13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

519/2008 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, ingelesezko murgiltze ikastaroak egiteko deialdia onesten duena, Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu 2009ko udan ingelesezko murgiltze ikastaroetan parte hartzeko deialdia egitea, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat gehieenz 552 ikastoki eskaintzeko.

Ikastaro horiek antolatzeko lana bere gain hartzerik ez zuenez, Hezkuntza Departamentuak, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunea izeneko sozietate publikoaren esku utzi zuen programa hau.

Deialdiaren helburu nagusia da Lehen Hezkuntzako ikasleen ingelesezko komunikaziorako gaitasun maila hobetzea, haien prestakuntza integrala sendotzea hizkuntza-mugak gainditzen lagunduz, eta hizkuntzen alde funtzionala sustatzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2009ko udan ingelesezko murgiltze ikastaroak egiteko deialdia onestea, Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 552 ikaslerentzat. Deialdia ebazpen honen 1. eranskinean ageri da.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

3. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau, deialdia eta eranskinak igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Europako eta Nazioarteko Programen Atalera eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko abenduaren 11n.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

Deialdia, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek ingelesezko murgiltze ikastaroak egiteko. 2009ko uda

1. Deialdiaren xedea eta helburua.

Hezkuntza Departamentuak dealdia egin du Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek 2009ko udan ingelesezko murgiltze ikastaroak egiteko. Guztira 552 ikastoki eskaintzen dira.

Ikastaroen helburua ingelesa eskolaz kanpo ikasi eta erabiltzea da, eskolako testuinguruan ikasten den hizkuntzaren erabilera arrunt eta naturala barneratzen laguntzeko. Hortaz, ikastaroetan ingelesa besterik ez da erabiliko. Eskola jardueraz gainera, jolas, kirol eta aisialdiko jarduerak ere eginen dira.

2. Ikastaroen azalpena.

2.1. Ikastaroak Irunberriko "Sierra de Leyre" BHIn (Agoizko etorbidea, zk.g.) eta Garesko "Centro Puente" ikastetxean (Sarriko Jaurerriko errepidea, 13) eginen dira, mantenu osoa eskainiz.

2.2. Ikastaro bakoitzak astebete iraunen du, igandetik larunbatera.

2.3. Jardueren azalpena:

-Eskola jarduera komunikatiboak. Horretarako, mailaren araberako taldeak eratuko dira.

-Teknologia berrien erabilera integratua.

-Jostaketak (lantegiak, dramatizazioak, eskulanak, etab.).

-Kirol eta aire zabaleko jarduerak.

-Ibilaldiak.

2.4. Ikasleak etengabe kontrolatzeko taldea honela osatuko da: arduradun bat (monitore edo irakaslea) zortzi ikasleko. Arduradunek eskarmentu nahikoa izanen dute bai irakaslanetan, baita kirol eta astialdiko jardueretan ere.

2.5. Joan-etorriak.

Irunberriko eta Garesko egoitzetarako joan-etorriak parte-hartzaileen kontura izanen dira.

3. Egunak eta ikaspostuen banaketa:

Lehen Hezkuntzako 5. maila:

-1. astea: ekainaren 21etik 27ra, Irunberrin.

-3. astea: uztailaren 5etik 11ra, Irunberrin.

-5. astea: abuztuaren 2tik 8ra, Garesen.

-7. astea: abuztuaren 16tik 22ra, Garesen.

Lehen Hezkuntzako 6. maila:

-2. astea: ekainaren 28tik uztailaren 4ra, Irunberrin.

-4. astea: uztailaren 12tik 18ra, Irunberrin.

-6. astea: abuztuaren 9tik 15era, Garesen.

-8. astea: abuztuaren 23tik 29ra, Garesen.

Matrikulako portzentajeen irizpideei jarraikiz (ikasleen %64 ikastetxe publikoetan eta %36 itunduetan), ikastokiak honela banatuko dira:

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat, Irunberrin eskaintzen diren 4 asteetan dauden 78 ikastokiak honela banatuko dira:

50 toki ikastetxe publikoetan diharduten ikasleentzat.

28 toki ikastetxe itunduetan diharduten ikasleentzat.

Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailakoentzat, Garesen eskaintzen diren 4 asteetan dauden 60 ikastokiak honela banatuko dira:

38 toki ikastetxe publikoetan diharduten ikasleentzat.

22 toki ikastetxe itunduetan diharduten ikasleentzat.

Ikasleak igandean sartuko dira, 18:00etatik 19:00ak bitarte, eta larunbatean aterako, 13:00etan.

4. Jardueraren prezioa.

4.1. Jardueraren prezioa 180 eurokoa da parte-hartzaile bakoitzeko.

Familia ugarietako ikasleei beherapena eginen zaie programaren prezioan (ezinbestekoa da eskabidearekin batera familia ugariaren txartelaren fotokopia konpultsatua aurkeztea):

-Kategoria arrunteko familia ugariek 162 euro ordainduko dute.

-Kategoria bereziko familia ugariek 144 euro ordainduko dute.

Programa horren kostua NHAG-Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneari ordaindu beharko zaio (Compañia kalea, 6, 31001, Iruña).

Irunberriko eta Garesko egoitzetarako joan-etorriak parte-hartzaileen kontura izanen dira.

5. Parte hartzeko betebeharrak.

Ikastaro hauetan toki bat eskuratu ahal izateko, ikasleek honako baldintza hau bete beharko dute:

2008-2009 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 5. edo 6. maila ikasten egotea Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean.

6. Dokumentazioa.

Ikastaro hauetan parte hartzeko eskatzeko, ondoko dokumentazio hau aurkeztuko da:

Ikastetxe publikoetako ikasleak:

-Eskabide-orria, behar bezala betea, eta aitak, amak edo legezko tutoreak emandako baimena, II. eranskinaren araberakoa.

Ikastetxe publikoetan Lehen Hezkuntzako 5. edo 6. maila ikasten ari diren ikasleek ez dute matrikularen ziurtagiria aurkeztu beharrik. Izan ere, ziurtagiria Hezkuntza Departamentuak berak bidaliko du ofizioz.

Ikastetxe itunduetako ikasleak:

-Eskabide-orria, behar bezala betea, eta aitak, amak edo legezko tutoreak emandako baimena, II. eranskinaren araberakoa.

-Matrikularen egiaztagiria, ikaslearen ikastetxeak luzatua.

7. Eskaerak aurkezteko era eta epea.

7.1. Ikasle bakoitzak bere eskaera egin beharko du eta, kasuan-kasuan eskatzen den dokumentazioarekin batera, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariari igorri beharko zaio, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g., 31001) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aipatzen diren baliabideak erabiliz.

Eskabidea postetxe batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki baten bidez aurkeztuko da, postako funtzionarioak, ziurtatu aitzin, data eta zigilua jar diezazkion. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan noiz sartu eta egun horixe emanen zaio eskabideari.

Ikastetxeen irteera-erregistroak ez du baliorik izanen, ez eta gutun-azaleko posta zerbitzuaren zigiluak ere.

7.2. Banakako eskabideak aurkezteko epea 2009ko martxoaren 13an bukatuko da, ostiralarekin.

8. Ikasleak hautatzea, ikastokiak esleitzeko prozedura eta deialdiari buruzko ebazpena ematea.

8.1. Deialdia ebazteko, eskaerak hautatzeko batzorde bat eratu da, honako kide hauek osatua:

-Batzordeburua: Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Europako eta Nazioarteko Programen Ataleko burua.

-Atzerriko hizkuntzen erabilera hobetzeko Programen Bulegoko burua.

-Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko aholkulari tekniko bat.

8.2. Ikastokiak esleitzeko prozedura eta ikasleen hautapena:

Ikasleak zozketa publiko bidez hautatuko dira. Hezkuntza Departamentuak jendaurrean paratuko du zozketan parte hartuko duten ikasleen behin-behineko zerrenda. Ikasleek ausaz emandako zenbaki bana izanen dute. Zerrenda hori aztergai izanen da Hezkuntza Departamentuaren iragarki oholean eta haren web orrian (http://educacion.pnte.cfnavarra.es, Aktualitatea atalean), edo Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoaren telefonoetara deituz (848 426 616 edo 848 426 516).

Eskatzaileeek zazpi egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda jendaurrean paratzen denetik hasita, haren kontrako erreklamazioak aurkezteko.

Eskatzaile bat zerrendan agertu ez eta, beraz, zozketarako zenbakirik izan ezean, bere erreklamazioa onartzen baldin bada, emandako zenbaki handienaren ondokoa esleituko zaio automatikoki.

8.3 Erreklamazioetarako epea bukatuta, jendaurreko ekitaldian, zenbaki bat aterako da ausaz, horretatik abiatuta eta goranzko hurrenkeran ikastokiak esleitzeko.

Gero, ikasmailaren eta ikastetxearen titulartasunaren (publikoak eta itunduak) araberako zerrendak prestatuko dira. Bakoitzaren lehenbiziko postuetan 2008ko udan parte hartu ez zuten ikasleak agertuko dira, zozketan izandako zenbakiaren arabera ordenaturik, eta ondotik, iaz parte hartu zuten ikasleak, ordena berari jarraikiz.

8.4 Hezkuntza Departamentuak onartuak izan direla, esleitutako astea zein den azalduta, edo baztertu direla edo erreserban gelditu direla jakinaraziko die eskatzaile guztiei, idatziz. Nolanahi ere, ez da data aldaketarik onartuko.

8.5 Ikastaroari uko eginez gero, horren berri emanen da, idatziz, Hezkuntza Departamentuaren gutuna jasotzen denetik hasita 5 eguneko epean. Idazkia hautapen batzordeburuari zuzenduko zaio (Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria) eta posta arruntaz (Santo Domingo aldapa, zk.g., 31001 Iruña), fax bidez (848 426615) edo posta elektronikoaren bidez (Iperezle@navarra.es) igorriko da.

8.6 Hezkuntza Departamentuak Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren bidez emanen du deialdi honi buruzko ebazpena, 8.1 puntuan aipatutako hautapen batzordeak proposatuta.

9. Inskripzioa.

Onartzen diren ikasleen inskripzioa familiek jasoko duten idatzizko jakinarazpenean azaltzen diren tokietan eta egunetan egin beharko da. Idazki horretan ikastaroaren gaineko informazio guztia eta kontu zenbaki bat adieraziko da diru sartzeko.

a) Inskripzioa bertara joanez eginen da: dagokion txanda iritsita bertan ez egoteagatik matrikula egiten ez duenak ikastokiari uko egiten diola ulertuko da, eta hurrengo zenbakia duenari emanen zaio aukera.

b) Inskripzioa egiteko behar den dokumentazioa:

-Inskripzio-orria, familiei bidaliko zaien jakinarazpenarekin batera edo inskripzioa egiteko tokian bertan jasoko dena.

-Txarteletarako argazki bat.

-Osasun txartelaren fotokopia.

-Ordainketa banketxean egin izanaren gordekina.

10. Beste xedapen batzuk.

10.1. Parte hartzen duen ikasleak hitz eman beharko du Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen baldintza eta arau guztiak onartzen dituela:

-Programaren irakasleek agintzen dizkieten gutxieneko lanetan laguntzea, esate baterako, ohea egitea, otorduetan laguntzea, etab.

-Irakasleak errespetatzea eta haien oharrak betetzea.

-Gaueko ordutegia errespetatzea, atsedena behar bezala hartzeko.

-Egiten diren ateraldietan, ingurumena zaintzea, eta arduradunen aholku eta arauei men egitea.

-Honelako tresnarik ez eramatea egoitzara: MP4 eta antzeko musika erreproduzigailuak, sakelako telefonoak, Game Boy, NDS, PSP edo antzeko joko-makina eta tresnak.

-Ordutegiak eta ikastaroa hasi eta bukatzeko egunak zorrozki betetzea.

-Egoitzatik ez ateratzea arrazoi hauek direla kausa: familia ospakizun edo bilerak eta herriko festak.

-Programa bitartean, gurasoen edo legezko tutoreen bisitarik ez izatea.

-Aurreko baldintza eta arauak onartzea eta, orobat, inskripzio-orrian adieraziko direnak.

10.2. Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du eskatzaileek aurkezten dituzten datuak ikuskatzeko.

10.3. Aurkezten diren datuak gezurrezkoak badira edo deialdiko arauak edo Departamentuak ikastaroa gauzatzeko ezartzen dituenak betetzen ez badira, ikaslea programatik kanpo geldituko da, izan litezkeen legezko egintzak ukatu gabe. Horri dagokionez, Hezkuntza Departamentuak egiaztatzen ahalko du ikaslea Nafarroako Foru Komunitatean erroldatuta dagoen.

10.4. Deialdi honetan parte hartu ondoren, ikasleren batek ikastaroko errendimenduari edo jokabideari buruzko txosten negatiboa izanez gero, ez du aurkezterik izanen Hezkuntza Departamentuak gerora egiten dituen antzeko deialdietan.

10.5. Ikastaroko inskripzioa egin ondoren, ikasleren batek arrazoirik gabe uko eginez gero (ez bada ezinbesteko arrazoi bategatik, hots. lehen mailako ahaide baten eritasuna, istripua edo heriotza, behar bezala egiaztatua), Hezkuntza Departamentuak 2009ko udan eta hurrengo ikasturtean antolatzen dituen jardueretatik bazter utz dezake. Ordaindutako dirua ez da itzuliko.

11. Argibideak jaso eta agiriak berreskuratzeko tokiak.

Deialdi honi buruzko informazio gehiago Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta departamentuaren web orrian jaso daiteke: http://educacion.pnte.cfnavarra.es.

Behin betiko ebazpenak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean, aurkeztutako agiriak Hezkuntza Departamentuan berreskuratzen ahalko dira. Epe horiek bukatuta, agiriak suntsituko dira, bide administratiboan errekurtsoren bat aurkeztu delako gorde behar direnean izan ezik.

12. Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren oinarrien eta egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi, argitaratu edo jendaurrean paratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Ingelesezko murgiltze ikastaroak 2009ko udan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat, Irunberriko eta Garesko barnetegietan

(inprimakia letra larriekin bete)

-Deiturak: ...................... Izena: ...................... Sexua: ..................

-Jaioteguna: ......................., Telefonoa: .............. Sakelakoa: ................

-Posta elektronikoa (ezinbestekoa):

-Helbide osoa (ezinbestekoa):

-Herria: PK:

-Ikastetxea: Herria:

-Aurten egiten ari den maila:

Familia ugaria (familia ugariaren txartelaren fotokopia konpultsatua):

f Araubide orokorra

f Araubide berezia

Hautatutako astea: (bi talde hautatzen ahal dira, gehienez. Lehenetsiari 1 jarri, besteari 2). Ondoren ezin izanen da aldaketarik egin.

Lehen Hezkuntzako 5. maila:

f 1. astea: ekainaren 21etik 27ra, Irunberrin.

f 3. astea: uztailaren 5etik 11ra, Irunberrin.

f 5. astea: abuztuaren 2tik 8ra, Garesen.

f 7. astea: abuztuaren 16tik 22ra, Garesen.

Lehen Hezkuntzako 6. maila:

f 2. astea: ekainaren 28tik uztailaren 4ra, Irunberrin.

f 4. astea: uztailaren 12tik 18ra, Irunberrin.

f 6. astea: abuztuaren 9tik 15era, Garesen.

f 8. astea: abuztuaren 23tik 29ra, Garesen.

Ikasleak igandean sartuko dira, 18:00etatik 19:00etara, eta larunbatean aterako, 13:00etan.

2009ko udan Nafarroan hizkuntz murgilketako ikastaro batera joateko deialdian parte hartu nahi dut eta deialdian ezarritako baldintzak onartzen ditut.

.................................. (e)n, 2009ko .......................aren ...... (e)an.

(Eskatzailearen sinadura) (Aitaren, amaren edo tutorearen sinadura)

Aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena.

................................. jaunak/andreak, .................... NANa duenak, ............................. ikaslearen aita, ama edo legezko tutorea naizen aldetik,

Nire semeari/alabari baimena ematen diot Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatutako ingelesezko murgiltze ikastaro bat egin dezan Irunberrin edo Garesen, eta beharrezkoa baldin bada, behar den laguntza medikoa eman diezaioten.

...........................(e)n, 2009ko ..........aren ....(e)an.

(Aitaren, amaren edo legezko tutorearen sinadura)

*Ikastokiak esleitzeko kontuan hartuko dira zozketan ateratako zenbakia eta aurretik ikastaroa egin izana, eta hurrenkera horren barrenean aintzat hartuko dira eskatzailearen lehentasunak, aste bakoitza osatu arte. Behin betiko esleipena egin ondoren ez da data aldaketarik onartuko.

Iragarkiaren kodea: F0819316