114. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2283/2009 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozain izateko hamahiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 11n emandako 1338/2009 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozain izateko hamahiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2009ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ean.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozain izateko hamahiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian aritzeko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Jesús María Vélaz Burgui jauna, mahaikide titular, eta Fernando Larunbe Peru jauna, ordezko mahaikide.

3. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 24an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ASTIZ GARAY, MAITE

BEHRENDT BAZTAN, UNAI

BELASCOAIN EQUISOAIN, JOSE

BORDA PASCAL, IGNACIO

BORDA PASCAL, ROBERTO

ECHEVERRIA ICHASO, OSCAR

ERDOZAIN RIVED, FCO. JAVIER

GARCIA IÑIGUEZ, CARLOS

LABAIEN GOIKOETXEA, XABIER

LACHETA JAUREGUI, ASIER

LEOZ MORIONES, FCO. JAVIER

MARTINENA JIMENEZ, NICOLAS

MUÑOZ AMORENA, VICENTE

NIEVA SANJERONIMO, IÑAKI

OTEL VALVERDE, JUAN JOSE

SAINZ GARCIA, ROBERTO

SAN MARTIN URDIAIN, MARIO

SANTESTEBAN OCHOA, JESUS

SEGURA ALLUE, ALBERTO

USOZ SARIO, ANGEL JAVIER

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0921471