13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

375/2008 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, 2009rako Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen lan egutegia eta oporrak onesten dituena.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 500. artikuluak, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak emandako testuaren arabera, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen lanaldi eta ordutegiak arautzen ditu.

Estatuaren Justizia Idazkaritzak, 2005eko uztailaren 15eko Ebazpenaren bidez, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen lanaldi orokorraren urteko lanordu kopuruaren eta dedikazio bereziko araubideko lanaldiaren iraupena arautu zituen.

Horrenbestez, sindikatuen aldez aurreko negoziazioarekin eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aldeko txostena emanik eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT

1. Aplikazio eremua.

Honako ebazpen hau Nafarroako epaitegietako bulego eta zerbitzuetan aritzen diren Justizia Administrazioaren kidegoetako funtzionarioei aplikatuko zaie.

2. Jaiegunak.

1. 1. puntuan aipatzen den Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioaren zerbitzuko 2009ko langileen aste barneko jaiegunen egutegia hauxe izanen da:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Jaunaren Agerkundea.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

Apirilaren 13a: Pazko Biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

Uztailaren 25a: Santiago Eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

2. Horietaz gain, Nafarroako Gobernuko Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 28ko 1027/2008 Ebazpenean ezarritako eguna jaieguna izanen da herri bakoitzean.

3. Herriko festak.

Herri bakoitzeko festetan, arau hauek beteko dira:

Iruñean ari diren langileendako uztailaren 7a izanen da jaieguna, festak direla eta. Halaber, bezperan 12:00ak arte eginen da lan eta uztailaren 8an, 9an eta 10ean, lanaldiak bost ordu eta hogei minutu iraunen du egunean, 9:00etatik 14:20 arte. Bertan eten gabe egon beharko dute, Auziperatze Zibilari buruzko Legearen 135.1 artikuluan xedaturikoarekin bat.

Iruñetik kanpo ari diren langileendako, tradizioagatik edo erlijioak agintzeagatik herri bakoitzean bidezkoa den eguna izanen da jaieguna festak direla eta. Gainera, bezperan 12:00ak arte eginen da lan. Gainera, eskubidea izanen dute lanaldia murrizteko kasuan kasuko gorabeheren arabera banaturik, Auziperatze Zibilari buruzko Legearen 135.1 artikuluan xedaturikoarekin bat. Murrizketa hori arrazoi horiengatik Iruñean ari diren langileei dagokien denbora da. Beraz, jaiegunak eta ordu murriztuak guztira 13 ordu izanen dira.

Epaitegiko idazkariari edo bulego edo zerbitzu bakoitzeko arduradunari dagokio jendeari kasu emateko ordutegia bete behar duten funtzionarioak izendatzea. Horiek aukera izanen dute dagozkien orduak nahi dituzten egunetan konpentsatzeko, epaitegiko idazkariak edo bulego edo zerbitzuko arduradunak aldeko txostena emanik.

4. Lanaldi orokorra

Lanaldiaren iraupena hogeita hamazazpi ordu eta hogeita hamar minutukoa izanen da astero. Urteko lanaldia 1.608 ordu eta 30 minutukoa izanen da.

5. Lanaldi arrunta eta herritarrei zuzenean kasu emateko ordutegia.

Eguneroko lanaldi arrunta, astelehenetik ostiralera, zazpi ordu eta hogeita hamar minutukoa izanen da. Sei ordu eginen dira nahitaez, 8:00etatik 15:00ak bitarte, gainontzeko ordu eta erdia langilearen esku geratuko da, malgutasunez, betiere 7:30etik 8:00ak bitarte (edo 9:00ak bitarte, bidezkoa bada) eta 15:00etatik 17:00ak bitarte.

Oro har, herritarrei zuzenean kasu emateko hurrengo ordutegia finkatzen da: egun baliodun guztiak, 9:00etatik 14:00ak arte, betiere Botere Judizialari buruzko buruzko Lege Organikoaren 188. artikuluan finkatutako jendaurreko arreta ordutegia errespetatuz, Auziperatze zibilari buruzko Legearen 135.1 artikuluan ezarritako ordutegia, guardiako zerbitzuen berariazko ordutegiak eta zerbitzuaren beharren eskakizunak ezertan galarazi gabe.

Aipatu ordutegia epaitegietako eraikinen kanpoaldean paratuko da.

6. Lanaldi murriztua.

1. Ekainaren 16tik irailaren 15era, biak barne, herriko festetan izan ezik, hala bada, lanaldia egunero sei ordu eta hogeita hamar minutukoa izanen da eguneko, 7:30etik 15:30 bitarte, bertan eten gabe nahitaez egon behar dutela.

2. Abenduren 24an eta 31n epaitegietako bulego eta zerbitzuak itxiak egonen dira, guardia zerbitzuak izan ezik.

7. Eguneko atsedenaldia.

Lanaldian atsedena hartzen ahal da, gehienez ere hogeita hamar minutukoa, benetako lana bezala kontatuko dena.

8. Lanaldiaren luzapena.

1. Funtzionarioek zerbitzuaren beharretara egokitu beharko dute beren jarduna eta ezarritako ordutegiaren betetzeak ez du prozesuko eginbide edo jarduketa presako eta geroraezinak etetea justifikatuko. Ezarritako ordutegitik kanpoko lanaldiaren luzapen ordu hauek horrela kontatuko dira:

a) 17:00etatik 22:00ak bitarte lan egindako ordu bakoitza, astelehenetik ostiralera, egiaz emandako bi ordu bezala, edo dagokion zati proportzionala.

b) 22:00etatik hurrengo eguneko 7:30 bitarte lan egindako ordu bakoitza, larunbat, igande eta jaiegunetan, egiaz emandako bi ordu eta erdi bezala, edo dagokion zati proportzionala.

2. Arestiko ordu-ordainak ez dira aplikatuko guardia zerbitzua eskaintzen den bitartean. Kasu hauetan ez dira aplikatuko: ordutegietan zerbitzuak ematea zenbait lanpostuk ezarrita daukaten lanaldi bereziak ezartzearen ondorio direnean edo pagatutako lanaldiak luzatzeko erabakiak edo ordutegiaren zati malgua betetzearen ondorio.

3. Arestiko gorabeherak ekarriko balu hilabetean lan egin beharreko lanaldiarekiko ordu gehiago lan egitea, ordu horiek hurrengo bi hilabeteetako ordutegi malguaren baitan konpentsatzen ahalko lirateke, eta hori egitea ezinezkoa balitz baimen egunekin konpentsatuko litzateke.

Ordain horrek lanaldia luzatzearen egokitasunari buruzko idazkariaren edo bulegoko arduradunaren edo zerbitzuaren ziurtagiria beharko du. Ziurtagiaria gehiegizko orduak lan egin baino lehen emanen da, Justiziako Zuzendaritza Nagusiak baloratuko dituen kasu berezietan izan ezik.

4. Urtean egiazki lan egindako orduak hilabete naturaletan zenbatuko dira, I eranskinean adierazten den gisan.

9. Ordutegi bereziak.

Zerbitzu edo organo jurisdikzionalen berezitasunak direla-eta hala komeni denean, Justiziako zuzendari nagusiak ordutegi bereziak ezartzen ahalko ditu, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen Mahai Sektorialarekin negoziatu ondotik.

10. Guardiak

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 501. artikuluarekin bat, guardia zerbitzua eskaintzeko ordutegi eta baldintzak Estatuaren Justizia idazkariak 1996ko abenduaren 5ean emandako ebazpenaren 7. puntuan ezarritakoak dira, 2003ko ekainaren 4an emandako testuaren arabera, gai honi buruz Jarduketa Judizialen Alderdi Osagarriei buruzko 1/2005 Erregelamenduaren I. kapituluko III. tituluan (38. artikulua eta hurrengoak) ezartzen diren arauak eta bere eskumenen esparruaren baitan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ezartzen dituen arauak deusetan ukatu gabe.

11. Ordutegia betetzea.

1. Ezarritako lanaldia ez betetzeak lan egin gabeko denboraren ordainsariaren deskontu automatikoa ekarriko du.

2. Ordainsarien deskontua ebazpen honetan ezarritako lanaldiaren eta egiazki lan egindakoaren artean, hilabeteka kontaturik, aldea dagoenean gauzatuko da, aurre-aurreko bi hilabeteetan gehiegizko lanaldia eman balitz konpentsatu eta gero, hala bada.

12. Oporrak eta baimenak

Funtzionario bakoitzaren oporren eskabideak bere bulegoko edo zerbitzuko epaitegiko idazkariaren oniritzia izan beharko du, gaur egun arte egin izan den bezalaxe.

Udako (ekain, uztail, abuztu eta iraileko) opor eta baimenen eskabideak gutxienez ere hogei egun baliodun lehenago aurkeztu beharko dira. Ulertuko da eman direla eskabidea aurkezten denetik hamabost eguneko epean espreski ukatzen ez badira. Hori gertatzen bada, arrazoiak eman beharko dira.

Aldi horretatik aparte, opor eta baimenen eskabideak Justizia Zuzendaritza Nagusian gutxienez ere hasi baino hamar egun baliodun lehenago aurkeztu beharko dira. Ulertuko da eman direla eskatzen direnetik zazpi eguneko epean ukatzen ez badira. Hori gertatzen bada, arrazoiak eman beharko dira.

Legearen kontrako eskabideek ez dute eskubiderik sortzen eskabideak hartzeko, administrazioaren isiltasuna izanagatik ere. Kasu horretan ulertuko da ukatu direla, erantzu beharrik gabe.

2. Oporrak hilabete natural baterako eskatzen direlarik, hilabeteko lehenbiziko egunetik azkenera arte eskatu direla ulertuko da. Gainerakoan, egun baliodunak eskatzen direla ulertuko da, larunbatak eta jaiegunak kendurik, eta gehienez ere 22 egun baliodun izanen dira, BJLOaren 502.3 artikuluan ezarritakoa galarazi gabe.

13. Neurri funtzionalak.

Arestiko ataleko adostasunaz gain, epaitegietako idazkariek epaitegi eta auzitegietako jendaurreko entzunaldi ordutegia errespetatua izan dadin neurri funtzional beharrrezkoak baimentzen ahalko dituzte, baita Auziperatze zibilari buruzko Legearen 135.1 artikuluan aurreikusitakoa betetzeko ere.

Iruñean, 2008ko abenduaren 29an.-Justizia zuzendari nagusia, Roberto Rubio Torrano.

I. ERANSKINA

2009ko lan egutegia

HILABETEA LANALDIAK

URTARRILA Lanegunak 20

Jaiegunak: 1a eta 6a Nahitaezko lanaldia 150 ordu

Lanaldi finkoa 120 ordu

Lanaldi malgua 30 ordu

OTSAILA Lanegunak 20

Nahitaezko lanaldia 150 ordu

Lanaldi finkoa 120 ordu

Lanaldi malgua 30 ordu

MARTXOA Lanegunak 21

Jaieguna: 19a Nahitaezko lanaldia 157 h 30 min.

Lanaldi finkoa 126 ordu

Lanaldi malgua 31 h 30 min.

APIRILA Lanegunak 19

Jaiegunak: 9a, 10a eta 13a Nahitaezko lanaldia 142 h 30 min.

Lanaldi finkoa 114 ordu

Lanaldi malgua 28 h 30 min.

MAIATZA Lanegunak 20

Jaieguna: 1a Nahitaezko lanaldia 150 ordu

Lanaldi finkoa 120 ordu

Lanaldi malgua 30 ordu

EKAINA Lanegunak 22

Lanaldi murriztuko egunak, 6 h Nahitaezko lanaldia 154 ordu

eta 30 min.-koak: 16tik 30era Lanaldi finkoa 137 h 30 min.

Lanaldi malgua 16 h 30 min.

UZTAILA Lanegunak 23

Jaieguna: 25a Nahitaezko lanaldia 149 h 30 min.

Lanaldi murriztuko egunak, 6 h Lanaldi finkoa 149 h 30 min.

eta 30 min.-koak: hilabete osoan Lanaldi malgua -

ABUZTUA Lanegunak 21

Jaieguna: 15a Nahitaezko lanaldia 136 h 30 min.

Lanaldi murriztuko egunak, 6 h Lanaldi finkoa 136 h 30 min.

eta 30 min.-koak: hilabete osoan Lanaldi malgua -

IRAILA Lanegunak 22

Lanaldi murriztuko egunak, 6 h Nahitaezko lanaldia 154 ordu

eta 30 min.-koak: 1etik 15era Lanaldi finkoa 137 h 30 min.

Lanaldi malgua 16 h 30 min.

URRIA Lanegunak 21

Jaieguna: 12a Nahitaezko lanaldia 157 h 30 min.

Lanaldi finkoa 126 ordu

Lanaldi malgua 31 h 30 min.

AZAROA Lanegunak 21

Nahitaezko lanaldia 157 h 30 min.

Lanaldi finkoa 126 ordu

Lanaldi malgua 31 h 30 min.

ABENDUA Lanegunak 18

Jaiegunak: 3a, 8a eta 25a Nahitaezko lanaldia 135 ordu

Lanegun ez diren egunak: 24a eta 31 Lanaldi finkoa 108 ordu

Lanaldi malgua 27 ordu

Oharra: ebazpen honen 2. eta 3. ataletan xedaturikoarekin bat, urteko orduei honako hauek kendu behar zaizkie: herriko festa egun batekoak, santu zaindariaren egunaren bezpera (12:00etatik aurrera), santu zaindariaren eguna eta hurrengo egunetako lanaldi murriztua.

Iragarkiaren kodea: F0900252