114. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko abuztuaren 24an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Haur Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua eta Lehen Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena.

Urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak tituluak lortzeko ikasketa planek Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan (UZTE) sartu baino lehen bete behar dituzten jarraibideak, baldintzak eta egiaztatze prozedura ezartzen ditu, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat. Errege dekretu horrek unibertsitateko irakaskuntza ofizialen antolamendua ezartzen du.

Errege dekretu horren 3. artikuluak xedatzen duenez, unibertsitateko irakaskuntza ofizialak ikasketa planen bidez zehaztuko dira. Horiek unibertsitateek eginen dituzte, kasu bakoitzean aplikatu beharreko arau eta baldintzak betez, Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatu beharko ditu eta kasuan kasuko autonomia erkidegoak horien ezarpena baimenduko du. 26. artikuluan ezartzen du, autonomia erkidegoak baimendu eta ikasketa plana egiaztatu eta gero, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak gobernuari igorriko diola tituluaren ofizialtasuna ezartzeko eta UZTEn inskribatzeko proposamena. Onespena, Ministroen Kontseiluaren erabaki bidez emanen dena, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Urriaren 13ko 298/1998 Foru Dekretuak, II. kapituluan, irakaskuntza ofizialak, Estatu osoan balioa izanen dutenak, ezartzeko baimena emateko berariazko jarraibideak ezartzen ditu. Dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitate ikastetxeak sortu edo onartzeko eta goi mailako ikasketak baimentzeko prozedura ezarri zuen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak, 2008ko abenduaren 10ean egindako bilkura berezian, Unibertsitateen Kontseiluari Lehen Hezkuntzako Maisu-Maistren graduari eta Haur Hezkuntzako Maisu-Maistren graduari dagozkien memoriak igortzeko erabakia hartu zuen.

Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (KEEAN), 2009ko martxoaren 9an, proposatu ikasketa planen behin-behineko aldeko txostenak egin zituen, bai eta horiek hobetzeko zenbait gomendio eman ere. Nafarroako Unibertsitate Publikoak gomendio horiek KEEANi 2009ko apirilaren 14an igorritako memoria berrietan sartu zituen.

Unibertsitateen Kontseiluak, KEEANek proposatuta, positiboki egiaztatu zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoak proposatu Haur Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua eta Lehen Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak, 2009ko ekainaren 2ko bilkura berezian, Gizarte Kontseiluari proposatu tituluak ezartzeari buruzko aginduzko txostena igortzeko eskatzea erabaki zuen. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari titulazio berriak ezartzeko baimena eskatzea erabaki zuen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak, ekainaren 12ko bileran aditzera eman zituen, aldeko terminoetan, Gobernu Kontseiluaren Lehen Hezkuntzako Maisu-Maistren graduari eta Haur Hezkuntzako Maisu-Maistren graduari buruzko proposamenak.

Azkenik, 2009ko ekainaren 22an, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari igorri zion 2009-2010 ikasturtean Lehen Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua eta Haur Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua titulu ofizialak ezartzeko baimena emateko eskaera, arestian aipatu erabaki eta memoriekin batera.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak aurkeztutako agiriak aztertuta, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak proposatu tituluak Nafarroako Unibertsitate Publikoan ezartzearen aldeko txostena egin zuen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan Lehen Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua eta Haur Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua tituluak eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematea.

2. Baimentzea proposatutako tituluak ezartzeko egutegia eta Maisu-Maistren diplomaturetako Lehen Hezkuntzako, Haur Hezkuntzako, Atzerriko Hizkuntzako eta Musika Hezkuntzako espezialitateak pixkanaka kentzea.

3. Adieraztea baimendutako tituluak ezartzeko kostu ekonomikoak ez dizkiola Nafarroako Gobernuari inola ere sorraraziko titulu horiek guztiak ezartzeko aurreikusitako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru legeetan horretarako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituzten betebehar ekonomikoak.

4. Erabaki hau Hezkuntza Ministeriora igortzea, hark Nafarroako Gobernuari igor diezaion tituluaren ezarpen ofizialaren proposamena, bai eta Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan (UZTE) inskribatzekoa ere.

5. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari eta Unibertsitate Politikarako Konferentzia Nagusiari igortzea.

6. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 24an.-Nafarroako Gobernuko idazkariaren ordez, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0921375