114. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: N.T.V. Logística, S.A. Jarduera: artikuluak igortzea, biltegiratzea eta haien logistika. Xedea: ezartzea. Tokia: Garraioaren Hiria, EM01 eraikina (mendebaldeko saihetsa). Oritz.

Noain Elortzibarren, 2009ko abuztuaren 13an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0922054