114. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2125/2009 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitari izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 4an emandako 1290/2009 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitari izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2009ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29an.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izangai onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitari izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian aritzeko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Laura Jiménez Díaz andrea, mahaikide titular gisa, eta Maite Aizpún Redondo andrea, ordezko mahaikide gisa. Azken hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak izendatu du, langileen batzordeak mahaikide titularra besterik ez baitu izendatu.

3. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 3an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia ez egoteagatik (urriaren 4ko 444/2007 Foru Agindua), Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús Miguel Fortún Pérez de Ciriza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ARRAIZA ZORZANO, M.ª RONCESVALLES

AZABAL CASTILLO, MARIA CARMEN

BAUTISTA SANZ, ISAIAS

BUSTO BARBARIN, JUAN SOTERO

DE ANDRES HUALDE, JESUS M.ª

ECHEVERRIA ELCARTE, CARLOS

GREGORIO LOPEZ, M.ª YOLANDA

GUILLEN ARDANAZ, M.ª BELEN

LORANCA JIMENEZ, ROSA

LOSARCOS ESCALERA, EDUARDO

MARINA YUS, RAQUEL

MAYORAL COSCOLIN, VICTORIANO

MELER APESTEGUIA, JOSE JAVIER

MIGUEL GARCIA, JULIAN

MUTILVA GONZALEZ, FERNANDO

NAVARRO CORTES, PILAR

OTEIZA ORRADRE, PEDRO M.ª

PEIRO LOPEZ, RAFAEL

RAZQUIN GOICOA, JESUS MARI

ROMANO BASARTE, M.ª CRISTINA

SAN MARTIN CASI, CONCEPCION

SARA BENEDE, EDUARDO

SERRANO GUTIERREZ, ANA

ZALBA AGORRETA, INES

ZARIQUIEGUI ASIAIN, M.ª GUADALUPE

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0921467