian parte hartu nahi dut eta deialdian ezarritako baldintzak onartzen ditut.

.................................(e)n, 2009ko ................aren.....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura) (Aitaren, amaren edo tutorearen sinadura)

Aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena

................................. jaunak/andreak, .................. NANa duenak,

............................... ikaslearen aita, ama edo legezko tutorea naizen aldetik,

Nire semeari/alabari baimena ematen diot Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatutako hizkuntzako murgiltze ikastaroa egin dezan Irunberrin, eta beharrezkoa baldin bada, behar den laguntza medikoa eman diezaioten.

.................................(e)n, 2009ko ...............aren.....(e)an.

(Aitaren, amaren edo legezko tutorearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0819311