13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

504/2008 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Iruñean eta Tuteran ingelesean murgiltzeko eguneko ikastaroen deialdia onesten duena, Nafarroako Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleentzat.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu 2009ko udan ingelesean murgiltzeko eguneko ikastaroen deialdia egitea, Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleentzat gehienez 1.080 ikastoki eskaintzeko.

Deialdiaren helburu nagusia da ingelesaren ikasketa bultzatzea eta ikasleen gaitasun komunikatiboa hobetzea, hizkuntzen izaera funtzionala bultzatuz.

Matrikula portzentajeen irizpideei jarraikiz, ikaspostuen %63 ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen da, eta %37 ikastetxe itunduetakoentzat.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleek 2009ko udan ingelesean murgiltzeko ikastaroetan parte hartzeko deialdia onestea. Gehienez 1.080 ikastoki eskaintzen dira.

2. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau, deialdia eta eranskinak igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Europako eta Nazioarteko Programen Atalera eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko abenduaren 2an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

DEIALDIA, LEHEN HEZKUNTZAKO 3., 4. ETA 5. MAILETAKO IKASLEEK INGELESEAN MURGILTZEKO EGUNEKO IKASTAROAK EGITEKO

1. Ikastaroen xedea eta helburua.

Hezkuntza Departamentuak dealdia egin du Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleek 2009ko udan ingelesean murgiltzeko eguneko ikastaroak egiteko. Guztira 1.080 ikastoki eskaintzen dira.

Ikastaroen helburua da ingelesaren ikasketa eta erabilera bultzatu eta hobetzea eta, hortaz, ikastaroetan hizkuntza hori erabiliko da bakarrik. Eskola jardueraz gainera, jolas, kirol eta aisialdiko jarduerak ere eginen dira.

2. Ikastaroen azalpena.

2.1. Ikastaroak Iruñean eta Tuteran eginen dira.

2.2. Ikastaroak 5 egunekoak izanen dira (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 17:00etara) eta 108 ikasleko taldeetan emanen dira.

2.3. Jardueren deskribapena.

-Eskola jarduera komunikatiboak. Horretarako, 12 ikasleko taldeak eratuko dira, hizkuntza mailaren arabera.

-Teknologia berriak erabiltzea atzerriko hizkuntzak ikasteko.

-Eskolakoak ez diren jarduerak (tailerrak, dramatizazioak, eskulanak, etab.).

-Kirol eta aire zabaleko jarduerak.

3. Egunak eta ikaspostuen banaketa.

3.1. Tutera: gehienez ere 216 ikasle: ikastaro bakoitzak 5 eguneko iraupena izanen du, 9:30etik 17:00etara, astelehenetik ostiralera, eta aste bakoitzean 108 ikaslek hartuko dute parte.

1. astea: uztailaren 6tik 10era: Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailak.

2. astea: uztailaren 13tik 17ra: Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailak.

Aste bakoitzeko 108 ikastokien banaketa honako hau izanen da:

36 ikastoki Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat, eta horietatik:

-22 toki ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen dira.

-14 toki ikastetxe itunduetako ikasleentzat izanen dira.

36 ikastoki Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat, eta horietatik:

-22 toki ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen dira.

-14 toki ikastetxe itunduetako ikasleentzat izanen dira.

36 ikastoki Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat, eta horietatik:

-22 toki ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen dira.

-14 toki ikastetxe itunduetako ikasleentzat izanen dira.

3.2. Iruña: gehienez ere 864 ikasle: ikastaro bakoitzak 5 eguneko iraupena izanen du, 9:30etik 17:00etara, astelehenetik ostiralera, eta aste bakoitzean 108 ikaslek hartuko dute parte. Dena den, ikas jardueretarako, ikasleak hizkuntza mailaren arabera banatuko dira 12 ikasleko taldeetan.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako 4 talde: 432 ikasle.

1. astea: ekainaren 22tik 26ra.

3. astea: uztailaren 20tik 24ra.

6. astea: abuztuaren 10etik 14ra.

8. astea: abuztuaren 24tik 28ra.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako 4 talde: 324 ikasle.

2. astea: ekainaren 29tik uztailaren 3ra.

5. astea: abuztuaren 3tik 7ra.

7. astea: abuztuaren 17tik 21era.

Lehen Hezkuntzako 5. mailako talde bat: 108 ikasle.

4. astea: uztailaren 27tik 31ra.

-Matrikula portzentajeen irizpideei jarraikiz, aste bakoitzeko 108 ikastokien banaketa honako hau izanen da:

68 toki ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen dira.

40 toki ikastetxe itunduetako ikasleentzat izanen dira.

-Oharra: uztailaren 6tik uztailaren 10era bitarteko astean eta uztailaren 13tik 17ra bitartekoan Iruñeko ikastaroak eten eginen dira.

4. Jardueraren prezioa.

Jarduera honen prezioa 110 eurokoa da parte-hartzaile bakoitzarentzat, eguerdiko bazkaria barne dagoela.

Familia ugariko ikasleei beherapena eginen zaie programaren prezioan:

-Kategoria arrunteko familia ugariek 99 euro ordainduko dute.

-Kategoria bereziko familia ugariek 88 euro ordainduko dute.

Programa horren kostua NHAG-Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneari ordaindu beharko zaio (Compañia kalea, 6, 31001, Iruña).

5. Parte hartzeko betebeharrak.

5.1. Ikastaro hauetan toki bat eskuratu ahal izateko, ikasleek honako baldintza hau bete beharko dute:

-Foru Komunitateko ikastetxe batean 2008-2009 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 3. , 4. edo 5. mailan egotea.

5.2. Aurreko urteetako eskaeren kopurua ikusita, eta ahalik eta ikasle gehienek ikastaroa egin dezaten, lehentasuna emanen zaie 2008ko udan ikastarorik egin ez zuten ikasleei. Hala ere aipatu ikasleak ez dira inoiz baztertuko (ikus deialdi honen 8.2 c) puntua).

6.-Eskaerari erantsi beharreko dokumentazioa.

6.1. Eskabide-orria (1. eranskina).

6.2. Aitaren, amaren eta legezko tutorearen baimena. (2. eranskina).

6.3. Ikastetxe itunduetako ikasleak: ikastetxeko matrikularen egiaztagiria edo gordekina.

6.4. EDUCA kudeaketa programa duten ikastetxe publikoetan eskolatutako ikasleek ez dute matrikularen jatorrizko agiria aurkeztu beharrik. Hezkuntza Departamentuak EDUCA programaren bidez eskuratuko du.

6.5. Familia ugariek, eskabidearekin batera (1. eranskina), familia ugariaren txartelaren fotokopia konpultsatua aurkeztuko dute. Eskabide-orriarekin batera agiri hori aurkezten ez dutenek ez dute beherapenik izanen programaren prezioan. Fotokopia hori aurkeztea ezinbestekoa da, eta ez da onartuko matrikula egiten denean txartela aurkeztea.

7. Eskaerak aurkezteko era eta epea.

7.1. Eskaerak banakakoak izanen dira eta eskatutako agiriekin batera aurkeztuko dira, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariari zuzenduak, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g., 31001 Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aipatzen diren baliabideak erabiliz.

Ikastetxeen irteera-erregistroak ez du baliorik izanen, ez eta gutun-azaleko posta zerbitzuaren zigiluak ere.

Eskabidea postetxe batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki baten bidez aurkeztuko da, postako funtzionarioak, ziurtatu aitzin, data eta zigilua jar diezazkion. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan noiz sartu eta egun horixe emanen zaio eskabideari.

7.2. Eskabideak aurkezteko epea 2009ko martxoaren 13an bukatuko da, ostiralarekin.

8. Ikasleak hautatzea, ikastokiak esleitzeko prozedura eta deialdiari buruzko ebazpena ematea.

Hezkuntza Departamentuak Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren bidez emanen du deialdi honi buruzko ebazpena, 8.1 puntuan aipatutako hautapen batzordeak proposatuta.

8.1. Eskaerak hautatzeko batzorde bat eratu da, honela osatua:

-Batzordeburua: Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Europako eta Nazioarteko Programen Ataleko burua.

-Atzerriko hizkuntzen erabilera hobetzeko Programen Bulegoko burua.

-Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

8.2. Ikaspostuak esleitzeko prozedura. Hezkuntza Departamentuak jendaurrean paratuko du deialdian parte hartzen duten ikasleen behin-behineko zerrenda. Ikasle bakoitzak ausaz emandako zenbaki bat izanen du. Zerrenda hori aztergai izanen da ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuaren iragarki oholean eta haren web orrian (http://www.pnte.cfnavarra.es, aktualitatea atalean) eta departamentuko Argibide Bulegoaren telefonora deituz ere kontsulta daiteke (848426616 edo 848426516).

a) Eskatzaileeek zazpi egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda jendaurrean paratzen denetik hasita, haren kontrako erreklamazioak aurkezteko edo dokumentazioa zuzentzeko.

Eskatzaile bat zerrendan agertu ez eta, beraz, zozketarako zenbakirik izan ezean, bere erreklamazioa onartzen baldin bada, emandako zenbaki handienaren ondokoa esleituko zaio automatikoki.

b) Erreklamazioetarako epea bukatuta, jendaurreko ekitaldian, zenbaki bat aterako da ausaz, horretatik abiatuta eta goranzko hurrenkeran ikastokiak esleitzeko. Zozketa hori Hezkuntza Departamentuko ekitaldi aretoan eginen da (Santo Domingo aldapa, zk.g., Iruña).

c) Deialdi honen 3. eta 5.2 puntuetan ezarritakoari jarraikiz, kurtsoaren eta ikastetxearen titulartasunaren (publikoak eta itunduak) araberako zerrenda prestatuko da eta lehenbiziko postuetan, zozketan izandako zenbakiaren arabera ordenaturik, 2008ko udan parte hartu ez zuten ikasleak agertuko dira eta, ondotik, iaz parte hartu zuten ikasleak, ordena berari jarraikiz.

8.3. Hezkuntza Departamentuak onartuak izan direla, esleitutako astea zein den azalduta, edo erreserban edo baztertuta geldituko direla jakinaraziko die eskatzaile guztiei, idatziz.

9. Inskripzioa.

Onartzen diren ikasleen inskripzioa familiek jasoko duten idatzizko jakinarazpenean azaltzen diren tokietan eta egunetan egin beharko da. Idazki horretan kontu zenbaki bat adieraziko da diru sartzeko.

a) Inskripzioa bertara joanez eginen da: dagokion txanda iritsita bertan ez egoteagatik matrikula egiten ez duenak postuari uko egiten diola ulertuko da, eta hurrengo zenbakia duenari aukera emanen zaio.

b) Inskripzioa egiteko behar den dokumentazioa:

-Inskripzio-orria, familiei bidaliko zaien jakinarazpenarekin batera edo inskripzioa egiteko tokian bertan jasoko dena.

-Txarteletarako argazki bat.

-Osasun txartelaren fotokopia.

-Ordainketa banketxean egin izanaren gordekina.

10. Beste xedapen batzuk.

10.1. Onartutako ikasleak hitz eman beharko du Hezkuntza Departamentuaren baldintza eta arau guztiak beteko dituela.

10.2. Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du eskatzaileek aurkezten dituzten datuak ikuskatzeko.

10.3. Datu horiek gezurrezkoak badira edo deialdiko arauak edo Departamentuak hautatzen diren ikasleen egonaldi eta jardueretarako ezartzen dituenak betetzen ez badira, ikaslea programatik kanpo geldituko da, izan litezkeen legezko ekintzak ukatu gabe.

10.4. Deialdi honetan parte hartu ondoren, ikastaroan izandako portaeraz txosten negatiboa hartzen duten ikasleak ezin aurkeztuko dira heldu den urtean horretarako izan litezkeen ikastokietarako deialdian ez eta Hezkuntza Departamentuak egiten dituen antzeko deialdietan ere.

10.5. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleren bat programa honetan (2009ko eguneko ikastaroak) eta Irunberrin 2009. urtean ingelesean murgiltzeko udako ikastaroen programan aukeratua izanez gero, bietako bat aukeratu beharko du.

11. Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren oinarrien eta egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi, argitaratu edo jendaurrean paratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

12. Argibideak jaso eta agiriak berreskuratzeko tokiak.

Deialdi honi buruzko informazioa gehiago Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta departamentuaren web orrian jaso daiteke: http://educacion.pnte.cfnavarra.es.

Behin betiko zerrendak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean, agiriak berreskuratzen ahalko dira Hezkuntza Departametuan. Epe horiek bukatuta, agiriak suntsituko dira, bide administratiboan errekurtsoren bat aurkeztu delako gorde behar direnean izan ezik.

1. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailak

DEIALDIA, 2009KO UDAN IRUÑEAN ETA TUTERAN INGELESEAN MURGILTZEKO EGUNEKO IKASTAROAK EGITEKO

(inprimakia letra larriekin bete)

Deiturak Izena

Jaioteguna Telefonoa

Sakelako telefonoa

Posta elektronikoa (ezinbestekoa)

Helbide osoa (ezinbestekoa)

Herria PK

Ikastetxea

Herria

Aurten egiten ari den maila

Familia ugaria (familia ugariaren txartelaren fotokopia konpultsatua)

Araubide orokorra

Araubide berezia

Hautatutako astea: (bi talde hautatzen ahal dira, gehienez. Lehenetsiari 1 jarri, besteari 2). Ondoren ezin izanen da aldaketarik egin.

Tutera, Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailak

1. astea: uztailaren 6tik 10era

2. astea: uztailaren 13tik 17ra

Iruña, Lehen Hezkuntzako 3. maila

1. astea: ekainaren 22tik 26ra

3. astea: uztailaren 20tik 24ra

6. astea: abuztuaren 10etik 14ra

8. astea: abuztuaren 24tik 28ra

Iruña, Lehen Hezkuntzako 4. maila

-2. astea: ekainaren 29tik uztailaren 3ra

-5. astea: abuztuaren 3tik 7ra

-7. astea: abuztuaren 17tik 21era

Iruña, Lehen Hezkuntzako 5. maila

-4. astea: uztailaren 27tik 31ra

2009ko udan ingelesean murgiltzeko eguneko ikastaro batera joateko laguntzen deialdian parte hartu nahi dut eta baldintzak onartzen ditut.

(Eskatzailearen sinadura)

2. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailak

Aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena

DEIALDIA, 2009KO URTEAN IRUÑEAN ETA TUTERAN INGELESEAN MURGILTZEKO EGUNEKO IKASTAROAK EGITEKO

............................jaunak/andreak, ................ NANa duenak, ................. ikaslearen aita, ama edo legezko tutorea naizen honek,

Nire semeari/alabari baimena ematen diot Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatu duen "Ingelesean murgiltzeko eguneko ikastaroa" egin dezan Iruñean/Tuteran (ez dagokiona ezabatu), eta beharrezkoa baldin bada, behar den laguntza medikoa eman diezaioten.

.................(e)n, 2009ko ...............aren .....(e)an.

(Aitaren, amaren edo legezko tutorearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0818965